I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA
- Otras Disposiciones
448/1999 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Curriculum Egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuko adingabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako 1998/99 ikasturterako dirulaguntza-modulua osatzeko falta den % 15a ordaintzeko baimena ematen duena.
Apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen artetik hezkuntzari dagokionez sustatu eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten ikasleendako berariazko erantzunak ezartzeko jarraibide eta orientazioak eman ziren.
1999ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontuei buruzko abenduaren 30eko 21/1998 Foru Legeak badu kontusail berri bat: "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako (Ilundaingo Etxalde, Etxabakoizko Tailer eta bestetarako) dirulaguntza", hain zuzen ere.
Abenduaren 15eko 457/1998 Foru Aginduaren bidez, 1998/99 ikasturterako unitate bakoitzaren dirulaguntzarako modulu ekonomikoak ezarri ziren eta ikasturte horretarako bi unitateren lehenbiziko ordainketa egiteko baimena eman zen.
Martxoaren 3ko 56/1999 Foru Aginduaren bidez, "Haritz Berri" etxalde-eskolako unitate bati eta Garesko "Puente" zentroko unitate bati bigarren ordainketa egiteko baimena eman zen, lehenbiziko ordainketa egina baitzen, eta "Haritz Berri" etxalde-eskolako beste unitate bati eta Iruñeko "Etxabakoitz" tailer-eskolari bigarren ordainketa egiteko.
Departamentu honetako Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu, 1998/99 ikasturterako dirulaguntza-modulua osatzeko falta den % 15a ordain dadila, kasuan kasuko entitateeek 457/1998 Foru Aginduko 8. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren.
Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 artikuluko c) eta d) idatz-zatiek emandako ahalmenen arabera,
AGINDU DUT:
1. Irabazi asmorik gabeko entitate hauei dirulaguntzak emateko baimena ematea:
Ilundaingo "Haritz Berri" etxalde-eskolari, curriculum egokituko bi unitaterengatik: 2.567.214 pezeta, moduluaren % 15 egiten dutenak.
Iruñeko "Etxabakoitz" tailer-eskolari, curriculum egokituko unitate batengatik: 1.283.607 pezeta, moduluaren % 15 egiten dutenak.
Garesko "Puente" zentroari, curriculum egokituko unitate batengatik: 1.208.607 pezeta, moduluaren % 15 egiten dutenak.
2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari behar diren libramenduak egin ditzala eskatzea, guztira 5.134.428 pezeta, indarra duen gastu aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzeko ikastetxeetarako (Ilundaingo etxalde, Etxabakoizko tailer eta bestetarako) dirulaguntza" izeneko 41110-4811-4222 kontusaileko 13260-4 lerroaren kontura.
3. Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epearen barrenean.
4. Foru Agindu hau BOLETIN OFICIALean argitara dadila agintzea.
5. Foru Agindu hau entitate igortzea pribatu interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketarako Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzura, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Itun eta Dirulaguntza Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren batean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: A9911955