II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- V I A N A
Tasen ezarpenaren hasierako onespena eta horiek arautzen dituzten ordenantzen onespena
Vianako Udalak, 1999ko abenduaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauen aldaketa:
Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Hilerriko nitxoak alokatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko probetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezarri bezala, espedienteak jendaurrean paratuko dira 30 egun baliodunetan, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Vianan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bederatzian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: A9912517