164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA

- Otras Disposiciones

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betetzearren eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 1999ko apirilaren 29ko 13:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Mayoristas de Pescados de Mercairuña" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Merkairuñako lonja da, eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten merkatari-elkarteak.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Miguel Guerendiain Cía jauna (Distribuidora de Congelados Guerendiain, S.L.) eta Fco. Javier Marrodán Vergara jauna (Pescados Caridad, S.L.)

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezkotzat hartzen dutena alegatzen ahal dute idatziz, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitara eman eta zortzi eguneko epearen barruan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bostean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A9911904