II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- MIRANDA-ARGA
2000. urteko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Hiri honetako Udalak, 1999ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2000. urteko aurrekontu orokor eta bakarra. Aurrekontu horrek bere baitan biltzen ditu Udalaren aurrekontua eta Miranda-Argako Virgen del Castillo zaharretxea erakunde autonomoarena, eta espedienteak bi aurrekontu horietarako exekuzio oinarriak jasotzen ditu.
Aurrekontua, exekuzio oinarriak eta espedientea udal idazkaritzan jarriko dira ikusgai hamabost egun baliodunetan, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Miranda-Argan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamaseian. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: A9912515