I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA
- Obras y Servicios Públicos
1318/1999 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Olaztitik Ziordira bitarte errepide berri bat egitea" proiektua jendaurrean jartzeko epea ebatzi eta behin betikoz onesten duena.
"Olaztitik Ziordira bitarte errepide berri bat egitea" proiektua martxoaren 22ko 312/1999 Ebazpenaren bidez onetsi zen teknikoki eta jendaurrean jarri eta otsailaren 1eko 14. BOLETIN OFICIALean argitaratu zen.
Ebazpen horren bidez ondasun eta eskubide ukituak desjabetzeko espedienteari ekin zitzaion eta, esan bezala, jendaurrean jarri zen, egokitzat jotzen ziren ohar eta alegazioak aurkez zitezen.
Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi du, alegazioak aurkezteko epeak iraun duen bitartean, ondoren aipatzen eta erantzuten direnak hartu direla:
1. alegazioa.-Sara Rodríguez andreak eta bestek aurkeztua.
1. Olaztitik Ziordira bitarteko errepiderako proiektua ez dator bat lurzatietako gaurko bidearen trazadurarekin. Horrek jabe batzuen bereizkeria ekarriko du, lurzati asko desjabetuko zaizkie eta.
Gaurko bidearen trazadurari jarraituko balitzaio, desjabetzapena berdintasun handiagoaz banatuko litzateke.
Horregatik, izenpetzaileek adierazi dute ez daudela ados proiektuan aurreikusten den trazadurarekin.
Erantzuna:
1. Alegazioa ez da onartzen. Errepide berria egitean lurzatietako bidea ahalik eta gehien erabiliko da. Hala ere, errepide baten trazaduraren ezaugarriak bide batean baino zehatzagoak dira. Hori dela eta, trazadurako puntu bakoitzetan, saihesbidea egin beharko da eta beste batzuetan bazter batetik zabaldu beharko du, eraikuntza kontuak direla eta.
2. alegazioa.-Javier Landak eta bestek aurkeztua.
1. Olaztitik Ziordira bitarteko errepiderako proiektuko lurzatien planoak begiraturik, ikusi da errepiderako proiektua ez datorrela bat lurzatietako gaurko bideko trazadurarekin. Hori sobera kaltegarria da zenbait jaberendako, lurzati asko desjabetzen zaizkie eta.
Gaurko bideko trazadurari jarraituko balitzaio desjabetzapena berdintasun handiagoaz banatuko litzateke eta izenpetzaileendako zama ez litzateke hain handia.
Beste konponbide batzuekin desjabetzapen osoa kenduko zitzaien gainetik izenpetzaileei.
2. Eskatzen dugu "Olaztitik Ziordira bitarte errepide berri bat egitea" proiektua, onetsia dagoena, alda dadila eta beste trazadura bat egin dadila, lurzatietako bidea errespetatzen duena, eta bide horretaz bi aldeetan behar diren lurrak berdintasunez desjabetu daitezela.
Erantzuna:
1 eta 2. Ez da alegazioa onartzen. 1. alegazioan erantzun da.
3. alegazioa.-Cecilia Galbete Barandiarán andreak aurkeztua.

4. alegazioa.-Francisco Barandiarán Gastaminza jaunak aurkeztua.

5. alegazioa.-Francisco Javier Bengoechea Morante jaunak Ziordiko Udalaren izenean aurkeztua.
1. Eskatu du lanak hiri barrenean luza daitezela, bestela Tejeria kalea itota geldituko bailitzateke.
Ukituriko jabeek izenpetu dituzten agiriak erantsi ditu, beren jabetzaren parte bat desjabetzeko baimena ematen dutenak.
Erantzuna.
Alegazioa onartu da.
5. alegazioa onartzean, sobran diren lurren zabortegi bat egin behar delarik, proiektuko lurzatien planoan aldaketa hauek eginen dira:
Olaztiko udalerria:
-3096 lurzatia, 2. poligonoa (OL-100), Jesús López Lasa eta beste batzuena. Jendaurreko epean 1.930 m2 desjabetu zitzaizkien. Beste 4.409 m2 desjabetuko zaizkie, beraz 6.339 m2 desjabetuko zaizkie guztira.
-3144 lurzatia, 2. poligonoa (OL-102), Modesta Gorospe Ezquer eta beste batzuena. Jendaurreko epean 291 m2 desjabetu zitzaizkien. Beste 147 m2 desjabetuko zaizkie, beraz 438 m2 desjabetuko zaizkie guztira.
Ziordiko udalerria:
-800 lurzatia, 2. poligonoa, Francisco Javier Bengoechea Morante jaunarena. Jendaurreko epean ez zen desjabetzen. Orain 21 m2 desjabetzen zaizkio.
-799 lurzatia, 2. poligonoa, Francisco Javier Bengoechea Morante jaunarena. Jendaurreko epean ez zen desjabetzen. Orain 21 m2 desjabetzen zaizkio.
-798 lurzatia, 2. poligonoa, Francisco Javier Bengoechea Morante jaunarena. Jendaurreko epean ez zen desjabetzen. Orain 34 m2 desjabetzen zaizkio.
-795 lurzatia, 2. poligonoa, María Antonia Aguirre Imaz eta beste batzuena. Jendaurreko epean ez zen desjabetzen. Orain 58 m2 desjabetzen zaizkio.
-797 lurzatia, 2. poligonoa, Presentación Moranti Larrainzar andrearena. Jendaurreko epean ez zen desjabetzen. Orain 39 m2 desjabetzen zaizkio.
-794 lurzatia, 2. poligonoa, María Antonia Aguirre Imaz eta beste batzuena. Jendaurreko epean ez zen desjabetzen. Orain 58 m2 desjabetzen zaizkio.
Proiektuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren adostasun txostena badu, 1999ko urriaren 15ekoa.
Hori horrela, Bide Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herrilan kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkan ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek
EBATZI DU:
1. "Olaztitik Ziordira bitarte errepide berri bat egitea" proiektua jendaurrean egoteko epea Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala bukatutzat ematea, aurkezturiko alegazioak erantzun direlarik.
2. "Olaztitik Ziordira bitarte errepide berri bat egitea" proiektua behin betikoz onestea. Haren kontrata bidezko aurrekontuak 214.983.245 pezeta edo 1.292.075,32 euro egiten du.
3. Ebazpen hau BOLETIN OFICIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Olaztiko eta Ziordiko Herriko Etxeetako iragarki oholetan argitaratzea. Aditzera ematen da argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan ezarririko ondorioetarako ere egiten dela.
4. Ebazpen hau Olaztiko eta Ziordiko Udalei eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Proiektu eta Desjabetzapen Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.
Iragarkiaren kodea: A9912327