I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA
- Obras y Servicios Públicos
427/2000 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Ogasun zuzendari nagusiak emana, zergadunen helbideetara aldizka bidali behar diren 2000. urteari dagokion aitorpenaren inprimakien inprimatze, manipulazio, frankeo eta igorpena kontratatzeko baimena ematen duena.
Ekonomi eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako dei egin du zergadunei aldizka bidali behar dizkien aitorpenaren inprimakien manipulazio eta frankeoa kontratatzeko, honako baldintza orokorrei jarraikiz:
1.-Kontratuaren xedea: aitorpenaren inprimakiak inprimatu eta manipulatzea (hartu, zergadun bakoitzari dagozkionak sailkatu, kartazaletan sartu eta itxi, frankeatu eta, posta kodearen arabera sailkatu ondoren, posta bulegora eramatea) eta frankeoa.
2.-Prozedura eta adjudikazio mota:
a) Prozedura: irekia.
b) Mota: lehiaketa.
c) Izapidetza: arrunta.
3.-Gehieneko aurrekontua: 19.500.000 pezeta, B.E.Z. barne.
4.-Egiteko epea: 2000ko martxoaren 16tik abenduaren 31ra arte.
5.-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Ekonomi eta Ogasun Departamentukoan. Ezin da aldaera edo aukera batzuk dauzkan proposamenik aurkeztu.
6.-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio batek kautotutako kopiak beharko dute izan.
7.-Proposamen ekonomikoak irekitzea: Jendaurrean irekiko dira Ekonomi eta Ogasun Departamentuko liburutegian, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hamargarren egun baliodunean (Karlos III.a etorbidea, 4-5. solairua, Iruña), salbu eta, proposamenik postaz aurkeztu bada, egun hori atzeratu behar denean. Hori gertatzen bada, eskaintzak irekitzeko eguna telefonoz eta faxez jakinaraziko zaie lehiakideei.
Klausulen plegua lizitatzaileen eskura izanen da Zergadunei Laguntzeko Atalean (Karlos III.a etorbidea, 4, beheko solairua, Iruña).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hiruan.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Javier Armendáriz Quel.
Iragarkiaren kodea: A9912635