164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA

- Otras Disposiciones

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiaren urriaren 27ko 1514/1999 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala; beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"1514/1999 EBAZPENA, urriaren 27koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Diego Ventura de Espíritu Santo jaunari 25.000 pezetako isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Ikusirik Diego Ventura de Espíritu Santo jaunari zehapen espedientea ireki zaiola, Foruzaingoak hari salaketa jarri ondoren, 1999ko abuztuaren 4an Lodosan izan zen burtziekiko zezenketan bere bigarren zezenari banderilla gehiegi jartzeagatik.

Kontuan harturik:

1. Zehapen espedientea tramitatzeko, segitu direla Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak lege-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak. Ezinezkoa izan zenez jakinarazpen pertsonala egitea, zehapen espedientearen hasiera 1999ko irailaren 29ko 121. BOLETIN OFICIALean eman zen argitara.

2. Salatutako gertaerek hausten dutela Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 84.5. artikuluak xedatzen duena (Erregelamendu hori ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen); Erregelamendu horretako 95.4.i) artikuluak arintzat jotzen duela hauste hori, eta beraz, 5.000tik 50.000 pezetara arteko isuna dagokiola.

Hortaz, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariak urriaren 13an eman 204/1998 Foru Aginduaren bidez delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diego Ventura de Espíritu Santo jaunari (Nortasun Agiri Nazionalaren zk. 12.778.690) 25.000 pezetako isuna ezartzea.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da, eta hartarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko egoitzetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.a etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Ebazpen hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Diego Ventura de Espíritu Santo jaunari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren kontra zilegi dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita zazpian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: a9911601