164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- B A R A Ñ A I N

Ordenantzen aldaketaren hasierako onespena

Udalak, esaten den egunean egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, 2000 urterako hainbat ordenantza fiskalen testuaren eta tarifen aldaketa onetsi du.

Honako hauek dira aldatu diren ordenantzak:

-Prezio publiko izatetik tasa izatera pasatzen diren ordenantzak.

.Espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko bide publikoa gordetzea: artikuluak eta tarifak aldatu dira.

.Merkataritza ez egonkorra: tarifak.

.Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegaldura eta zorupearen probetxamendu bereziak.

.Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupearen probetxamendu bereziak: artikuluak aldatu dira.

.Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzea eta bide publikoan zoru eta espaloiak nola edo hala mugitzea: artikuluak eta tarifak.

-Testuan aldaketak izan dituzten ordenantzak.

.Ordenantza fiskal orokorra: hainbat artikulu aldatu da.

.Aretoak eta kulturguneak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza: hainbat artikulu aldatu da.

.Agiriak luzatu eta izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak: tarifak aldatu dira, eta beste epigrafe bat gaineratu da, honako hau: "hirigintza kontsultei buruzko txosten teknikoak prestatzea".

.Establezimenduak ireki eta eskualdatzeko lizentziak emateagatik: 1. artikulua berridatzi da. Tarifak aldatu dira. 1.000 metro karratu baino handiagoak diren azaleretarako beste atal bat sortu da.

.Haurtzaindegian egon eta zaintzeko zerbitzua ematea: aldaketak tarifetan eta errenta mailetako tarteetan.

.Lizentziak ematea eta hirigintzako bestelako jarduketak: hainbat epigrafe sortu da.

.Ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikuskapenak egiteagatiko tasak: tarifak eta beste epigrafe bat sortu da.

Tarifak baizik aldatzen ez diren ordenantzak.

.Ibilgailuak bide publikoetatik kentzea.

.Udalaren kirol instalazioak erabiltzea.

.Udalaren gauzakiak maileguan uztea.

.Etxez etxeko laguntza zerbitzua.

.Bide publikoan kioskoak paratzea.

.Udal zakurtegiaren zerbitzuak.

.Udalaren garabi zerbitzuak.

-Aldatu ez diren ordenantzak.

.Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

.Luxuzko gastuen gaineko zerga.

.Lurren balioaren gaineko zerga.

-Ordenantza berriak.

.Udalaren lokalak erabiltzea.

.Kultur ikastaroak.

Espediente hauek jendaurrera zabalduko dira hilabetez, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, aztertu eta alegazioak egin ahal izateko.

Barañainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bostean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A9911805