164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA

- Otras Disposiciones

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluren laugarren idatz-zatian xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 1999ko abenduaren 22an, 10:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Trabajadores de Transporte Urbano" izeneko erakunde profesionalaren Estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da eta sektore horretan libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten besteren konturako langileak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Pedro Nuin Iribarren eta Jesús María Sabalza Arrondo dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatu ahalko dute idatziz, honako iragarkia BOLETIN OFICIALean argitaratu eta hamar eguneko epearen barruan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bian.-Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A9912652