I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA
- Autoridades y Personal
1173/99 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketako Eskala Teknikoko (Arlo juridikoa) karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Unibertsitate honetako Kudeaketako Eskala Teknikoan (Arlo juridikoa) sartzeko ekainaren 30eko 490/98 Ebazpenaren bidez deitu ziren hautapen proben epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ikusirik, eta izangaiek karrerako funtzionario izendatu ahal izateko deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluaren bidez eman zaizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.-Cristina Abaurrea Arizmendi eta Isabel Ibarrola San Martin andreak, ebazpen honen eranskineko zerrendan azaltzen diren izangaiak, Unibertsitate honetako Kudeaketako Eskala Teknikoko (Arlo juridikoa) karrerako funtzionario izendatzea, horretarako deitutako hautapen-probetan lortutako puntuazioari jarraikiz.
Bigarrena.-Izendatutako funtzionarioek iragarki hau "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
Hirugarrena.-Lanpostuaren jabetza hartzerakoan funtzionario izendatuek Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko arautegiaren esparruan dagokien aitorpena egin beharko dute.
Laugarrena.-Unibertsitatearen Erreformaren Legeko 22. artikuluari jarraikiz, ebazpen honek administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena dela, berraztertzeko helegitea jartzen ahal da, Errektoreari zuzendua, edo zuzenean administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan eta bi hilabeteko epean bigarrenean, beti ere ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bostean.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
E R A N S K I N A
1 Abaurrea Arizmendi, Cristina 1820317913A7288 1968-06-30 Teknikaria, O.L. (Arlo juridikoa) 24 -
2 Ibarrola San Martín, Isabel 1580719335A7288 1956-01-27 Teknikaria, O.L. (Arlo juridikoa) 24 -
Iragarkiaren kodea: A9912037