164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- B A R A Ñ A I N

Ordenantza berrien hasierako onespena

Udalak, esaten den egunean eginiko osoko bilkuran, ondoren aipatzen diren udal ordenantzak hasiera batez onesti zituen.

-Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Udalak antolatzen dituen kultur ikastaro eta jardueretan matrikulatu, izena eman edo sartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Espediente hauek jendaurrera zabalduko dira hilabetez, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, aztertu eta alegazioak egin ahal izateko.

Barañainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bostean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A9911806