164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA

- Disposiciones Generales. Leyes Forales

19/1999 FORU LEGEA, abenduaren 30ekoa, zerga neurriei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

ZERGA NEURRIEI BURUZKO FORU LEGEA

Foru lege honek askotariko aldaketak egiten dizkie Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari, Sozietateen gainekoari, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergei eta beste zerga neurri batzuei.

1. artikuluak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aldaketak ditu gai; hona aldaketa horietako esanguratsuenak: aseguru-hartzaileak inbertsioaren arriskua bere gain hartzen duen bizitza aseguruak erregulatzea (komunzki "unit lined" deituak), ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik egiten den kenkaria handitzea minusbaliatuei, eta minusbaliatuentzako pentsio planetan dirua sartzeagatik zerga oinarria murrizteko araubide berezia ezartzea.

Halaber, gutxieneko pertsonala gaurkotu egiten da eta zergaren eskala 100eko 2raino jaitsarazten, ehuneko hori aurreikusten baita hurrengo ekitaldirako.

2. artikuluak Sozietateen gaineko Zerga du gai; hona aldaketa nagusiak: "Unit linked" direlakoak arautzea, zazpi urtetatik hamarrera zabaltzea galerak konpentsatzeko epea, sozietateak erdibitzeko beste kasu bat ezartzea eta "jarduera-adar" kontzeptua aldatzea bategiteen araubide berezia aplikatzeko. Azkenik, hamaseigarren xedapen iragankorreko 2. zenbakia indargabetu da, eta beraz hemendik aurrera sozietate gardenak ere beharturik daude pagamendu zatituak egitera orokorki ezarritako kondizio berberetan.

3. artikuluak ezartzen du 10 urteko epe berri bat aplikatuko dela kooperatiben araubide fiskalari galerak konpentsatzeko.

4. artikuluak, Oinordetzen eta Dohaintzen Zergaren gainean ari baita, ezartzen du ezkontideek konkisten ezkontza sozietatea desegitean egiten dituzten aportazioak eta adjudikazioak erabat salbuetsirik egonen direla. Orain arte 100eko 0,80an kargaturik zeuden egintza juridiko dokumentatuak ziren partez.

Bestalde, akats bat atzemanik, laugarren graduko ahaide kolateralei dagokien tarifa zuzentzen da; tarifa hori 23/1998 Foru Legeak onetsi zuen espresuki.

5. artikuluak, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaz ari dela, zerga horren testu birbildua aldatzen du eta bertan zerga-gaitzat jasotzen ditu zorrak norbere gain hartzeagatik espresuki egiten diren adjudikazioak; hainbat onura fiskal mantendu egiten ditu, bestalde, teknikoki zehatzago utzirik, kapital-arrisku entitateei, hipoteka titulizaziorako fondoei eta inbertsio fondo eta sozietateei dagozkienak.

Fundazioei dagokionez, 6. artikuluak aldatu egiten du 10/1996 Foru Legea, zehatzago definitzeko ustiategi ekonomikoak zein kasutan egonen diren Sozietateen gaineko Zergaz salbuetsita. Eta aktiboko ondasunak (ez bakarrik materialekoak) sozietateei emaitza egiteko moduko ondasuntzat aipatzen ditu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan edo emailearen Sozietateen gaineko Zergan aurreikusten den kenkaria egiteko eskubidea ematen dutela.

7. artikuluak ezartzen du zein zerga araubide izanen duten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (Garapenaren aldeko Nazioarteko Laguntzari buruzko uztailaren 7ko 23/1998 Legean arautuak), eta bai erakunde horiei ematen zaizkien dirutzek ere.

Tasen alorrean, 8. artikuluak aldatu egiten du 144/1987 Legegintzako Foru Dekretua, tasa batzuk eguneratzeko eta beste batzuetan beste zenbait kasu sartzeko Osasun Departamentuaren zein Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren alorrean.

Toki administrazioko zergei dagokienez, 9. artikuluak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaz ari dela, tarifa berriak sortzen ditu, zero kuota ere sortzen du zerbitzu bat ordainik gabe ematen zaienerako 10/1996 Foru Legeak aipatzen dituen fundazio eta entitateei, eta argitzen du zer eragin duen "azalera" zerga kontzeptuak lehendik ere espresuki kontzeptua kontuan hartu zuten kuotetan.

Gaurkotu egiten dira, gainera, 10. artikuluan, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak, 1998ko urtarrilaren 1ean indar hartu baitzuten, tarifa horiek gutxi gora behera 100eko 4 handituz.

Lehenbiziko xedapen gehigarriak beste salbuespen bat arautzen du, Biescasko uholdeek sortu zituzten kalte pertsonalak berdintzeko laguntza pertsonalen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako.

Azkenik, hainbat xedapen ezartzen dira ondoko kasu hauetan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako salbuespenak arautzeko: administrazio publikoek pagatutako kalteordainak, galeren konpentsazioak, "unit linked" direlakoak eta zergaldia bukatzeko kasu berriak Sozietateen gaineko Zergan.

1. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.

2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko ondoko artikuluei honela aldatuko zaie testua:

Bat.-7. artikuluari p) letra erantsiko zaio.

"p) Administrazio publikoek pertsona bati zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondoriozko kalte fisiko nahiz pisikikoengatik pagatu dizkioten kalteordainak, baldin eta administrazio publikoek Ondare Erantzukizunaren gaietan dituzten Prozeduren Erregelamendua ezartzen duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuan agintzen diren prozeduren arabera ezarriak badira.

Salbuetsirik egonen da, halaber, urriaren 8ko Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasunari buruzko 32/1999 Legeak aipatzen dituen kalteordainen ondorioz jasotzen den dirua."

Bi.-17.2 artikuluari testua aldatu eta 3. idatz-zatia erantsiko zaio.

"2. Irabazi osoak denak kontatuko dira, non eta honako kenkari hauetako bat aplikatu behar ez zaien:

a) 100eko 30, bi urte baino gehiagoko sortze aldia duten irabazietarako, (baldin ez badira periodikoak edo behin eta berriz jasotzen direnak), eta erregelamenduaren arabera denboran modu nabarmen irregularrean jasotakotzat jotzen direnetarako. Irabazi horiek zatika kobratzen badira, sortze aldia kalkulatzeko kontuan hartuko da zenbat urtez izan den zatikatze hori, erregelamenduak agintzen duen moduan betiere.

b) 100eko 40, foru lege honetako 14.2.a) artikuluak aipatzen dituen prestazioetarako, baldin eta kapital gisa jasotzen badira eta lehen jasoalditik bi urte iragan badira.

c) 100eko 50, elbarritasunaren prestazioetatik heldu diren irabazietarako, erregelamenduak agindu bezalako moduan eta graduetan, kapital gisa jaso badira, foru lege honetako 14.2.a) artikuluak aipatzen dituen kasuetan.

d) 100eko 70, gizitza aseguruek hildakoan emandako prestazioen irabazietarako, baldin eta aseguratutako arrisku bakarra hiltzea edo elbarritzea bazen, 14.2.a)5gn. artikuluak aipatzen dituen kasuetan."

"3. Aurreko idatz-zatian aipatu diren kenkariak ez zaizkie aplikatzekoak foru lege honetako 14.2.a) artikuluak aipatzen dituen prestazioei, baldin eta errenta gisa jasotzen badira, eta ezta zerga oinarria gutxitzen duten enpresa kontribuzio inputatuei ere, foru lege honetako 55.1 artikuluak agintzen duenez."

Hiru.-32. artikuluari 3. idatz-zatia erantsiko zaio.

"3. Artikulu honetako 2. idatz-zatiko b) letran aipatzen diren kenkariak ez zaizkio aplikatuko bizitza aseguruen kontratuengatik jasotako diruari, baldin eta kontratu horietan hartzaileak bere gain hartzen bazuen inbertsio arriskua, non eta kontratu horietan honako kasuetako bat gertatzen ez den:

A) Hartzaileak ez izatea polizari atxikitako inbertsioak aldatzeko ahalmenik.

B) Hornidura matematikoak ez egotea honako hauetako batean inbertituta:

a) Inbertsio kolektiboko instituzioen egintzak edo parte hartzeak, kontratuetan aurreikusiak, baldin eta:

a') Inbertsio Kolektiboko Instituzioak arautzeko abenduaren 27ko 46/1984 Legearen arabera moldatutako inbertsio kolektiboko instituzioak badira.

b') Europako Kontseiluaren 1985eko abenduaren 20ko 85/611/CEE zuzentarauaren babespeko inbertsio kolektiboko instituzioak badira.

b) Erakunde aseguratzailearen balantzean bananduta ageri diren aktibo multzoak, honako baldintzak betetzen badira:

a') Betiere erakunde aseguratzaileari dagokio finkatzea zer aktibok osatzen duten banandutako aktibo multzo bakoitza, eta erakunde horrek, horretarako, askatasun osoa izanen du aktiboak hautatzeko, aktibo multzoaren arrisku profilari edo antzeko inguruabar objetiboei buruzko irizpide orokor eta aurretik jarriak beste mugarik ez duela.

b') Hornidura teknikoak inbertitzeko gai diren aktiboetan inbertitu beharko dira hornidurak; aktibo horiek zein diren azaroaren 20ko 2486/1998 Errege Dekretuak onetsi zuen Aseguru Pribatuak Antolatu eta Gainbegiratzeko Erregelamenduaren 50. artikuluak ezartzen du, hortik ondasun higiezinak eta haien gaineko eskubide errealak kenduta.

c') Aktibo multzo bakoitza inbertitzeko, bete egin beharko dira honako arauek aseguru kontratuen dibertsifikaziorako eta sakabanaketarako orokorki finkatu dituzten mugak: Aseguru Pribatuak Antolatu eta Gainbegiratzeko azaroaren 9ko 30/1995 Legea, haren erregelamendua, azaroaren 20ko 2486/1998 Errege Dekretuak onetsia, eta lege hori garatzeko ematen diren beste arauak.

d') Hartzaileak zilegi izango du soilik banandutako aktibo multzoen artetik hautatzea zeinetan inbertitu behar duen erakunde aseguratzaileak aseguruaren hornidura matematikoa, baina inoiz ez du zilegi izango esku hartzea zein aktibo jakinetan inbertitzen diren erabakitzeko, multzo banandu bakoitzaren barrenean, hornidura horiek.

Kontratu horietan hartzaileak edo aseguratuak zilegi izango dute hautatzea kontratuetan espresuki aipatutako inbertsio kolektiboko instituzio kopuru edo banandutako aktibo multzo kopuru baten artean, betiere 10 edo gutxiago, eta ez da zilegi izanen hartzaile edo aseguratu bakoitzarentzat zehaztapen berariazkoak egitea.

Idatz-zati honek aipatzen dituen baldintzak kontratuak indarrean iraun arteko guztian bete beharko dira."

Lau.-48. artikuluaren 2. idatz-zatiaren idazkera berria.

"2. Bazkideei egotzi beharreko oinarria Sozietateen gaineko Zergaren arauen ondoriozkoa izanen da.

Likidazio oinarriaren zenbatekoan edozein aldaketa badago, bai administrazioaren ekintzen ondorioz bai edozein motatako errekurtso ebaztearen ondorioz, aldaketa horrek berarekin ekarriko du, orobat, aldea bazkideei egoztea.

Likidazio oinarri negatiboak ez dira egotziko, eta sozietateak eskuraturiko zerga-oinarri positiboak gutxitu ditzakete, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 40. artikuluaren arabera."

Bost.-55. artikuluko 1. idatz-zatiko 6. puntuaren b) letrako testua aldatu eta honela geldituko da:

"b) Pentsio Plan eta Fondoak arautzeko ekainaren 8ko 8/1987 Legeko 5.3. artikuluak ezartzen duen gehieneko muga."

Sei.-55. artikuluko 3. idatz-zatiaren testua aldatu eta honela geldituko da:

"3. Gutxieneko pertsonalagatik.

561.000 pezeta subjektu pasibo bakoitzeko."

Zazpi.-59. artikuluko 1. idatz-zatiaren testua aldatu eta honela geldituko da:

"1. Likidazio oinarri orokorra honako eskala honetan ageri diren tipoen arabera kargatuko da:

OINARRIAREN (KUOTA GAINERAKOA TIPOA

LIKIDAZIO OSOA LIKIDAZIO APLIKATZEKO

pezetatan pezetatan) pezetatan (ehunekoa)

- - 204.000 15

204.000 30.600 255.000 18

459.000 76.500 1.020.000 23

1.479.000 311.100 1.020.000 25

2.499.000 566.100 2.040.000 28

4.539.000 1.137.300 2.040.000 37

6.579.000 1.892.100 3.060.000 41

9.639.000 3.146.700 gainerakoa 47"

Zortzi.-e) letra erantsiko zaio 62. artikuluko 4. idatz-zatiari.

"e) Kenkari honetarako, ezkontzaren araubide ekonomikoa konkista edo ganantzialak direlarik, suposatu egingo da ezkontzak iraun duen artean pagatu diren dirutzak, idatz-zati honetako b) letrak aipatzen dituenak, konkista edo ganantzial sozietatearen fondoekin egin direla, eta kenkaria ezkontide bakoitzari bakoitzak sozietate horretan duen partehartzearen proportzioan dagokio."

Bederatzi.-f) letra erantsiko zaio 62. artikuluko 4. idatz-zatiari.

"f) Halaber, zilegi izango dute ohiko etxebizitzaren kenkaria aplikatzea etxebizitza horretan egokitze obrak edo instalazioak egin dituzten subjektu pasiboek, bai eta lan horiek eraikinaren parte komunetan egiten badira edo finka hori eta kalea lotzeko beharrezko pasabideetan, baldintza hauen pean:

a') Administrazio eskudunak zertifikatu beharko du egokitze obrak edo instalazioak beharrezkoak direla etxearen irispidea eta zentzumen komunikazioa minusbaliatuek egoki eta duin erabili ahal izateraino moldatzeko; hori erregelamendu bidez arautuko da.

b') Subjektu pasiboaren etxean egokitze lan edo instalazioak egiteko arrazoia baldin bada subjektu pasiboaren minusbalioa, haren ezkontidearena edo harekin bizi diren aurreko edo ondorengoena, lan horiek ere kenkari eskubidea emanen dute.

c') Etxebizitzan, aurreko b') letran aipatzen direnetako edozein pertsonak jabe, maizter, maizter-orde, edo usufruktudun gisa bizi beharko du.

Aurreko etxebizitza minusbaliagatik desegokia den kasuetan, ulertuko da hori ezinbestez etxebizitzaz aldatzeko arrazoia dela."

Hamar.-67. artikuluko b) letraren testua aldatu eta honela geldituko da:

"b) Atzerrian kargatutako likidazio oinarriaren zatiari foru lege honetako 59.2 artikuluak aipatzen duen batezbesteko karga tasa aplikatzetik heldu den emaitza, zerga oinarri orokorrean integratu bada, eta 60. artikuluak aipatzen duen karga tasa, zerga oinarri berezian integratu bada."

Hamaika.-78. artikuluari beste idatz-zati bat eranstea.

"9. Ekitaldiaren hasieran eta bukaeran bizitza-aseguru kontratuetan polizari atxikita zeuden aktiboen likidazio balioen arteko aldea ekitaldi bakoitzeko higiezin-kapitalaren emaitzatzat joko da baldin eta kontratu horietan hartzaileak bere gain hartzen badu inbertsioaren arriskua eta ez badituzte betetzen foru lege honetako 32. artikuluko 3. idatz-zatiko baldintzak.

Halakotzat jotako errenten zenbatekoa kendu eginen zaio kontratuetako dirutzak jasotzetik heldu den errendimenduari."

Hamabi.-Xedapen gehigarri bat eranstea.

"Hamabosgarrena.-Minusbaliatuen alde eratutako pentsio planen eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateen prestazio eta dirutzen zerga araubidea.

1. Honako zerga araubidea aplikatuko zaie pentsio planei eta haietatik heldu diren prestazioei, baldin Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 40/1998 Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarriak agintzen dituen betekizunak, ezaugarriak eta baldintzak betetzen badituzte:

a) Zilegi izango da pentsio plan horietara sartzen diren dirutzei murrizketa egitea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren parte orokorrean, honako gehieneko muga hauek kontuan hartuta:

a') Partaide bakoitzak bere ahaide minusbaliatu baten alde urtean sartutako dirutzen kasuan: 1.100.000 pezeta urtean. Horrek ez du galarazten beren pentsio planetan ere dirutza sartzea, foru lege honetako 55. artikuluak ezartzen dituen mugen barrenean.

b') Partaide munusbaliatuek berek urtean sartzen dituzten dirutzetarako: 2.200.000 pezeta urtean. Hartarako, minusbaliatu baten alde aportazio bat baino gehiago egiten badira, aurrena minusbaliatuak berak egindako aportazioei egin beharko zaie murrizketa, eta ondoren baizik ez beste norbaitek haren alde egindako aportazioei, beste norbait horren zerga oinarrietan, proportzionalki, eta edozein kasutan ere minusbaliatu bakar baten alde aportazioak egin dituzten pertsona guztien murrizketak ez dira inoiz izanen 2.200.000 pezeta baino gehiago.

b) Partaide bakoitzak minusbaliatuen alde egindako aportazioak ez dira Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren pean egonen.

c) Minusbaliatuek errenta gisa jasotako prestazioetatik heldu diren lan-irabaziek, xedapen honek aipatzen dituen aportazioei dagozkienak, murrizketa izanen dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan: lanbidearteko soldata gutxienekoa halako biraino.

Minusbaliotasuna duten pertsonek kapital gisa jasotako prestazioak direnean, xedapen honek aipatzen dituen aportazioei dagozkienak, foru lege honen 17.2.b) artikuluan aurreikusiriko murrizketa 100eko 50 izanen da, betiere lehenbiziko aportaziotik bi urte baino gehiago iragan direnean.

2. Xedapen gehigarri honetan araututako araubidea ezarriko zaie gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako aportazioei eta beraiek minusbaliatuen alde egindako prestazioei, aurreko idazatian aurreikusiriko baldintzak betetzen dituztenean. Kasu horretan xedapen honetarako ezarritako mugak pentsio planei eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako aportazioei ere ezarriko zaizkie."

2. artikulua. Sozietateen gaineko zerga.

2000. urteko urtarrilaren 1etik aitzina hasitako zergaldien ondorioetarako, abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen ondoko artikuluak, sozietateen gaineko zergari buruzkoak, honela geratuko dira idatzirik:

Bat.-6. zenbakia gehitzea 35. artikuluari.

"6. Probisioak kentzen direnean, haien xedea betetzeko erabili ez direlako, ekitaldiko dirusarretako kontu batean abonatu gabe, haien zenbatekoa dotazioa egin duen entitatearen zerga-oinarrian sartuko da, dotazio hori gastu kengarritzat jo den neurrian."

Bi.-7. zenbakia gehitzea 35. artikuluari.

"7. Entitateak bizitza aseguruen kontratuetan, inbertsioaren arriskua hartu badu, onuraduna denean edo erreskaterako eskubidea onarturik duenean, betiere sartuko du zerga-oinarrian polizari zergaldi bakoitzeko hasieran eta bukaeran atxikitutako aktiboen balore likidatzailearen arteko diferentzia.

Zenbaki honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko enpresek pentsioetarako hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten seguruei, 1988ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan aurreikusi terminoetan egin denean.

Egotzitako errenten zenbatekoak gutxiagotu egingo du kontratuen kantitateak jasotzetik sortutako errendimendua."

Hiru.-40. artikuluaren idazkera berria.

"40. artikulua. Likidazio-oinarri negatiboen murrizketa.

1. Likidazio-oinarri positiboa murrizten ahal da, aurreko hamar urteetan amaitu ziren zergaldietako likidazio-oinarri negatiboen bidez.

2. Aurreko artikuluan aipatzen den likidazio-oinarri negatiboa gutxiagotuko da, kasua bada, eta gutxitze hori izanen da kenketa batetik ateratako alde positiboaren zenbatekoa; hain zuzen ere, bazkideek edozein titulurengatik egindako ekarpenen balioa -partaidetza eskuratuari dagokiona- ken haren eskurapenaren balioa eginez ateratzen dena, honako gorabehera hauek biltzen direnean:

a) Entitatearen kapital sozialean edo horren emaitzetan partaide izateko eskubideen gehiengoa, pertsona edo entitate batek edo pertsona edo entitate lotetsien talde batek eskuratzen badu, zerga-oinarri negatiboaren zergaldia amaitu eta gero.

b) Aurreko letrak aipatzen dituen pertsonek edo entitateek, zerga-oinarri negatiboaren zergaldia amaitzen den unean 100eko 25etik beherako partaidetza izan badute.

Nolanahi dela ere, eskabidea egin eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuak onartuz gero, ez da likidazio-oinarri negatiboa gutxiagotuko, baldin eta, akziodunak aldatuagatik, lehen izandakoarekin zerikusia izan edo hartatik sortutako enpresa-jarduerak jarraitzen badu.

3. Sorkuntza berriko entitateek sortutako likidazio-oinarri negatiboek murrizten ahal dituzte jarraian datozen hurrengo hamar urteetan amaitzen diren zergaldiei dagozkien zerga-oinarriak, denbora hori kontatzen hasita zerga-oinarria positiboa ateratzen den lehenbiziko zergaldiaren hasieratik.

Ez dira zenbaki honetan sartzen enpresa-ondoregotza edo jarraipen kasuak."

Lau.-c) eta d) letrak gehitzea 48. artikuluaren 2. zenbakiari.

"c) Entitatearen forma juridikoa aldatu eta horrek ekartzen duenean sortutako entitatea zerga honen pean ez egotea.

Zergaldi honi dagokion zerga-oinarria zehazteko ulertuko da entitatea foru lege honen 26.1.c) eta 33.1 artikuluetan ezarritako ondorioekin desegin dela."

"d) Entitatearen forma juridikoa aldatu eta horrek ekartzen duenean haren karga tasa aldatzea edo zerga araubide berezi bat ezartzea.

Aldaketa izan denean dauden ondare elementuak eskualdatzetik eratorritako errenta, hura gertatu ondoren egin denean, era linealean sortu dela ulertuko da, kontrako frogarik ez badago, eskualdatutako elementua edukitzen den denboran. Aldaketa izan baino lehen sortutako errenta zatiari ezarriko zazkion karga tasa eta zerga araubidea izanen dira entitateari ezarri beharrekoak hasierako forma juridikoa gorde izan balu."

Bost.-72. artikuluaren 3. zenbakiaren idazkera berria.

"3. Kapitulu honetan aurreikusitako kenkariek, 63. artikuluaren azken lerroaldean eta 71. artikuluan ezarritakoak izan ezik, ezin izanen dute barne ezarpen eta nazioarteko ezarpen bikoitzak saihesteko hobarietan eta kenkarietan kuota osoa murriztearen ondoriozko kuota likidoa gainditu.

Muga bera errespetatuz, nahikoa kuotarik egon ez delako kendu ez diren kopuruak aplikatu ahal izanen dira hurrengo jarraiko bost urteetan burutuko diren zergaldietako likidazioetan.

Kapitulu honetan aurreikusitako kenkariak aplikatzeko epeen zenbaketa, derrigorrezko epearen barruan, emaitza positiboak lortzen dituen lehenengo ekitaldira arte geroratu ahal izanen da kasu hauetan:

a) Entitate sortu berrietan.

b) Aurreko ekitaldietako galerak izan eta baliabide berriak benetan jarriz onbideratzen dituzten entitateetan, hortakotzat hartzen ez delarik erreserben aplikazioa edo kapitalizazioa."

Sei.-96. artikuluaren 2. zenbakiaren idazkera berria.

"2. Bazkideei egotzi beharreko oinarria zerga honetako arauen ondoriozkoa izanen da.

Bai administrazioaren ekintzen ondorioz, bai edozein errekurtso motatako ebazpenaren ondorioz likidazio oinarriaren zenbatekoan dagoen ondorengo edozein aldaketak berarekin ekarriko du, orobat, aldea bazkideei egoztea.

Likidazio oinarri negatiboak ez dira egotziko, sozietateak foru lege honen 40. artikuluari ezarritakoari jarraikiz eskuraturiko zerga oinarri positiboak gutxitu ditzaketelarik."

Zazpi.-110. artikuluaren 1. zenbakiaren idazkera berria.

"1. Arrisku-kapitaleko sozietateak eta haien entitate kudeatzaileen gaineko urtarrilaren 5eko 1/1999 Legearen bidez arauturiko arrisku-kapitaleko sozietate eta fondoek enpresen kapitaleko akzio eta partaidetzen eskualdaketatik lortzen dituzten errentagatik salbuespena gozatuko dute, Lege hartako 2.1 artikuluan ezarri bezala, enpresetan parte hartzen badute eta erosketatik salmentara bi urtetik hamaika urte bitarte iragan badira.

Lehenengo bi urtetan eta hamaikagarren urteaz geroztik ez da salbuespena aplikatuko."

Zortzi.-131. artikuluaren 1. zenbakiaren b) letraren idazkera berria.

"b) Araubidea galtzen edo iraungitzen den zergaldian multzoa osatzen duten sozietateek eskubidea izanen dute sozietate-multzoaren kitapen-oinarri negatiboak murrizteko, kitapen-oinarri horiek sortzeko lagundu duten proportzioan.

Murrizpen hau, sozietate-multzoaren kitapen-oinarri negatiborik zehaztu den urtetik edo urteetatik kontatzen hasita, foru lege honen 40. artikuluan ezarritako epea betetzeko gelditzen diren zergaldietan banakako zerga-ordainketako araubidean zehazten diren zerga-oinarri positiboekin eginen da."

Bederatzi.-133. artikuluaren 2. zenbakiari c) letra gehitzea.

"c) Entitate batek bere ondare sozialaren zati bat zatitzen duenean, zati hori beste entitate batzuen kapital sozialaren gehiengoa egiten duten partizipazioz osatua badago, baldin eta zati hori beste entitate bati -sortu berria edo aurretik bazegoena- eskualdatzen dionean, eta horren trukean entitate eskuratzailearen kapitalaren balore adierazgarriak hartzen dituenean; hartutako balore horiek bere bazkideei egotzi beharko dizkio, bakoitzak zer partizipazio duen horren arabera, eta kapital soziala eta erreserbak behar den neurrian murriztuko dira, eta, hala badagokio, diru-konpentsazio bat eman beharko zaie bazkideei aurreko a) letran azaldu moduan".

Hamar.-133. artikuluaren 4. zenbakiaren idazkera berria.

"4. Jarduera-adartzat joko da ustiapen ekonomikoa ekarriko duen atonomidadun unitate ekonomikoa osatzen ahal duen ondare-multzoa, hau da, bere baliabide propioen bidez jarduteko gai izanen den multzoa. Eskualdatuko diren elementuen antolamendutik edo funtzionamenduak sorraraziko zorrak eratxiki ahal izango zaizkio sozietate eskuratzaileari."

Hamaika.-134. artikuluaren idazkera berria.

"134. artikulua. Eskualdaketaren ondoriozko errenten araubidea.

1. Aurreko artikuluak aipatutako eregiketen ondoriozko hurrengo errenta hauek ez zaizkio zerga oinarriari erantsiko.

a) Espainiako lurraldean egoitza duten entitateek bertan dauden ondasunak eta eskubideak eskualdatzeagatik agerian geratzen direnak.

Erakunde eskuratzaileak egoitza atzerrian duenean, Espainiako lurraldean kokaturiko establezimendu iraunkor bati loturiko elementuen eskualdaketak eratorriko errentak baino ez zaizkio erantsiko zerga oinarriari.

Elementu hauek Espainiako lurraldetik kanpora transferitzeak ekarriko du establezimendu iraunkorraren zerga-oinarrian sartzea, transferentzia egin den zergaldian, merkatuko balio arrunta eta ondoko artikuluak aipatu balioaren diferentzia, azken balio hori gutxiagotuz, kasua bada, ondoko zenbateko hauetan, amortizazioak eta balioaren beste zuzenketak, kontabilitatean jasoak eta zergetan kengarriak izan direnak.

b) Egoitza Espainiako lurraldean duten entitateek Europako Komunitatekoak ez diren estatuen lurraldeetako establezimendu iraunkorrak egoitza Espainiako lurraldean duten entitateei eskualdatzeagatik agerian geratzen direnak.

c) Egoitza Espainiako lurraldean ez duten entitateek Espainian egoitza duten establezimendu iraunkorrak eskualdatzeagatik agerian geratzen direnak.

Entitate eskuratzaileak egoitza atzerrian duenean, Espainiako lurraldean kokaturiko establezimendu iraunkor bati loturiko elementuen eskualdaketak eratorriko errentak baino ez zaizkio erantsiko zerga oinarriari.

Elementu hauek Espainiako lurraldetik kanpora transferitzeak ekarriko du establezimendu iraunkorraren zerga oinarrian sartzea, transferentzia egin den zergaldian, merkatuko balio arruntaren eta ondoko artikuluak aipatu balioaren diferentzia, azken balio hori gutxiagotuz, kasua bada, ondoko zenbateko hauetan, amortizazioak eta balioaren beste zuzenketak, kontabilitatean jasoak eta zergetan kengarriak izan direnak.

d) Egoitza Espainiako lurraldean duten entitateek Europako Komunitateko kideak diren estatuen lurraldeetan kokatutako establezimendu iraunkorrak bertan egoitza duten entitateei eskualdatzeagatik agerian geratzen direnak, bat egiteei, zatiketei, aktiboen ekarpenei eta akzioen trukeei ezarri beharreko zerga araubide amankomunari buruzko 1990eko uztailaren 2ko 90/434/EE Zuzentarauaren Eranskinean zehaztutako formaren bat dutenak eta berorren 3. artikuluan aipatutako zergaren bati loturik eta salbuespenik gabe daudenak.

Zerga oinarriari ez zaizkio aurreko a), b) eta c) letretan aipatutako eragiketek eratorritako errentak ezabatuko, entitate eskuratzailea zerga honetatik salbuetsita egon edo errentak esleitzeko erregimenekoa bada.

Zenbaki honetan aipatutako eragiketek eratorritako errentak ezabatuko zaizkio zerga oinarriari entitate eskuratzailea karga tasa edo zerga araubide bereziaren onuraduna bada ere. Entitate eskuratzailearen onura den karga tasa edo zerga araubide berezia eta eskualdatzailearena diferenteak direnean, forma juridiko diferenteak dituztelako, eragiketa egin denean dauden ondare elementuak eskualdatzeagatik, eragiketa izan eta gero, eratorritako errenta ere linealean sortu dela ulertuko da, kontrako frogarik ez badago, eskualdatutako elementua edukitzen den denboran. Errenta horretatik eragiketa egin arte sortutako zatiari ezarriko zaizkio entitate eskualdatzaileari legozkiokeen karga tasa eta zerga araubidea.

2. Aurreko zenbakian ezarritako araubideari uko egin ahal izanen zaio, ondare-elementu guztiak edo zati bat eskualdatzearen ondorio diren errentak zerga-oinarriari erantsiz.

3. Edozein modutan ere, nazioarteko itsas eta airenabigazioan diharduten entitateetan agerian agertuko diren itsasuntziak edota aireuntziak edo ustiapenerako ondasun higikorrak eskualdatzeak eratorritako errentak zerga oinarriari erantsiko zaizkio, erakunde eskuratzailearen egoitza Espainiako lurraldean ez dagoenean."

Hamabi.-144. artikuluaren 1. zenbakiaren idazkera berria.

"1. Kapitulu honetan ezarritako araubidea subjetu pasiboak aukeratuta, ondorengo baldintzak biltzen dituzten diru bidezkoak ez diren ekarpenetan ezarriko da:

a) Ekarpena jasotzen duen erakundeak egoitza Espainiako lurraldean izatea edo, bestela, jarduerak hortxe burutzea, ezarpen iraunkor baten bidez, zeini ekarritako ondasunak lotuko baitzaizkio.

b) Ekarpena egindakoan, ekarpena jasotzen duen entitatearen berezko fondoetan parte hartzea, %5ean gutxienez.

Ekartzen diren ondare-elementuak ezin izanen dira baloratu, zerga ondorioetarako, merkatuko balio arruntak jotzen duena baino balio handiagoarekin."

Hamahiru.-Bigarren xedapen gehigarriaren idazkera berria.

Bigarrena.-Finantza-aktiboei eta beste balore higikor batzuei dagozkien atxikipen, eskualdaketa eta betebehar formalei buruzko arauak.

1. Kapital higikorrean inplizitu edo esplizitu dauden etekinen gainean atxikipena egiteko betebeharraren ondorioetarako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren kontura, atxikipen hau ondorengo pertsona edo erakundeek egingo dute:

a) Arau bidez atxikitzeko betebeharra ezarrita duten finantza-aktiboen eskualdaketa edo berreskuraketan lortutako etekinetan, atxikitzaileak finantza-erakundea edo eragiketaren erantzule diren erakunde jaukitzaileak izango dira.

b) Tituluetan dokumentu gabeko eragiketei dagozkien eskualdaketetan lortutako etekinetan, eta finantza-erakunde bati eskatutako eskualdaketetan ere, atxikitzailea eskualdatzailearen kontura jokatzen duen banketxe, kutxa edo erakundea izango da.

c) Aurreko letretan bildu ez diren kasuetan, atxikipena egingo duen fede-emaile publikoaren eskuhartzea derrigorrezkoa izango da.

2. Atxikigai diren etekin inplizitudun titulu edo aktiboen besterenganaketari edo errenboltsoari ekiteko, horien aurretiazko eskuraketa egiaztatu beharko da fede-emaileen edo aurreko zenbakian aipatutako finantza-erakundeen eskuhartzearen bidez, eta zein salneurritan burutu zen eragiketa ere.

Aurreko lerroaldearen arabera, tituluaren edo aktiboaren edukitzaileari errenboltsatu egin behar ez dioten eragiketen jaulkitzaileak edo finantza-erakunde erantzuleek kopuru horren araberako gordailua eratuko dute, epai-agintaritzaren esku geratuko dena.

3. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzak eskualdatu edo diru-itzulketa egiten denean, entitate kudeatzaileek, administratzaileek, gordailuzainek, komerzializatzaileek edo aipatu eragiketen ardura duen beste edozeinek nahitaez egin beharko dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari edo Sozietateen gaineko Zergari dagokion atxikipena edo konturako dirusarrera, erregelamenduak ezarritako modu eta kasuetan.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari edo Sozietateen gaineko Zergari dagozkion konturako ordainketak -inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdatzailearen kargura-egiteko betebeharra ezarri ahalko da, erregelamenduz.

4. Efektu publiko, balore edo bestelako titulu eta aktibo finantzarioen jaulkipen, harpidetza, eskualdaketa, truke, bihurketa, kitapen eta diru-itzulketan, eta horien gaineko eskubide errealei buruzko eragiketetan esku hartzen duten edo bitartekari diren fede-emaile publikoek, zerga administrazioari jakinarazi beharko dizkiote eragiketa horiek, eta esku hartzen duten subjektuen izenen zerrenda aurkeztu, beren helbidea eta identifikazio fiskalaren zenbakia zehaztu eta efektu publikoen, baloreen, tituluen eta aktiboen mota eta kopurua eta eragiketaren prezioa eta data eman; hori guztia erregelamenduz ezartzen den epean eta zehazten den ereduaren arabera eginen da.

Betebehar berbera izanen dute kredituko entitate eta establezimendu finantzarioek, balore sozietateek eta agentziek, bestelako finantza bitartekariek eta efektu publikoen, baloreen edo bestelako titulu eta aktibo finantzarioen, indizeen eta gerokoen edota horien gaineko aukeren bitartekaritzan eta ezarpenean aritu ohi den beste edozein pertsona fisiko edo juridikok; horretaz gainera, kontuko idazpenen bidezko dokumentuak, edozein balore edo efektu motaren bidez baliabideak hartu eta ezartzea zuzenean edo zeharka dakarten eragiketei dagokienez.

Era berean, inbertsio kolektiboko erankundeen sozietate kudeatzaileek ere jakinarazpen betebehar hori izanen dute, erakunde horietan dituzten akzio eta partaidetzei dagokienez.

Zenbaki honetan ezartzen diren jakinarazpen betebeharrak, bertan aipatzen diren -eta atxikipena duten- eragiketei dagokienez, betetzat joko dira hartzaileen zerrenda aurkezten denean, atxikipenen urteko laburpenaren eredu ofizialari lotuta.

5. Zerga administrazioari jakinarazi beharko diote metal eta objektu preziatuen, filateliarako balioa duten tinbreen, numismatikarako balioa duten piezen eskuraketa erakusten duten ziurtagirien, ordezkagirien edo dokumentuen jaulkipena, horrelako baloreetan inbertitzea sustatu ohi duten pertsona fisiko eta juridikoek."

Hamalau.-Lehenengo xedapen iragankorreko 2. zenbakiaren idazkera berria.

"2. Egokitzapena bizitza aseguruko kontratu baten bidez gauzatzen denean, enpresariek ordaintzen dituzten sariak kengarri izanen dira beraien zerga pertsonalean, sariak ordaindu diren ekitaldi ekonomikoan, betiere foru lege honetako 23. artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen badira. Salbuespena: pentsio konpromisoetarako fondoen kargura ordaindutako sariak, fondo horien dotazioa zergen aldetik kengarri izan baldin bazen behar zen garaian.

Hala ere, sarien zerga inputazioa jasotzen duten subjektu pasiboek ez dituzte sariok sartuko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren oinarrian, inputatutako kopuruaren kenketa egin den zergaldian. Horrek ez du eragotziko aseguru kontratuen onuradunek jasotzen dituzten prestazioen aurreragoko tributazioa, pentsio planen ordezko diren gizarte prebisioko sistemen arloan indarra duen arautegiak xedaturikoaren arabera.

Zenbaki honetan xedatutakoak ez du alde batera uzten azaroaren 8ko 30/1995 Legeko hamabosgarren xedapen iragankorreko 5. zenbakiak dioena."

Hamabosgarrena.-Indarrik gabe utzi da hamaseigarren xedapen iragankorreko 2. zenbakia.

3. artikulua. Kooperatiben zerga araubidea.

2000. urteko urtarrilaren 1ean hasten diren zergaldiei dagokienez, Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legearen 21. artikuluak eduki hau izanen du:

"21. artikulua. Galeren konpentsazioa.

1. Aurreko artikuluak aipatzen duen batuketa algebraikoa negatiboa bada, dagokion zenbatekoa konpentsa daiteke hurrengo hamar urteetan bukatzen diren zergaldietako kuota osoekin, positiboak direnean. Konpentsazioa egiten bada, kuota negatiboen zergaldiek ez dutela preskribitu ulertuko da, dagokion konpentsazioa kuantifikatzeko, besterik ez.

2. Kooperatiba sortu berrietan, aurreko zenbakiak aipatzen duen konpentsazio epearen konputua atzeratu ahal izanen da kuota positiboak dituen lehen zergaldiaren hasieraraino."

4. artikulua. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga.

Bat.-2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako zerga-gaiei dagokienez, Oinordetzen eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga Orokorrei buruzko Arauetako (Foru Diputazioak 1970eko apirilaren 10eko Erabakiaren bidez onetsitako arauak) 191.2 artikuluaren bigarren lerroaldea aldatu da. Eduki hau izanen du:

"Xedapen honetatik kanpo daude 29. artikuluko 1, 2 eta 10. zenbakietan salbuetsitzat jotako egintza eta zenbatekoak; horiek, salbuetsitzat jotako kopuruaren arabera, Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordainduko dute 100eko 0,80ko tasarekin, baita dokumentu pribatuetan ageri badira ere."

Bi.-1999ko urtarrilaren 1etik aurrerako zerga-gaiei dagokienez, 23/1998 Foru Legearen 3.2 artikuluko 4. tarifa aldatu da. Hona hemen:

4. Laugarren graduko zehar-ahaidetasunak:

LIKIDAZIO OINARRIA KARGA TASA

1.000.000 arte % 11,00

1.000.001etik 2.000.000ra % 12,00

2.000.001etik 5.000.000ra % 13,00

5.000.001etik 10.000.000ra % 15,00

10.000.001etik 15.000.000ra % 17,00

15.000.001etik 20.000.000ra % 20,00

20.000.001etik 25.000.000ra % 23,00

25.000.001etik 50.000.000ra % 26,00

50.000.001etik 100.000.000ra % 35,00

100.000.001etik 300.000.000ra % 38,00

300.000.001etik 500.000.000ra % 41,00

500.000.001etik aurrera % 44,00"

5. artikulua. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.

1. 2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako zerga-gaiei dagokienez, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren inguruko xedapenen Testu Bategina osatzen duten artikulu hauek aldatu dira:

Bat.-3.2.A) artikulua.

"A) Zorren ordainketan emandako edo zorrak ordaintzeko adjudikazioak, bai eta zorrak nork bere gain hartzea ordaintzeko adjudikazioak ere. Zorrak ordaintzeko adjudikaziodunak, baldin eta adjudikatu zitzaizkien ondasun edo eskubide berberak, bi urteko epean, hartzekodunari kredituaren kaudimenez eskualdatu izana frogatzen badute, eta epe berberean xede horretarako hirugarren bati eskualdatu dizkiotela frogatzen dutenek, adjudikazio horiengatik ordaindutako zerga itzul dakiela eskatu ahal izanen dute."

Bi.-35.II.6 artikulua.

"6. Urriaren 20ko 12/1992 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik hirugarrena, arrisku kapitaleko sozietateak eta fondoak eratzeari eta haien kapital gehitzeari dagokienez, sozietate-eragiketaz denaz bezainbatean, baldin eta haiei buruzko arau zehatzetan ezarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen badira."

Hiru.-35.II.7 artikulua.

"7. Inbertsio eta jarduera ekonomikoen sustapenari eta zergen arloko beste neurri batzuei buruzko azaroaren 15eko 12/1993 Foru Legearen 27. artikuluak, uztailaren 7ko 19/1992 Legean ezarritako hipoteka-tituluetako fondoak jartzeko egiten diren "sozietate-eragiketei" dagokienez."

Lau.-35.II.8 artikulua.

"8. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria."

Bost.-Xedapen iragankorra.

"Azken xedapenetatik lehenengoan xedatu dena hala izanik ere, harik eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga berriak indarra hartu arte, dohaintzek eta irabazizkoak diren gainerako "inter vivos" eskualdaketek, Oinordetzen eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentuen gaineko Zergak ordainarazteari buruzko Arauei eta haien osagarri diren xedapenei loturik jarraituko dute; arau horiek Foru Diputazioaren 1970eko apirilaren 10eko Erabakiaren bidez onetsi ziren."

2. Aurreko legeriari jarraikiz eratutako sozietateek, urtarrilaren 5eko 1/1999 Legean ezarritako epeetan, lege horretan ezarritakoa bete ahal izateko beharrezkoak diren egintza eta dokumentuak Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentuen gaineko Zergatik salbuetsita egonen dira.

6. artikulua. Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea.

2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako zerga-gaiei dagokienez, fundazioen eta babes jardueren tributu araubideari buruzko uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen artikulu hauek aldatu dira:

Bat.-18.2 artikulua.

"2. Ustiapen ekonomiko batean lorturiko emaitzei karga ezarriko zaie, nahiz eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuak arestian aipatu den salbuespena etekin hauei ere aplikatu ahalko dien, baldin eta etekin horien lorpide izandako ustiapen ekonomikoak entiatearen berariazko helburu edo xedearekin bat badatoz, erregelamendu bidez ezartzen denaren arabera.

Horretarako, ustiapen ekonomikoak entitatearen berariazko helburu edo xedearekin bat datozela ulertuko da, ustiapen horietan egiten diren jarduerek foru lege honen 2. artikuluko xedeak betetzeari begiratzen diotenean, salbuespen horretaz baliatzeak jarduera bereko enpresekiko lehiakortasunean distortsiorik sortzen ez duenean eta hartzaileak pertsona talde orokorrak direnean.

Salbuespena eraginkorra izan dadin, aurretik ustiapeneko jardunaren berri eman beharko zaio Ekonomi eta Ogasun Departamentuari; Departamentuak aurreko lerroaldeetan aipaturiko baldintzak betetzen diren egiazta dezake.

Hala ere, salbuespena izanen dute, erregelamenduz ezarriko den moduan, hurrengoek: berariazko helburu edo xedearekin bat datozen ustiapen ekonomikoek, gizarte laguntzako jarduerak direnean, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.1.17. artikuluan ezarritako modu eta mugen arabera, azkenik aipaturiko zerga horretatik salbuetsita badaude, dagokion arautegian ezarritakoari jarraikiz."

Bi.-33.4 artikulua.

"4. Entitate hartzailearen aktiboaren zati izan behar duten eta bere helburuak lortzeko jardueretan lagungarri diren ondasunen dohaintza garbi eta soilak."

Hiru.-37.4 artikulua.

"4. Entitate hartzailearen aktiboaren zati izan behar duten eta bere helburuak lortzeko jardueretan lagungarri diren ondasunen dohaintza garbi eta soilak.

7. artikulua. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzko uztailaren 7ko 23/1998 Legean araututa dauden garapenerako gobernuz kanpo erakundeen eta egiten zaizkien ekarpenen zerga araubidea.

1. Fundazioen zerga araubidea, 10/1996 Foru Legean erregulatua, 23/1998 Legearen 33. artikuluak aipatu erregistroetan inskribatuta dauden garapenerako gobernuz kanpo erakundeei aplikatuko zaie, baldin eta zehaztutako forma juridikoa badute eta eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

2. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentuen gaineko Zergari buruzko xedapenen Testu Bategina onetsi zuen apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren 35.I.A.c) artikuluan ageri den salbuespen subjektiboa, bertan aipatzen diren entitateei aplikatuko zaie, baldin eta manu horrek garapenerako lankidetzaren esparruan aipatzen dituen jarduerak egiten badituzte.

3. 23/1998 Legearen 9. artikuluan ageri diren garapenerako lankidetza jarduerak gizarte laguntzako jardueratzat hartzen dira, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.1.17. artikuluan ageri den salbuespenaz baliatu ahal izateko.

4. Pertsona fisiko eta juridikoek 10/1996 Foru Legearen aplikazio esparruan zehaztu diren garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei egindako ekarpenek eskubidea emanen dute foru lege horren II. tituluko I. eta II. kapituluetan ageri diren pizgarriez baliatzeko.

5. Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei aplikatu beharreko zerga araubidea, erakundeek 10/1996 Foru Legean eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen XII. kapituluan ezarritakoa izanen da.

8. artikulua. Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasak.

1. 2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako zerga-gaiei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa, ordainarazpen parafiskal eta prezioei buruzko foru legearen Testu Artikulatua onetsi zuen uztailaren 24ko 144/1987 Legegintzako Foru Dekretuan zenbait aldaketa egin da:

Bat.-85. artikuluaren idazkera berria.

"85. artikulua. Tarifak.

1. Honako tarifa hauen arabera eskatuko da tasa:

a) Ikuskatzea, ateak irekitzea eta ur-garraioa:

EGINDAKO ZERBITZUATARIFA BAKARRA

(pezetatan)

Ikuskatzea 4.000

Ateak irekitzea 7.000

Ur-garraioa 550 pta./m3

b) Ur-xukatzea, kanalizazioak libratzea, eraikuntzen saneamendua, eraispenak, prebentziozko erretenak arrisku bereziko egoeretan eta antzeko beste batzuk:

ERAMANDAKO BALIABIDEAPrebentzioa Erabiltzea

(pta./orduko) (pta./orduko)

Autoponpa 5.500 7.500

Autoponpa depositoduna 5.800 8.700

Autoeskailera edo autobeso automatikoa 10.000 12.900

Ontziak eta uretako ekipoak 7.500 8.500

Motoponpak 400 600

Erabiltzen diren motoponpen tasa prebentzio gisa ezarritakoari gehituko zaio beti.

Ordu kopurua zehazteko, baliabideak irteten direnetik hasi eta dagozkien parkeetara itzultzen diren arteko denbora hartuko da kontuan.

c) Aire konprimituko ontziak berriz betetzea:

-Maneiatzea: 275 pezeta/unitate bakoitzeko.

-200 kg./cm2-ko presioan dauden botilak: 30 pezeta ontziaren edukiera-litro bakoitzeko.

-300 kg./cm2-ko presioan dauden botilak: 45 pezeta ontziaren edukiera-litro bakoitzeko.

2. Aurreko tarifa horietan zehazturiko zerbitzuek laguntza teknikotzat jotzen direnean bakarrik izanen dute karga."

Bi.-VI. tituluko II. kapituluaren izen aldaketa.

VI. tituluko II. kapituluaren izena aldatu egin da; aurrerantzean "Jokuari, ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei dagozkien tasak" izanen da.

Hiru.-90. artikuluaren idazkera berria.

"90. artikulua. Tarifak.

Tasak tarifa hauen araberakoak izanen dira:

a) Joko enpresen erregistroan inskribatzea: 6.000 pezeta.

b) Joko eta Josteta Makinen Modeloen erregistroetan homologatu eta inskribatzea: 25.000 pezeta.

c) Aurreko letran aipatutako erregistroetako homologazioa eta inskripzioa aldatzea: 12.500 pezeta.

d) Jokorako bestelako materialen homologazioa: 15.000 pezeta.

e) Bingo aretoak ustiatzeko baimena: 300.000 pezeta.

f) Bingo aretoak ustiatzeko baimena berritzea: 140.000 pezeta.

g) Agiri profesionalak ematea: 3.000 pezeta.

h) Joko aretoak ustiatzeko baimena: 60.000 pezeta.

i) Joko aretoak ustiatzeko baimena berritzea: 28.000 pezeta.

j) Joko makinak jartzeko baimena: 25.000 pezeta.

k) Joko makinen titulartasunaren aldaketak eta truke fiskalak: 5.000 pezeta makina bakoitzeko.

l) Zozketa, tonbola eta ausazko konbinazioak baimentzea: 8.000 pezeta.

m) Jendaurreko ikuskizunak eta josteta jarduerak baimentzea:

-Zezen-ikuskizunak:

1. Zezenketak, burtziekiko zezenketak, mistoak, eta pikatzaileekiko nobilladak egiteko baimenak: 5.000 pezeta ikuskizun bakoitzeko.

2. Pikatzailerik gabeko nobilladak egiteko baimena: 3.000 pezeta ikuskizun bakoitzeko.

3. Zezen ikuskizunetarako bestelako baimenak: 2.000 pezeta ikuskizun bakoitzeko.

-Leku publikoetan jendaurreko ikuskizunak eta josteta jarduerak egiteko baimena: 6.000 pezeta baimendutako ikuskizun edo jarduera bakoitzeko.

n) Jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueretako enpresen erregistroan inskribatzea: 6.000 pezeta.

ñ) Zezen-ikuskizunetako profesionalen erregistroan inskribatzea: 3.000 pezeta."

Lau.-IV. tituluari III. kapitulua eranstea.

"III. KAPITULUA

Foruzaingoak egindako zerbitzu eta jarduerek sortutako tasak

90. bis artikulua. Zergagaia.

Tasaren zergagaia da artikulu honen 4. idatz-zatian aipatutako zerbitzuak ematea eta jarduerak egitea.

2. Subjektu pasiboak.

Tasaren subjektu pasiboak dira artikulu honen 4. idatz-zatian aipatutako zerbitzuak eta jarduerak eskatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

3. Sortzapena

Tasa zerbitzua eman edo jarduera egiten den unean sortuko da. Halere, eskabidea aurkezten denean eskatuko da.

4. Tarifak.

Tasa tarifa hauen araberakoa izanen da:

4.1. Kirol proben zainketa, segurtasuna eta laguntza:

a) Txirrindu lasterketak, etapa bakoitzeko:

KATEGORIAK PEZETA

Eskolak 15.000

Kadeteak 50.000

Gazteak 60.000

23 urtez beherakoak 65.000

Elitea 70.000

Masterra 70.000

Helduak 65.000

Emakumeak 60.000

Profesionalak 140.000

Kirolari txirrindulariak 65.000

b) Zikloturisten martxak eta bestelako kirol probak: 30.000 pezeta.

4.2. Eremu publikoetan egiten diren bestelako jardueren zainketa, segurtasuna eta laguntza: 25.000 pezeta.

4.3. Foruzaingoak emandako txostenak: 6.000 pezeta."

Bost.-124.2 artikuluaren idazkera berria

"Farmazia arloko establezimenduak:

A) Farmaziak

Ezartzeko baimena: 25.000 pezeta.

Lokaletarako baimena: 15.000 pezeta.

Titulartasuna aldatzeko baimena: 5.000 pezeta.

Praktika Onen menpeko jardueren egiaztapena: 25.000 pezeta.

Bestelako ikuskapenak: 10.000 pezeta.

B) Pertsonen eta animalien sendagaiak banatzeko biltegiak

Ezartzeko baimena: 25.000 pezeta.

Lokaletarako baimena: 20.000 pezeta.

Titulartasuna aldatzeko baimena: 5.000 pezeta.

Banaketaren Praktika Onak ikuskatu eta egiaztatzea: 50.000 pezeta.

Bestelako ikuskapenak: 10.000 pezeta.

C) Botika zerbitzuak

Ezartzeko baimena: 25.000 pezeta.

Lokaletarako baimena: 15.000 pezeta.

Titulartasuna aldatzeko baimena: 5.000 pezeta.

Praktika Onen menpeko jardueren akreditazioa: 50.000 pezeta.

Bestelako ikuskapenak: 10.000 pezeta.

D) Botikinak eta sendagaien gordailuak

Ezartzeko baimena: 10.000 pezeta.

Aldatzeko baimena: 5.000 pezeta.

Bestelako ikuskapenak: 5.000 pezeta.

E) Pertsonentzako sendagaiak fabrikatzen dituzten industriak

Fabrikazio Egokiaren Arauak ikuskatu eta egiaztatzea. Ikuskatzen edota egiaztatzen emandako egun bakoitzeko: 50.000 pezeta.

Publizitaterako baimena: 10.000 pezeta.

Bestelako ikuskapenak: 10.000 pezeta.

F) Kosmetikoak

Fabrikazio Egokiaren Arauak ikuskatu eta egiaztatzea. Ikuskatzen edota egiaztatzen emandako egun bakoitzeko: 50.000 pezeta.

Merkatuan Jartzearen Arduradunen erregistroan inskribatzea: 2.000 pezeta.

Bestelako ikuskapenak: 10.000 pezeta.

G) Osasun produktuak

Optikak eta Botiketako optika atalak jartzeko baimena: 25.000 pezeta.

Audioprotesien zentroak ezartzeko baimena: 25.000 pezeta.

Ortopediak jartzeko baimena: 25.000 pezeta.

Osasun produktuen banatzaileentzako baimena: 25.000 pezeta.

Publizitaterako baimena: 10.000 pezeta.

Bestelako ikuskapenak: 10.000 pezeta.

H) Laborategiak, sendagaien kontrol edota garapen zentroa

Laborategiko Praktika Onak ikuskatu eta akreditatzea. Ikuskatzen edo akreditatzen emandako egun bakoitzeko: 50.000 pezeta.

Klinikako Praktika Onak ikuskatu eta egiaztatzea. Ikuskatzen edo egiaztatzen emandako egun bakoitzeko: 50.000 pezeta.

Bestelako ikuskapenak: 10.000 pezeta.

I) Bestelako jarduketak

Farmazia zentro eta produktuei buruzko txostenak, interesatuak eskatuak: 10.000 pezeta."

2. 2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrera, zirkulatzeko baimen bereziak emateko tasak, haien tarifak uztailaren 24ko 144/1987 Legegintzako Foru Dekretuaren 128.5 artikuluan azaltzen baitira, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eskatuko ditu.

9. artikulua. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

1. 2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrera, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen I. eranskineko zergaren tarifak aldatuko dira, ondoren azaldu bezala:

Bat.-843.6 epigrafea sortu da lehenbiziko sekzioan:

"843.6 epigrafea.-Ibilgailuen Ikuskaritza Teknikoa.

Kuota: 48.318 pezeta.

Oharra: epigrafe honetan sartzen dira ibilgailuen ikuskaritza teknikoaren zerbitzu publikoa erregulatzen duten arau administratiboetan finkatutako jarduera guztiak, tokiz tokiko estazioen bitartez kontzesio eremuan egiten direnak barne".

Bi.-975 multzoa sortu da lehenbiziko sekzioan.

"975 multzoa. Markoan jartzeko zerbitzuak.

Udalaren gutxieneko kuota:

-100.000 biztanlez gorako herriak: 33.586 pezeta.

-10.000 biztanletik 100.000ra bitarteko herriak: 19.768 pezeta.

-Gainerako herriak: 14.800 pezeta.

Oharrak:

1. Multzo honetan sartzen dira mota guztietako markoak diseinatzea, sortzea eta haiei buruzko aholkularitza, hala nola markoak eta haien osagarriak saltzea.

2. Multzo honek ahalmena ematen du markoak eta haien osagarriak maneiatu eta muntatzeko, norberak edo hirugarrenek, betiere haien saltokietan merkaturatzen baldin badira.

3. Multzo honetan sailkatutako subjektu pasiboek zilegi izanen dute, hari emandako kuotari % 25 gehituz gero, modu osagarrian, markoan jar daitezkeen balio txikiko produktu eta materialak saltzea, adibidez, koadroak, laminak, litografiak, grabatuak, kristalak, ispiluak eta antzeko batzuk."

Hiru.-44 taldea sortu da bigarren sekzioan.

"44 taldea. Hirigintzako proiektuak eta topografiako jarduketak garatzeko goi mailako teknikariak.

441 multzoa. Hirigintzako proiektuak eta topografiako jarduketak garatzeko goi mailako teknikariak.

Kuota: 21.528 pezeta."

Lau.-3. ohar komuna erantsi zaio bigarren sekzioari.

"3. Sekzio honetan sailkatutako jardueretatik heldu diren zerbitzuek 0 kuotaren arabera tributatuko dute, fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen 10/1996 Foru Legean aipatutako fundazioei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei bakarrik eta kontraprestaziorik gabe ematen zaizkienean. "

2. Zergaren Jarraibidearen 14.1.G) arauaren i) letra -jarraibide hori maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen II. eranskinean dago- aldatu egin da ondoren azaldu bezala:

"i) G) letra honetan araututako tributu elementua ez da kuotak zehazteko aplikatuko, baldin eta kuota horiek kalkulatzeko, zergaren tarifek berariaz kontuan hartu badute tributu elementu gisa jarduerak egiten diren lokalen azalera, metro karratutan adierazia.

Beraz, tarifen lehenbiziko sekzioaren 647.2, 647.3 eta 647.4 epigrafeen kasuan gertatzen den bezala, tarifen hainbat errubrikaren azalpenean metro karratuei egiten zaien aipamena, haietan bildutako jarduerak definitu eta sailkatzeko egiten da bakarrik, eta metro karratuen aipamena ez da, inola ere, dagokion kuota osatzen duen tributu elementutzat hartuko. Hortaz, aurreko idatz-zatian xedatutakoa ez da kasu hauetan aplikatuko."

3. Subjektu pasiboek, aurreko 1 zenbakiko idatz-zatian ezarritako aldaketen ondorioz Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruz duten egoera aldatzen baldin bazaie, dagokien deklarazioa aurkeztuko dute Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zerga kudeatzeko arauak ematen dituen azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 5., 6. edo 7. artikuluei jarraikiz, kasuen arabera.

10. artikulua. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluaren 1 zenbakia honela geldituko da:

"1. Zerga ondoko tarifa laukiaren arabera eskatuko da:

Kuotak:

a) Turismoak:

-8 zaldi fiskal baino gutxiago: 2.147 pezeta.

-8 zaldi fiskaletik 12ra bitarte: 6.041 pezeta.

-12 zaldi fiskaletik 16ra bitarte: 12.886 pezeta.

-16 zaldi fiskal baino gehiago: 16.112 pezeta.

b) Autobusak:

-21 jarleku baino gutxiago: 15.032 pezeta.

-21 jarlekutik 50era bitarte: 21.478 pezeta.

-50 jarleku baino gehiago: 26.846 pezeta.

c) Kamioiak:

-1.000 kiloko karga erabilgarri baino gutxiago: 7.524 pezeta.

-1.000 kiloko karga erabilgarritik 2.999ra bitarte: 15.032 pezeta.

-2.999 kiloko karga erabilgarritik 9.999ra bitarte: 26.846 pezeta.

d) Traktoreak

-16 zaldi fiskaletik behera: 3.763 pezeta.

-16 zaldi fiskaletik 25era bitarte: 7.524 pezeta.

-25 zaldi fiskaletik gora: 15.032 pezeta.

e) Atoiak eta erdi-atoiak

-1.000 kiloko karga erabilgarritik behera: 3.763 pezeta.

-1.000 kiloko karga erabilgarritik 2.999ra bitarte: 7.524 pezeta.

-2.999 kiloko karga erabilgarritik gora: 15.032 pezeta.

f) Bestelako ibilgailuak:

-Ziklomotoreak: 542 pezeta.

-125 cc.rainoko motorrak: 813 pezeta.

-125 cc.tik 250 cc.ra bitarteko motorrak: 1.345 pezeta.

-250 cc.tik 500 cc.ra bitarteko motorrak: 2.656 pezeta.

-500 cc.tik 1000 cc.ra bitarteko motorrak: 5.311 pezeta.

-1.000 cc.tik gorako motorrak: 10.623 pezeta.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbizikoa.-Biescasko uholdeek sortutako kalte pertsonalak konpontzeko laguntza publikoen salbuespena Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan.

1. 1996ko abuztuaren 7ko uholdeek Biescasko udalerrian sortutako kalte pertsonalak konpontzeko laguntza publikoak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik egonen dira.

2. 1999ko zergaldiari eta preskribitu ez diren aurrekoei ere salbuespen hori aplikatuko da.

Bigarrena.-Inbertsioetarako erreserba berezia.

Subjektu pasiboek zilegi izanen dute Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen IV. tituluaren XI. kapituluko 2. sekzioan aipatutako erreserba bereziari dotazioak egitea, 2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehenbiziko bi ekitaldietan lortutako kontabilitate etekinen kargura.

Hirugarrena.-Epaiz ezgaitutako minusbaliatuen araubidea.

Zergei dagokienez, epai bidez ezgaitutako minusbaliatuek duten minosbaliotasuna ehuneko 65ekotzat edo gehiagokotzat joko da.

Laugarrena.-Ez dira berandu ordaindutakotzat hartuko Nafarroako administrazio publikoen ogasunei finantza entitateen bidez 1999ko abenduaren 31an egin beharreko ordainketak, baldin eta betebehar horiek 2000. urteko lehen egun baliodunean egiten badira.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa.-Salbuespena kalte fisiko edo psikikoengatik.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 7. artikuluko p) letran aurreikusitako salbuespena, foru lege honen 1. artikuluan emandako idazkeraren araberakoa, 1999ko zergaldiari eta preskribitu ez diren aurrekoei aplikatuko zaie, irmo bilakatu diren jarduketa administratiboak izan ezik.

Bigarrena.-Foru lege honek indarra hartu aurreko zerga oinarri negatiboak.

Foru lege honek indarra hartzen duen zergaldia hasten denean konpentsatzeko zain dauden zerga oinarri negatiboek, hurrengo hamar urteetan bukatzen diren zergaldiei dagozkien zerga oinarri positiboak murriztu ahalko dituzte. Hamar urte horiek kontatzen hasiko dira zerga oinarri negatiboak zehaztu ziren zergaldiaren ondoko zergaldia hasten denean.

Hirugarrena.-Hartzaileak arriskua hartzen dueneko bizi-aseguruaren kontratuaren egokitzapena.

Bizi-aseguruen kontratuek, hartzaileak harzten baldin badu inbertsioaren arriskua eta 2000. urteko urtarrilaren 1a baino lehen egiten badira, bi hilabeteko epea izanen dute, egun horretan hasita, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.3 artikuluan ezarritakoari egokitzeko. Epe hori bukatutakoan, egokitu gabeko kontratuek aipatu Foru Legearen 78.3 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz tributatuko dute.

Laugarrena.-Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 48. eta 134. artikuluetan sartutako aldaketen araubide iragankorra.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 48. eta 134. artikuluetan foru lege honen bidez sartutako aldaketak 1999ko urriaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Bosgarrena.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 55. artikuluko 1. idatz-zatiko 6. puntuko b) letran sartutako aldaketaren araubide iragankorra.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 55. artikuluko 1. idatz-zatiko 6. puntuko b) letran sartutako aldaketa 1999ko zergaldian aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditu dira foru lege honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Lehenbizikoa.-Erregelamendu bidezko garapena.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio foru lege hau garatu eta betetzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru lege honek 2000. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, BOLETIN OFICIAL ean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaern hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: a9912775