I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA
- Otras Disposiciones
436/1999 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 1998/99 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko beka eta laguntza deialdia behin betikoz ebazten duena.
Martxoaren 3ko 55/1999 Foru Aginduaren bidez (martxoaren 31ko 39. BOLETIN OFICIALa) onetsi zen 1998/99 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko beka eta laguntza deialdia.
Ekainaren 10ean Hezkuntza zuzendari nagusiak emaniko 583/1999 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz ebatzi zen deialdia eta Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak haren bidez emandako beka eta laguntzak ordaintzeko aginduetarako behar ziren kudeaketak egin ditu.
Deialdiaren 10.2 arauan ezarririko izapidaketa eta epeak egin ondoren, bertako 10.3 eta 4. arauak betetzeko asmoz eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. 1998/99 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko eman eta ukatu diren beka eta laguntzen zerrenda, ekainaren 10ean Hezkuntza zuzendari nagusiak emandako 583/1999 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz ebatzi zena, behin betiko bihurtzea, ezarritako epeetan ez baita erreklamaziorik aurkeztu. Onartu diren laguntzak ordaintzeko baimena emana da.
2. Beren eskubideei kalte egin zaiela uste duten interesatuek helegite arrunta aurkeztu ahalko dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, Foru Agindu hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta hilabeteko epean.
3. Foru Agindu hau BOLETIN OFICIALean argitara dadin agintzea.
4. Foru Agindu hau Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontuhartzaile delegatuari, Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzura eta Beka eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoetara igortzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hogeita hiruan.-Hezkuntza eta Kultura, Jesús Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: A9911726