164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA

- Disposiciones Generales. Leyes Forales

18/1999 FORU LEGEA, abenduaren 30ekoa, 2000ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

2000KO EKITALDIRAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA

I. TITULUA

Kredituak eta haien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta horien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren eremua.

Onetsi egin dira 2000ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Honako atalak dituzte:

a) Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen aurrekontuak.

b) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontuak.

c) Foru Komunitateko sozietate publikoen jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programak, baita finantza egoerak ere.

2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen kopurua.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen gastuen egoeretan sartutako programak burutzeko, 57.673.273.000 pezetako kopuru bateratua duten kredituak onetsi dira.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen dirusarreren egoeretan, aurrekontu ekitaldian ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira, hain zuzen ere, 57.673.273.000 pezetako kopuru bateratua.

II. KAPITULUA

Aurrekontuetako kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen aginduei lotuko zaizkie, baldin eta Foru Lege honek aldatzen ez baditu.

Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko kontusailen arteko fondo mugimenduak, kontusail horietan helburu berbera duten kredituak baldin badira, Europako Batasunak eskatu duelako soilik bereizten direnak, gastuak nora doazen hobeto kontrolatu ahal izateko Europako Batasunak zati batean finantziatzen dituelako.

Orobat, ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko hurrengo programako kontusailen arteko fondo mugimenduak: 52. programa, "Su-itzaltzea eta salbamendua", baldin eta plantilla-aldaketen ondoriozkoak badira, funtzionarioen atxikipena aldatu egin delako "Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren" eta "Suitzaltze eta Salbamendurako Partzuergoaren" artean. Lehendakaritza Justizi eta Barne kontseilariari ahalmena eman zaio aipatu mugimenduak baimentzeko.

4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 45. artikuluko a) letratik f) letrara bitartean aipatutako kredituez gain, 2000. urteko ekitaldian ondoko kredituek ere gehikuntzarik izaten ahal dute:

1. Lehendakaritza Justizi eta Barne Departamentuko kontusailok:

a) 00200-2339-1122 kontusaila, 12000 proiektua, "Kontseiluko kideei eta beste aditu batzuei eskatutako txostenei direla-eta, haientzako kalte-ordainak" izenekoa.

b) 04000-1620-1226 kontusaila, 20000 proiektua, "1999rako KPIarekiko aldentzea ordainketetan eguneratzea" izenekoa.

c) 04000-1620-1226 kontusaila, 20000 proiektua, "1998rako aurreikusi KPIa eta benetakoaren arteko aldearen paga" izenekoa.

d) 04000-1620-1226 kontusaila, 20000 proiektua, "35 orduko lanaldia ezartzeko dotazioa" izenekoa.

e) 04300-1309-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Aldi baterako kontratuen bukaerako kalteordaina" izenekoa.

f) 04000-1709-1226, 20002 proiektua, "Epaiak betearaztea", epai horietan ezartzen diren zenbatekoak.

Betearazte horrek I. kapitulu ekonomikoari ez dagokion gasturik ekartzen baldin badu, horretarako kontusail berarizkoa gaitzen ahalko da; horrek ere izaera gehigarria izanen du. Kasu horren barnean egonen dira Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak, horien betearazte subsidiarioa Nafarroako Gobernuaren esku izatean fondo ekonomikoak egotea beharrezkoa gertatzen denean, baita Zerga Gaietarako Txosten eta Ebazpen Organoarenak eta Zerga Administrazioaren organo kudeatzailearenak ere, gastuen itzulketa eskatzen baldin bada, eta era berean, Ezinbesteko Desjabetzapenerako Probintzi Epaimahaiaren erabakiak ere, eta Nafarroako Foru Komunitateak ordaindu behar dituen FEOGA-Bermearen laguntzen kudeaketaren ondoriozko finantza-zuzenketak ere.

g) 04120-1001-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Lehendakari ohi eta kontseilari ohientzako prestazioak" izenekoa.

h) 04120-1239-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Funtzionarioen famili laguntza, osagarri berriak, itzultzeak, eszedentziak eta beste batzuk" izenekoa.

i) 04120-1309-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan kotratudunen familia laguntza, osagarri berriak, itzultzeak eszedentziak eta beste batzuk" izenekoa.

j) 04120-1614-3141 kontusaila, 20002 proiektua, "Aldez aurretik jubilatzeagatik jaso beharreko kalteordaina, 259/1988 Foru Dekretua" izenekoa.

k) 04120-1620-3136 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan-istripuengatiko aldi baterako lan-ezintasunaren subsidioa ordaintzea" izenekoa.

l) 04120-1700-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Kalteordaina. Derrigorrezko leku aldaketa, bizilekuaren aldaketa eta guzti" izenekoa.

m) 04120-1620-3136 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan-istripuengatiko kalteordaina" izenekoa.

n) 04200-1620-3136 kontusaila, 20002 proiektua, "Osasun laguntza-erabilera berezia" izenekoa.

ñ) 04300-1709-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Zerbitzuak aitortzeko Gizarte Segurantzarekiko hitzarmenaren aurreikuspena" izenekoa .

o) 02400-4809-2211 kontusaila, 50002 proiektua, "Dirulaguntzak" izenekoa eta 02400-8319-2211 kontusaila, proiektu berekoa, "Maileguak" izenekoa.

p) 2100-6021-2-2221 kontusaila, 51001 proiektua, "Tuterako komisariako obrak" izenekoa.

q) 06000-6001-1441, 60000 proiektua, "Espetxe berria eraikitzeko lurrak erostea" izenekoa.

r) 06000-4459-1421, 60001 proiektua, "Abokatuen Elkargoari transferentzia, atxilotuei dohaineko laguntza emateagatik" izenekoa.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuko hurrengo kontusailak:

a) 11410-9500-6331 kontusaila, 12001 proiektua, "Osoko kreditua. 8/1988 Foru Legeko 39. artikulua" izenekoa.

b) 11300-6020-6127 kontusaila, 14002 proiektua, "Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea".

c) 11300-8500-6127 kontusaila, 14002 proiektua, "Alor publikoko akzioak erostea" izenekoa.

d) 11100-2269-9111 kontusaila, 30000 proiektukoa, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

3. Toki Administrazioko Departamentuko kontusailok:

a) 21100-4600-9129 kontusaila, 10002 proiektua, "Toki enteen administrazio-berregituraketa prozesuak sustatzea" izenekoa.

b) 21100-7600-9129 kontusaila, 10002 proiektua, "Toki Erakundeetako

administrazio-berregituraketako prozesuak sustatzea" izenekoa.

c) 21120-8206-1242 kontusaila, 11000 proiektua, "Udal funtzionarioen montepioa kudeatzea" izenekoa.

d) 21220-4600-9125 kontusaila, 11001 proiektua, "Toki entitateen arazoei aurre egiteko finantza-laguntzak" izenekoa.

e) 21300-7600-4411 kontusaila, 12001 proiektua, "Ibaiak Arazteko eta Osasuntzeko Plan Zuzentzailea" izenekoa, behean aipatzen diren obrei 2000. urteko zatia ordaintzeko behar beste diruarekin; alegia, Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioko Departamentuak izenpetu duten Hitzarmenean, Hiri Urbeltzak Saneatu eta Arazteko Plan Nazionaleko Jarduketei buruzkoan, diren obrak, Europako Batasuneko Kohesio Fondoen kontura finantziatzeko proiektuen arabera.

f) 21300-7600-4111 kontusaila, 12002 proiektua, "Hitzarmenak, toki entitateek zerbitzuak emateko egiten dituzten elkarteei laguntza bereziak emateko; hain zuzen, hiru urteko planen barrenean dauden azpiegiturak egiteko laguntzak" izenekoa.

g) 21300-7600-4421 kontusaila, 12002 proiektua, "Arga ibaiko eskualde-plana" izenekoa.

h) 21300-7600-9122 kontusaila, 12002 proiektua, "Eskualde behartsuetako azpiegituren plan berezia" izenekoa.

4. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontusailok:

a) 32200-4459-4311 kontusaila, 2000 proiektua, "Zaharberritze bulegoei laguntzak" izenekoa.

b) 32200-6000-4311 kontusaila, 2000 proiektua, "Lurra erosi eta etxebizitzak eta eraikinak sustatzea" izenekoa.

c) 32200-6000-2-4311 kontusaila, 2000 proiektua, "Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak gauzatzea, eta lurzoruak, eraikinak eta etxebizitzak eskaintzea" izenekoa.

d) 32200-4709-4421 kontusaila, 30000 proiektua, "Kalte-ordainak" izenekoa.

e) 32220-7800-4312 kontusaila, 20000 proiektua, "Etxebizitzen alorreko jarduketetarako dirulaguntzak eta sorospenak. Foru Programa" izenekoa.

5. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko kontusailok:

a) 41000-1239-2-4211 kontusaila, 00000 proiektua, "Zerbitzuen aitorpenerako, famili laguntzarako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

b) 41120-6001-4241 kontusaila, 10000 proiektua, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarendako desjabetzapenak" izenekoa, desjabetutako lurrak itun bidez zehazten den prezioan ordaintzea bermatzeko adinako zenbatekoan.

c) 41610-4600-4229 kontusaila, 10000 proiektua, "Udal kontserbatorioentzako dirulaguntza" izenekoa.

d) 41610-4600-2-4229 kontusaila, 10000 proiektua, "Udaletako musika-eskolentzako dirulaguntza" izenekoa.

e) 10001 proiektuan dagokion kontusaila, "Gutxiengo etnikoak eskolatzeko eta aniztasunaz bereziki arduratzeko programak dauzkaten ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzak, bai ekipamenduetarako bai obra txikiak egiteko" izenekoa.

f) 10001 proiektuan dagokion kontusaila, "Tafallako eta Berako ikastoletako obrak" izenekoa.

g) 41110-4600-4222 kontusaila, 10002 proiektua, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urteko haurrak eskolatzeko".

h) 41110-4600-4222 kontusaila, 10002 proiektua, "Departamentuak haurrak eskolatzeko erabilitako udal eraikin eta eskola-konzentrazioetarako dirulaguntza"

i) 41110-4600-4222 kontusaila, 10002 proiektua, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urteko haurrak eskolatzeko".

j) 41110-4800-4251 kontusaila, 10002 proiektua, "Irakaskuntza ertain eta goi ikasketetarako beka eta laguntzak" izenekoa, beka deialdiaren baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek haien onura izan dezaten bermatzeko adinako zenbatekoan.

k) 41620-4800-3-4251 kontusaila, 10002 proiektua, "Liburuak erosteko laguntza" izenekoa

l) 41110-2210-4552 kontusaila, 10004 proiektua, "Jantokiak" izenekoa.

m) 41110-2230-4252 kontusaila, 10004 proiektua, "Eskola garraioa" izenekoa.

n) 40300-2230-4224 kontusaila, 40000 proiektua, "Unibertsitate ikastetxeetarako garraioa" izenekoa.

ñ) 40300-4800-4251 kontusaila, 40000 proiektua, "Prestakuntza eta Ikerketa eta Garapena (I+G) Planaren laguntzak" izenekoa.

o) 40300-7455-4224 kontusaila, 40000 proiektua, "Nafarroako Unibertsitate Publikoari kapital transferentziak" izenekoa.

p) 42000-7600-4511 kontusaila, 50000 proiektua, "Kultur etxeen eta udaleko beste kultur gune batzuen eraikuntza eta ekipamendua" izenekoa.

q) 42110-4816-4561 kontusaila, 51000 proiektua, "Hitzarmenak entitate artistikoekin eta kulturalekin" izenekoa.

r) 42100-7600-4511 kontusaila, 51000 proiektua, "Gaztambide antzokia eraberritza" izenekoa.

s) 52000 proiektuan dagokion kontusaila, "Ablitasko Gaztelua zaharberritzea" izenekoa.

t) 52000 proiektuan dagokion kontusaila, "Fotografi ondarea kontserbatzea eta erakustea" izenekoa.

u) 43200-4811-4551 kontusaila, 60000 proiektua, "Eremu ez euskalduneko ikastolei dirulaguntza berezia" izenekoa.

6. Osasun Departamentuko kontusailok:

a) 1241 ekonomi kodekoak, osasun arloko udal langile transferituen lansariak ordaintzeko direnak, Foru Administraziokoak izanik Toki Osasunaren zerbitzuan dauden eta Nafarroa Osasun Eskualdetan Banatzeari buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legea eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea aplikatzearen ondorioz transferitzen diren funtzionarioen soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan.

b) 52000-1239-4112 kontusaila, 40000 proiektukoa, "Zerbitzuen aitorpen, famili laguntzaren gehikuntza, gradu, antzinatasun, osagarri berri, eszedentziatik itzultze eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

c) 52000-1309-4112 kontusaila, 40000 proiektukoa, "Zerbitzuen aitorpen, antzinatasunaren gehikuntza, osagarri berri, eta abarretarako aurreikuspena" izenekoa.

d) Botikak erosteko direnak, 2215 kode ekonomikoa dutenak, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 47 eta 49 gastu-programetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

e) 47005 proiektuan dagokion kontusaila, "NGOIren eta O-NOZen arteko koordinazio soziosanitariorako programa, ekimen, proiektu edo ekintzak" izenekoa.

f) 52300-4809-4122 kontusaila, 47000 proiektua, "Botika prestazioak" izenekoa.

g) 52300-4809-2-4122 kontusaila, 47000 proiektua, "Xurgatzaileak eta beste osasungai batzuk" izenekoa.

h) 52202-2590-4112 kontusaila, 48000 proiektua, "Organoen transplantea" izenekoa.

7. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko hurrengo kontusail hau: 62220-4709-4551, 3100 proiektua, "Lurreko telebista digital zerbitzua".

8. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontusailok:

a) 71210-2400-7131 kontusaila, 1000 proiektua, "Produkzio integratuaren sustapena" izenekoa.

b) 71210-4700-7191 kontusaila, 10002 proiektua, "Merkataritza-kooperatibentzako laguntza, hondamen-kalteak direla-eta" izenekoa.

c) 71210-4700-3-7161 kontusaila, 10002 proiektua, "Ohikoak ez diren kalteak, aseguratu ezin daitezkeen nekazaritza-egitura eta ondasunetan" izenekoa.

d) 71220-7700-7131 kontusaila, 10002 proiektua, "Nekazaritza-ustiategien eraginkortasunaren hobetzea" izenekoa.

e) 71120-7400-7151 kontusaila, 20002 proiektua, "Esne-behien sektorea berregituratzea. I.T.G. Ganadero, SAren transferentziak" izenekoa.

f) 72220-7700-2-5312 kontusaila, 40002 proiektukoa, "Ustiategien oinarrizko azalerak eratzeko laguntzak (Nekazaritza Azpiegiturei buruzko Foru Legea)" izenekoa.

g) 722210-7700-7161 kontusaila, 21000 proiektua, "Makinak eta produkzio tresnak kooperatibetarako" izenekoa.

h) 72210-7701-5-7161 kontusaila, 21000 proiektua, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako dirulaguntzak, kooperatibak ez direnentzat" izenekoa.

i) 72210-7701-6-7161 kontusaila, 21000 proiektua, "Dirulaguntza, kooperatiben nekazaritza-produktuak biltegiratu eta eraldatzeko tegiak eraiki, zabaldu edo hobetzeko" izenekoa.

9. Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko kontusailok:

a) 81130-6015-5351 kontusaila, 10001 proiektua, "Industri azpiegiturako inbertsioak" izenekoa.

b) 81130-7600-5351 kontusaila, 10001 proiektua, "Ekonomi jarduetarako udal-guneak" izenekoa.

c) 81120-7701-3-7242 kontusaila, 30001 proiektua, "Inbertsio eta enpleguarengatiko fondo galduko inbertsioak".

d) Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren "Ekoizpenaren berrantolamendua" 30002 proiektuaren kontusailak.

e) 81010-4701-7232 kontusaila, 30002 proiektua, "Enplegu antena, COMEPOR enpresako langileei beste enplegu batzuk emateko" izenekoa.

f) 81200-7810-3-5424 kontusaila, 40002 proiektua, "Proiektu sektorial eta tematikoentzako kapital transferentziak" izenekoa.

g) 82210-7600-7512 kontusaila, 50001 proiektua, "Toki entitateentzako transferentziak, hitzarmenen bidezkoak" izenekoa.

h) 84100-7810-3221 kontusaila, 81001 proiektua, "Enplegu zentro berezietarako transferentziak eta minusbaliatuentzako transferentziak, inbertsioengatik" izenekoa.

i) 84200-7600-37512 kontusaila, 82001 proiektua, "Lantegi-eskolak eta lanbide-etxeak" izenekoa.

10. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko kontusailok:

a) 91000-2269-4-3111 kontusaila, 00000 proiektua, "Familiaren behatokia" izenekoa.

b) 00000 proiektuan dagokion kontusaila, "Mendebaldeko Saharako erreferendumaren aldeko ekintzetarako laguntzak" izenekoa.

c) 91120-7600-3132 kontusaila, 10001 proiektua, "Plan Gerontologikoaren inbertsioak. Toki entitateentzako transferentziak" izenekoa.

d) 91120-7810-3135 kontusaila, 10001 proiektua, "Minusbaliatuentzako kanpoko zentroetako inbertsioak" izenekoa.

e) 93200-4600-3-3131 kontusaila, 21002 proiektua, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urteko haurrak eskolatzeko".

f) 93100-4810-3132 kontusaila, 22002 proiektua, "Plan Gerontologikoko ekintzak" izenekoa.

g) 93300-4809-3132 kontusaila, 24003 proiektua, "Laguntzak, etxez etxeko laguntza pertsonala emateko" izenekoa.

h) 93300-4809-3134 kontusaila, 24003 proiektukoa, "Bizibiderik gabeko famili nafarrendako laguntzak" izenekoa.

i) 93300-4600-2-3137 kontusaila, 24003 proiektukoa, "Bazterkeriaren aurkako plana" izenekoa.

j) 24003 proiektuan dagokion kontusaila, "Erditze multiplea izan duten familiei laguntzea" izenekoa.

k) 93300-4600-3134 kontusaila, 24004 proiektua, "Oinarrizko gizarte zerbitzuak" izenekoa.

l) 93300-4809-3142 kontusaila, 25001 proiektua, "Pentsio ez-kontributiboak" izenekoa.

m) 25001 proiektuan dagokion kontusaila, "Pentsioen igoera osagarria" izenekoa.

n) 95010-7600-2-4571 kontusaila, 40001 proiektua, "Tafallako belodromoa" izenekoa.

11. P0000-7450-1111 kontusaila, 01001 proiektukoa, "Nafarroako Gobernuaren kapital transferentziak" izenekoa, Legebiltzarreko egoitza berriarentzako behar izan ditzaketen kreditu handiagoen prebisioan.

5. artikulua. Kreditu soberakinen norakoa, betegabeko lanpostuak direla eta.

Betegabeko lanpostuak direla eta eman daitezkeen soberakinak behin-behineko kontratuak finantziatzeko erabiltzen ahal dira, zerbitzuen funtzionamendu onerako beharrezkoa baldin bada. Xede horretarako ezarriko dira kredituak, horiei dagokien programan.

II. TITULUA

Langileriaren gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileriaren ordainketak

6. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen lansariak.

2000ko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako administrazio publikoen eta haien erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario eta estatutupeko langileen lansariak, 1999ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1998 Foru Legean ezarritakoak, 100eko 2 gehituko dira -aipatutako 21/1998 Foru Legeko lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa bete ondoren-. Horrek ez du ezertan galaraziko lanpostu bakoitzari atxikitakoek zailtasun tekniko berezi, dedikazio, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasuneko edukiarekin dagokien harremana gordetzea ziurtatzeko beharrezkoak diren lansari-egokipenak egitea, hala badagokio.

7. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako lan-kontratudunen lansariak.

1. 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako administrazio publikoen eta haien erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen lansariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, Foru Lege honen 6. artikuluan finkatutako irizpide berberei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen lansariak, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere Foru Lege honetako 6. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

8. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideak eta libreki izendaturiko aldi baterako langileak.

1. 2000ko ekitaldian, Nafarroako Gobernuko kideen lansariek, Foru Lege honetako 6. artikuluan ezarritako gehikuntza izanen dute 1999an ezarritakoekiko.

2. 2000ko ekitaldian, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako administrazio publikoen eta haien erakunde autonomoen aldi baterako langile libreki izendatuen lansariek, Foru Lege honetako 6. artikuluan ezarritako gehikuntza izanen dute 1999an ezarritakoekiko.

II. KAPITULUA

Klase pasiboak

9. artikulua. Xedapen orokorrak.

1. 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina, eguneratzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoetako klase pasiboen pentsioak 100eko 2 gehituko dira.

2. Halaber, aipatu klase pasiboei dagozkien famili laguntza edo seme-alaba elbarrituengatiko ordainketek ere arestian aipatu den gehikuntza izanen dute.

10. artikulua. Funtzionarioen pasiboen araubidea.

1. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateratuak, abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsitakoak, lehen xedapen iragankorraren 3. idatz-zatian eta xedapen osagarrietan ezarritakoari jarraikiz, eskubide pasiboen araubidea martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legea baino lehen indarra zuten xedapenei lotuko zaie. Soldata erregulatzailea zehazteko, aintzakotzat hartuko dira funtzionarioek jasotako lansari handienak, aipatu Foru Legearen eta hura betetzeko emandako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera, eta horiei Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan hurrengo urteetarako ezarritako ehunekoak gehituko zaizkie. Artikulu honetan aipatutakoa ez zaie ezarriko ez lan istripuaren ondoriozko ezgaitasunengatiko pentsioei, ez lanbideko eritasunengatiko pentsioei ere.

2. Aurreko idatz-zatian aipatu xedapenen arabera, jubilazio eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontuan hartuko. Urte horien barnean sartuko dira Administrazio Publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den Administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981ko urriaren 29an hartutako erabakiari, eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko edo Toki Erakundeetako Administrazioaren montepioren bati atxikitako funtzionarioen jubilazio-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, Foru Lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, pentsioaren zio den egintza gertatzen den eguneko atzeraegineko ondorioz: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinetan kotizatutako aldiak, betiere, aipatu aldiak aipatu montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu-urteengatikako ehunekoa edo kuota.

Aurreko idatz-zatian aipatu funtzionarioek gauzatutako jubilazio-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inolaz ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipatu erregimenen ondoriozko pentsiorik gauzatu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu eginen baitira horiek.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren barnean dauden funtzionario publikoek 2000. urtean hartutako jubilazio eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontutan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 2000. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko Aurrekontuei buruzko Foru Legeek, hau barne, finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Horretarako, 2000rako soldata eta garestitze plusaren zenbatekoak lortu ahal izateko, jarraian dagoen taulan agertzen diren zifrei hurrengoak ezarri beharko zaizkie: 1999ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1998 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko 3. puntuak xedatutakoa eta Foru Lege honetako 9. artikuluan zehazten den ehunekoa.

M A I L A SOLDATA GARESTITZE PLUSA

0 1.779.683 1.163.406

1 1.492.358 1.102.132

2 1.227.686 1.045.601

3 1.092.907 1.016.856

4 1.038.770 1.005.336

5 993.120 995.611

6 951.060 986.609

7 911.199 1.000.704

8 883.414 1.031.897

9 843.190 1.023.299

10 819.510 999.507

11 798.194 987.042

12 752.406 960.007

13 721.185 944.702

14 664.223 915.637

15 611.769 873.716

16 579.783 854.878

17 526.912 836.079

Salbuespen gisa, lan istripu edo lanbideko eritasunaren ondoriozko ezgaitasunagatiko jubilaziorik dagoenean, bai eta lan istripuz edo lanbideko eritasunez hil ondorengo alargunentzako edo umezurtzendako pentsioetan ere, funtzionarioak bere lanpostuarengatik jubilatu edo hil aurreko urtean jasotako lansariek osatuko dute alokairu arautzailea.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako lansari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren lerroaldean emandako ahalmena oinarritzat hartuz, pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoa izanen da, funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan gehitutakoak erantsiz, 2000koa barne, ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidearen finantzaketa lagunduko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko arauteria aplikatuz ateratzen den zenbatekoaz, ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan ezarritako pentsio igoeren ehunekoak erantsirik.

Horretarako, aipatu Foru Legea baino lehenago zeuden lanpostu edo mailetan sartuko dira 1984ko urtarrilaren 1az geroztik sartutako funtzionarioak, orain betetzen dituzten lanpostuen eta lehenagokoen arteko baliokidetza edo analogiaz.

5. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateratuak, abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsitakoak, lehen xedapen iragankorraren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, 1984ko urtarrilaren 1a baino lehenago zeuden klase pasiboen pentsioentzat ez da aplikagarria izanen aipatu Langileriaren Estatutua; ekitaldi bakoitzeko Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legeetan ezarritako ehunekoa bakarrik gehituko zaie.

6. 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko jubilazio-pentsioa Nafarroako administrazio publikoetako E mailako funtzionarioentzat finkatuko den oinarrizko soldataren adinako urteko zenbateko gordina izanen da. Idatz-zati honek xedatutakoa bakarrik ezarriko zaie indarreko arautegiaren arabera eguneratzeko eskubidea duten pentsioei.

Osasun Laguntza-Erabilera Berezia sistemako kotizazioengatik egin beharreko atxikipenak kalkulatzeko, ulertuko da gutxieneko jubilazio pentsioaren 100eko 55 "Oinarrizko soldata" kontzeptuari dagokiola eta gainerakoa "Bizitzaren garestitze plusa" kontzeptuari dagokiola.

7. 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko alargun-pentsioa ekitaldi horretarako ezarriko den lanbidearteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbateko gordina izanen da.

Osasun Laguntza-erabilera berezia sistemako kotizazioengatik egin beharreko atxikipenak kalkulatzeko, ulertuko da gutxieneko alargun-pentsioaren 100eko 55 "Oinarrizko soldata" kontzeptuari dagokiola eta gainerakoa "Bizitzaren garestitze plusa" kontzeptuari dagokiola.

8. Artikulu honetako 7. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, Nafarroako administrazio publikoen klase pasiboen ezein montepioren kargura emandako alargun-pentsioen gutxieneko kopurua, zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legeko hamazortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkeraren arabera.

Beraz, gehikuntza honetatik at geratu da aipatu 5/1991 Foru Legeak ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen arautegiaren arabera emandako umezurtz-pentsio oro, onuradunaren ezgaitasuna dela-eta aitorturikoak salbu.

9. Foru Diputazioko funtzionarioen jubilazioei eta pentsioei buruzko Erregelamenduko 8. artikuluko 3. idatz-zatian, eta Udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduko 10. artikuluan aipatzen diren zurztasun-pentsioak eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten zurztasun-pentsioak onartu eginen dira; betiere, hori eskuratzeko bete beharreko baldintzak bete egin beharko dira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, haren ezkontidea -alargun- pentsioa jasotzen duena-hiltzen den egunean.

10. Nafarroako Foru Komunitateko montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako dirusarrerekin bai alargun-pentsioarekin.

11. artikulua. 1931ko martxoaren 10eko Erabakiaren bidez onetsi Jubilazio eta Pentsioei buruzko Erregelamenduan sarturik ez dauden funtzionarioen eskubide pasiboak.

Kapitulu honetan xedatutakoa ez da aplikagarri izanen ondoren aipatzen diren funtzionarioentzat:

a) Nafarroako Foru Komunitatean sartuta daudenentzat, Estatuko Administraziotik eginkizun eta zerbitzuak transferitzeari buruzko Errege Dekretuen ondorioz; betiere, hasieran zeukaten gizarte segurantzako edo aurreikuspen sistemarekin jarraituko dute.

b) Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliaturik egon eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan sartutakoentzat.

12. artikulua. Ikastetxeetako funtzionarioen eta hezkuntzako ikuskatzaileen borondatezko jubilazioa.

1. Funtzionarioek beren funtzionario izaerari uko egiten badiote edo beren borondatez jubilatzen badira 60 urtetik gora dutela eta zerbitzuan 28 urte eginda, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren (LOGSE) bederatzigarren xedapen iragankorraren babesean eta bertan adierazten diren baldintzak betez, Foru Komunitateko Administrazioak borondatezko jubilazio prima bat emanen die; prima hori xedapen iragankor horretan aurreikusitako aparteko haborokinaren osagarri izanen da.

2. Jubilazio prima eskuratzeko, funtzionarioak 1989ko irailaren 1ean jardunean egon beharko zuen, egoera horretan etenik gabe jarraitu eta data horretatik aitzina Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxeetako plantiletako lanpostuetan aritu; hezkuntza ikuskatzaileen eta hezkuntza administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen kasuan, ez da derrigorrezkoa izanen ikastetxeen plantiletako lanpostuei atxikita egotea.

3. Aurreko idatz-zatietan aparteko haborokinari eta jubilazio primari buruz xedatutakoa, ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren babesean, edo geroagokoenean, funtzionario bihurtu ziren langileei aplikatuko zaie, baita lan itunpeko irakasle finkoei ere.

4. Borondatezko jubilazioarengatiko sari osagarriaren zenbatekoa, Foru Lege honetako 1. eranskinean funtzionarioaren adinaren, zerbitzu urteen eta sartuta dagoen kidegoaren arabera ezartzen dena izanen da, eta jubilatuaren ordainsariei dagokien aurrekontu-kontusailaren kargura ordainduko da.

III. KAPITULUA

Beste zenbait xedapen

13. artikulua. Langileen aldibaterako kontratazioa.

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, zerbitzuaren beharrak hala eraginda, beharrezkoak diren langileak administrazio edo lan araubidean aldi baterako kontratatzeko, foru lege honetan ezarritako aurrekontu-mugen barnean.

14. artikulua. Lanpostuak berriz egokitzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantila berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik funtsik gabe gelditutako lanpostuak, betegabeak ez direnak, berriz ere egokitzeko. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, zuzenean eta salbuespen gisa, eginkizunak berriz eman eta maila berean egokitzen diren lekualdaketak eginen ditu.

15. artikulua. Foruzain izateko deialdiak.

Foruzaingoaren Antolamendu eta Eginkizunei buruzko Plan Zuzentzailean, Nafarroako Parlamentuak 1994ko ekainaren 28an onetsitakoan, aipatzen diren aurreikuspenekin bat, Nafarroako Gobernuak 2000ko lan eskaintzan, aurrekontu kontsignaziorik gabe, foruzainen 50 lanpostu sartu ditu.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak

16. artikulua. Abalak.

Legeetan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak guztira 2.000 milioi pezeta osatzen duten abalak eman ahal izanen ditu.

Aipatu mugaren barnean eta Industri Politikako eta Inbertsio eta Enpleguaren Sustapenerako Bitarteko Neurriei buruzko Arauko 35. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak Nafarroan diharduten Elkarrekiko Bermeen Sozietateekin abalak itundu ahal izanen ditu eta haren eragiketei bigarren abala eman.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

17. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, merkatuaren ohiko baldintzetan maileguak edo kredituak itundu edo zor publikoa jaulkitzeko. Haren muga izanen da 2000ko abenduaren 31ko saldo biziduna ezin izanen dela izan 2000ko urtarrilaren 1eko saldoa baino 2.872 milioi pezeta gehiagokoa.

IV. TITULUA

Toki entitateak

18. artikulua. Toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoan parte hartzeko fondoa.

1. Toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoan parte hartzeko fondoaren zenbatekoa, 2000rako, 25.153.859.000 pezetakoa izanen da.

2. 2000ko ekitaldirako ezarri den partaidetzaren zenbatekoa, honela banatuko da:

I.-Transferentzia arruntak: 16.391.960.000 pezeta.

II.-Kapital transferentziak: 5.810.361.000 pezeta.

III.-Beste laguntza batzuk:

A) Iruñeko Udalari, "Iruñeko Hiriko Hiriburutza Agiria" delakoagatik: 2.072.375.000 pezeta.

B) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari: 24.166.000 pezeta.

C) Zenbait udalentzako konpentsazioa, biztanle ponderatuak bider aplikaturiko gastua aldagaia dela-eta: 167.577.000 pezeta.

D) Zenbait udali, daukaten egoera ekonomiko-finantzarioa daukatelako: 687.420.000 pezeta.

19. artikulua. Transferentzia arrunten fondoa eta "beste laguntza batzuk" izenekoaren C) eta D) idatz-zatiak banatzeko formula.

1. 2000. urteko ekitaldian, ondoko legeotan ezarritakoa izanen da banaketa egiteko formula: abenduaren 30eko 23/1997 Foru Legea, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partehartze-fondoa 1998ko eta 1999ko aurrekontu ekitaldietarako banatzeko zenbatekoa eta formula ezartzen dituena; eta 1999ko ekitaldiko Nafarroako Aurrenkontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1998 Foru Legeko hogeita zortzigarren xedapen gehigarrian onetsitako aldaketa.

2. Banatzeko formulan erabiliko diren aldagaien balioak ondokoak izanen dira:

A L D A G A I A 2000 EKITALDIA

Biztanleria 2000-1-1eko errolda

Biztanleriaren aldaketa 10 urtetan 1990-2000ko errolda

Entitate kopurua 1996ko errolda

Biztanleria barreiatua 1996ko errolda

Biztanleria <= 16 urte 2000-1-1eko errolda

Biztanleria >= 65 urte 2000-1-1eko errolda

Langabetu kopurua 1999. urtea

Hiri-lurzoruaren zabalera garbia 2000-1-1eko datuak

Zerga ahalegina: 1998. urtea

-Dirusarrera kitatuak

-Merkatuko balioa

-Katastroko balioa

Balio katastral komunala 2000-1-1eko datuak

3. Kontzejuez denaz bezainbatean, 2000. urterako, 1997an lortu zuten zenbateko osoa izanen dutela agindu zaie.

20. artikulua. Kapital Transferentzien Fondoaren banaketa

1. Kapital Transferentzien Fondoaren banaketa 12001 zenbakidun proiektuan, "Kapital Transferentzien Fondoa" izenekoan, agertzen da.

2. 2000ko aurrekontu-ekitaldian sartuko diren obren plana honela eratuko da:

-Plan zuzentzaileei dagokienez, horietan bertan zehaztutakoak, baldin eta horien aurrekontuak eta Foru Lege honetan onetsitako zuzkidura bat badatoz.

-Toki Programazioko Azpiegituraren obrez denaz bezainbatean, lehentasuna izanen dute 1997-1999 Toki Azpiegituren Hirurteko Planean sarturik egon eta, kostua handia dakartenez, faseka egiten direnak, eta Nafarroako Gobernuaren 1997ko uztailaren 4ko erabakiaren bidez onetsitako zuzkiduren herena izanen da gehienezko zenbatekoa; bada salbuespen bat: lehen fasean sartutako azpiegitura bukatzeko, hondar-obraren bolumena ekonomikoki eragin txikikoa dutenak osorik sartuko dira. Orobat, zenbait eskabidetan lehentasuna izanik parte batez bakarrik sartu diren toki entitateen obrak (eskabideak osotasunean kostu handia baitzekarren) aurreko idatz-zatiko irizpide berarekin sartuko dira. 1997-1999ko plan osagarrietan sartutako toki entitateek ere tratamendu bera izanen dute.

1997-1999 Toki Azpiegituren Hirurteko Planean finantziatu gabe geratu ziren obrak finantziatzeko izanen da gainerako dirua; lortutako kalifikazioen ordena errespetatuko da, baina kanpoan utziko dira ezinbestean finantziatu zirenak edo ezusteko jazoerengatik finantziatuak.

Orobat, Obren Planean aske dagoen zenbatekoarekin ondokoak finantziatuko dira: ezinbestearen edo ezusteko jazoeren ondoriozko obrak, 100eko 10eko gehikuntzak, ohiz kanpoko araubidea finantziatzeko osatu beharreko fondoa, eta zerga presio errealagatiko gehikuntzak, 1997-1999 Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legean agertzen direnak.

-Fondo ekonomikoen banaketa optimizatzearren, beste obrak batzuk sartu ahalko dira partzialki, baldin eta, betiere, teknikoki hurrenez hurreneko faseetan burutzeko modukoak badira.

-Behin-behinekoz sartutako Toki Programazioko obren zenbatekoa 100eko 10 arte handitu ahalko da, behin betikoz sartzen direnean.

3. Aipatutako obrak finantziatzeko egiten diren kapital-transferentzien araubidea honakoa da:

a) Plan zuzentzaileak:

-Goi presioko uraren hornidura: % 90.

-Ibaiak araztu eta saneatzea: % 80.

-Hiri hondakin solidoak:

Jasotzea, % 70.

Tratamendua, % 90.

b) Toki Programazioko Inbertsioak:

-Goi presioko uraren hornidura, plan zuzentzaileetan sartu gabekoa: % 80-100.

-Herrietako hornidurako eta saneamenduko sareak: % 60-80.

-Herriko argiteria: % 60-80.

-Zoladura: % 60-80.

-Elektrifikazioa: % 40-60.

-Udal eraikinak: % 60-80.

-Hilerriak: % 60-80.

-Herriko bideak: % 60-80.

-Herrien garapena: % 40-60.

Nahitaezko zerbitzuetarako diren inbertsioen kostuaren 100eko 100 arte ere eman ahalko da, ohiz kanpoko egintza gisara, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan aipatutako kapital transferentzien kontura, baldin eta, toki erakunde interesatuaren egoera ekonomiko-finantzarioa kontuan izanik, ezin badira finantziatu aurreko lerroaldean orokorki ezarritako gehienezko ekarpen-portzentajearekin. Neurri hauen onura jaso nahi duten toki entitateek izan beharreko baldintzak eta portzentajea erregelamendu bidez ezarriko dira.

4. Nafarroako Gobernuak erregelamendu bidez ezarriko du honako alderdi hauei dagozkien prozedura eta arauak: aurkeztu beharreko agiriak, behin-behinekoz sartzea, behin betiko sartzea, asignazioen portzentajea, obren adjudikazioa, ekarpenak nola eman, ekarpenak aldatzea, egiteko epea eta iraungitzea.

Zuzeneko kudeaketa -nortasun juridiko propioa duen entitate baten bidezkoa- daukaten toki entitateen kasuan, foru lege honetan zehaztutako ekarpenak zuzenean eman ahalko zaizkie entitate horiei, baldin eta, betiere, horiek inbertsioak egiten badituzte eta hala eskatzen badu toki entitateak berak.

5. Kapital Transferentzien Fondoko baliabideak, ekitaldi ekonomikoan erabili gabeak, hurrengo ekitaldian fondo horretara pasatuko dira. Horrela ekarritako kredituak, ekartzea baimentzen den ekitaldian ez badira aplikatzen, hurrengo ekitaldiko gastuen egoeran sartuko dira, ekitaldi hartan aplikatzearren.

Gerakinen kontuetako ekonomiek aurreko ekitaldietan jasotako lanen kosturik handienak finantziatuko dituzte. Hala ere, ekonomia horien zenbateko osoak 150 milioi pezetako kopurua gainditzen badu, ateratzen den soberakinarekin obra berriak finantziatu ahal izanen dira, betiere lehentasun irizpideei jarraituz eta 97/99 Toki Azpiegituren Hirurteko Planean lorturiko sailkapenen hurrenkera errespetatuz. Fondo horretako kontusailen artean, aurrekontu-ekitaldi honen barnean, programaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-egokitzapenak egin ahal izanen dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legeko 39. artikuluko 3. idazatiak ezarritakoaren arabera.

21. artikulua. Europako Batasuneko diruez finantziatzeko inbertsioen Plan Osagarria.

Europako Batasuneko diruez finantziatutako Azpiegituren Inbertsioen Plan Osagarria burutuko da. Hura Toki Administrazioko Departamentuaren eskumenekoa izanen da.

2000. urtean Europako Batasunetik hartzen diren dirusarreren adinako zenbatekoan burutuko da Plana. Foru lege honetako 20. artikuluan xedatutakoaren arabera lortutako kalifikazioen ordena errespetatuz ezarriko dira lehentasunak, eta kontuan hartuz 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Plana -apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legean arautzen dena- eta hura garatzen duen foru dekretua.

Ekitaldi ekonomiko honetan erabiltzen ez diren Plan Osagarriko baliabideak hurrengo ekitaldikora pasatuko dira.

22. artikulua. Ohiko Batasunen inbertsioetarako dirulaguntza eta onurak.

Bardeetako Komunitateak eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako Batzarrek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako dirulaguntzak eta gainerako onurak jaso ahal izanen dituzte, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

23. artikulua. Toki Azpiegiturei buruzko 2000ko Plan Berezia.

Finantziatuko diren inbertsioak ondokoak izanen dira: Goi presioko uraren hornidurari buruzko Plan Zuzentzailea eta Toki Programazioko obrak, 1997-1999ko Plan Berezikoak, abenduaren 30eko 24/1997 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Aipatutako legean ezarritakoaren araberakoak izanen dira, orobat, ondoko hauek: hautapena eta lehentasunak ezartzea, ekarpenen araubidea eta 2000ko Plan Berezia eratzeko, garatzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko prozedura.

Toki Programazioko obrez denaz bezainbatean, 1997-1999ko Plan Berezian finantziatu gabe geratu zirenak izanen dira kontuan, lortutako kalifikazioen ordena errespetatuz.

Ekitaldi ekonomiko honetan erabiltzen ez diren Plan Bereziko baliabideak hurrengo ekitaldikora pasatuko dira.

24. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.

1. Nafarroako Gobernuak 917.392.000 pezetako ekarpena eginen du, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren barnean dauden Nafarroako toki entitateetako funtzionarioen artean sortzen diren pentsioak finantziatzeko.

Zenbateko hori Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketak 1999ko ekitaldian sortutako kostuen banaketan Udal Bakoitzari esleitutako kuotaren proportzio berean banatuko da.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak 497.362.000 pezeta banatuko ditu Iruña, Tutera eta Tafallako udalen artean, haien berariazko montepioen kudeaketak 1999ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

25. artikulua. Administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena.

10002 proiektukoak diren "Toki-enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 21400-4600-9129 kontusailak eta "Toki-enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 21400-7600-9129 kontusailak finantziatuko dituzte Nafarroako Gobernuak eta elkartu egiten diren udalek sinatu beharreko hitzarmenetako aurreikuspenak.

"Toki-enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 21400-7600-9129 kontusaila mankomunitateen egoitzak eta beren administrazio-zerbitzuak elkarrekin ematen dituzten entitate asoziatiboen egoitzak eraiki eta hobetzeko erabili ahal izanen da. Lehentasunak 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planeko kalifikazioen hurrenkera errespetatuz ezarriko dira. Kalifikazio haiek Plan hari buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legean eta hori garatzen duen Foru Dekretuan aipatzen dira.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

26. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen aurrekontuen dotazioak.

Nafarroako Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen aurrekontuen dotazioak Mahai edo Lehendakari bakoitzak eskatu ahala libratuko dira, irmoki eta aldizkakotasunez.

27. artikulua. Nafarroako Kontseilua.

Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen da Nafarroako Kontseilua, haren independetzia organikoari eta funtzionalari kalterik egin gabe.

Era berean, Nafarroako Ogasuneko Kontuhartzailetza Nagusiari lotuta egonen dira haren jarduketa ekonomikoak eta aurrekontu-jarduketak.

28. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuaren dotazioa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoari eginen zaizkion ohiko transferentziak, orokorrean, aldez aurreko hiruhilekoetan eginen dira, behar handiagorik frogatzen ez bada, behintzat.

Unibertsitate hari eginen zaizkion kapital transferentziak bi epetan libratuko dira, aldez aurretik haren Gerentziak hori eskatuz eta dagokien gastua egin dela dokumentu bidez frogatu ondoren.

29. artikulua. Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren aurrekontuaren dotazioak.

Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoari eginen zaizkion ohiko transferentziak aldez aurreko hilabetetan libratuko dira, orohar, behar handiagoak justifikatzen ez badira, behintzat.

Kapital transferentziak libratuko dira Partzuergoaren Lehendakariak eskatzen dituen neurrian, haiek eskatzea eragin duen gastua egin dela frogatuz.

30. artikulua. Herrietako kontsultategien dirulaguntzak.

47001 zenbakiko "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta birmoldatzeko transferentziak" proiektuan dagoen kontusailarekin -herrietako kontsultategiak eraiki eta birmoldatzeko baita- ehuneko 100eko dirulaguntza emanen da, dirulaguntza horiek emateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak onetsiko dituen arau-oinarrietan ezarriko diren baldintzei jarraituz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zuzenean burutuko du herrietako kontsultategien ekipamendua.

31. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuetako aldaketak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zuzendari kudeatzaileak baimena ematen ahal du Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 46. artikuluan aipatzen diren aurrekontu-aldaketak egiteko, erakunde autonomo horren esparruan.

32. artikulua. Sindikatuak eta enpresarioen organizazioak.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren aurrekontuan Sindikatuentzat horietako bakoitzaren ordezkaritza-mailaren arabera egiten den gastu-kontsignazioa, guztien artean banatuko da, bakoitzak Foru Komunitatearen eremuan duen ordezkapenaren arabera, eta 1999ko abenduaren 31n lorturiko emaitzei jarraikiz.

Halaber, "Nafarroako Ekonomi eta Gizarte Kontseiluan dauden langile-sindikatuei, gizarte-ekonomiako elkarteei eta enpresarioen organizazioei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila horietako bakoitzak aipatu Kontseiluan duen kide-kopuruaren arabera banatuko da aipatu entitateen artean.

Era berean, "Sindikatuen hauteskunde-prozesua jarraitzeko Batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko Batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan duten kide-kopuruaren arabera.

33. artikulua. Gastu-hitzarmenak etorkizuneko aurrekontuen kargura.

1. Industri Politikako eta Inbertsio eta Enpleguaren Sustapenerako bitarteko Neurriei buruzko Arauan ezarritakoari jarraikiz, eta baita martxoaren 27ko 79/1 995 Foru Dekretuan ezarritakoari, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurakoak bertan aurreikusitako laguntzak ematen ahal dituzte, horretarako hurrengo aurrekontuen kargura gastu-hitzarmenak eginez, betiere aipatu hitzarmenek Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzerako ezartzen dituen mugak gainditzen ez badituzte.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurakoak, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lanekoak eta Osasunekoak, dagozkien eskumenen esparruan, beka eta dirulaguntzak eman ditzakete ikertzaile eta artisten prestakuntza eta espezializaziorako, hezkuntza berezirako, Foru Komunitateko elkarrizketarako laguntzaileendako egitaraurako, eta Nafarroarendako interes berezia duten proiektuak egiteko. Xede horretarako, gastu-hitzarmenak eginen dituzte, dauden ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura, baldin eta esandako hitzarmenek gainditzen ez badituzte xede horretarako aurreko ekitaldian aipatzen diren zenbatekoak. Gastu-hitzarmen berbera, muga horiexekin, eskuratzen ahal du Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak, enpresen lehiakortasunerako laguntzak -maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretuan arautuak-, eskualdez gaindiko elkarlan proiektuetarako dirulaguntzak emateko eta Estatuak eskualdatutako "Lantegi-eskolak eta lanbide-etxeak" programetako laguntzak -Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko abuztuaren 3ko Aginduan arautuak- emateko, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, eskola garraioa eta eskola-jantokien zerbitzua kontratatzeko.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak gizarte-ekintzako alorrean hezitzeko jardueretarako laguntzak eta subsidioak eman ahal izanen ditu, 120/1999 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraiki -dekretu horren bidez arautzen baita oinarrizko errenta-, horretarako etorkizuneko ekitaldien kargura hitzarmenak eginez, aurreko ekitaldian helburu horrekin kontsignaturiko kopuruak gainditzen ez dituztenean, betiere.

3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak hurrengo ekitaldietako aurrekontuen gain gastu-hitzarmenak egitea izanen du, lurzati kontzentraziorako oinarri eta proiektuei, ureztalurretako jardunei eta larreak hobetzeko inbertsioei dagozkien urteanitzetako gastuak finantza ditzan, betiere Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzeko ezartzen dituen mugak gainditu gabe.

4. Nafarroako Gobernuak baimena ematen ahal du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu-hitzarmenetarako, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeak baimentzen dituenak baino gehiago, Europako Batasunak elkarfinantziatzen dituen eta hiru urtetik goitiko plangintza eduki behar duten plan, egitarau eta ekimenei aurre egiteko.

5. Nekazaritza finantzaketari buruz lege mailako xedapenen testu bateratuaren, otsailaren 16ko 54/1998 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsitakoaren, II. Tituluaren esparruan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak nekazaritza egituren eraginkortasuna hobetzeko aurreikusitako laguntzak eman ahal izanen ditu, horretarako gastu hitzarmenak eginez, behar den ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura, betiere hitzarmen horiek ez badituzte Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzeko ezarriko dituen mugak gainditzen.

6. Nafarroako Gobernuak luzatzen ahalko ditu, gehienez ere zazpi urte arte, industri politikako eta inbertsio eta enpleguaren sustapenerako bitarteko neurriei buruzko arauko 34. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letran eta 6. idatz-zatian aurreikusitako epeak. Baita ere, dirulaguntzak emeki-emeki ordaindu ahal izanen ditu, 10.000 milioi pezetatik goitiko inbertsio-proiektuetan eginiko inbertsioaren gauzatzearen arabera, proiektu horiek 2000an eta hurrengo urteetan laguntza horiek hartzeko aurkezten baldin badira.

7. Nafarroako Gobernuak dagokion ekitaldiaren ondorengo gastu-hitzarmenak egiten ahalko ditu, abenduaren 26ko 8/1998 Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeak ezartzen duen epea gaindituta, epea zazpi urtetaraino luzatuz, errepideak zaintzeko kontratuetan.

8. Nafarroako Gobernuak dagokion ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen konturako gastu-hitzarmenak egin ahal izanen ditu, garapenerako lankidetza-proiektuak finantziatzeko, proiektuok martxoaren 9ko 95/92 Foru Dekretuan xedatuaren arabera diruz lagunduak badira, eta proiektuen bideragarritasunak ezinbesteko badu ekitaldiaz gaindiko eta, gehienez ere, hiru urterako plangintza.

9. Nafarroako Gobernuak behar den ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen konturako gastu-hitzarmenak egin ahal izanen ditu, garraio-zerbitzu publikoen titular diren enpresei ordainak emateko.

10. Nafarroako Gobernuak datozen ekitaldiak ere hartzen dituzten gastuak ituntzen ahalko ditu, abenduaren 26ko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legeak onartzen duenaz gainetik, Ingurugiro Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako Ubidea burutzeko sinatu zuten lankidetza hitzarmena aplikatzearen ondorioz eginen diren kontratuen finantzaketan parte hartzeko.

34. artikulua. Bideragarritasun ikerketetarako dirulaguntzak.

Bideragarritasun ikerketak egiteko dirulaguntzak, krisian diren enpresak onbideratu eta berrabiatzeko laguntzen ematea arautzen duen martxoaren 4ko 1/1985 Foru Legean aurreikusitakoak direnak, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak emanen ditu, eta ordainketa ikerketa egin duenari zuzenean egiten ahal zaio, betiere, enpresa onuradunaren oniritziarekin.

35. artikulua. Europako Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, Ekonomi eta Ogasun Kontseilariak proposaturik, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena ematen ahal du, ekitaldian zehar Europako Batasunak kofinantziatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien burutzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren Jarraipen Batzordeek edo Europako Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastu-egoeretan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantziatu beharko dira.

36. artikulua. Itundutako eta diruz lagundutako ikastetxeen sostengua.

1. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 49. artikuluaren bigarren eta hirugarren idatz-zatietan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2000. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengurako fondo publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Ahalmena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari irakasle/unitate itundu erlazio egokiak ezartzeko, indarra duen ikasketa plana itunaren barnean dagoen maila bakoitzean emateko. Astean 25 eskola ordu ematen dituzten irakasleen lanaldien arabera kalkulatuko dira. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezin ditu bere gain hartu lansarien gehikuntzak, orduen gutxitzeak edo zortzigarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoetan ezarritakoa gainditzearen ondorioa lekarkeen beste edozein gorabehera (zuzendaritza karguen osagarriak edo antzinatasuna, kasu).

Langile irakasleen lansariei buruzko aurreikuspenek 2000ko urtarrilaren 1etik hasita hartuko dute indarra, lrakaskuntza Pribatuaren Talde Hitzarmenak onesten diren datak horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espreski horrela eskatzen dutenean, sindikatuak entzun ondoren, kasuan kasuko Hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketok 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra.

"Beste gastu batzueetarako" eta, hala balitz, langile osagarrieetarako moduluko osagaiek 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

Langile irakasleen lansarieetarako ezarri diru-kopuruak, gizarte kargak barne, Administrazioak zuzenean ordainduko ditu, ordainketa delegatuaren bidez. lkastetxeko irakasle eta titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

"Beste gastu batzueetarako" diru-kopuruak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.

"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten zenbatekoen banaketa itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

2. Goi mailako heziketa zikloak, eta baita gizarte bermeko programak ere, lanbide heziketako ikastetxe itunduetan lehenago ezartzeak izaera esperimentala duenez, horien osaera eta finantziatzeko modua erregelamenduz arautu bitartean, hezkuntza administrazioak behin-behinekoz finkatuko ditu horiek finantziatzeko kopuruak. Era berean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2000/2001 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta zortzigarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa zikloetako modulu ekonomikoak.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, goi mailako edo maila ertaineko Heziketa zikloak eta Gizarte Bermeko Programak ezarri dituzten ikastetxeei Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko 3e) hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen hezkuntza-, psikopedagogia- eta lanbide-orientabideko zerbitzu espezializatuetarako finantzaketa emanen zaie. Finantzaketa hori honako proportzio honetan emanen da: eginkizun horietarako profesionalaren lanaldi oso bat aipatu hezkuntza mailetako itundutako 25 unitate bakoitzeko. Beraz, itunduriko zentroek eskubidea izanen dute aipaturiko profesionalaren lanaldiaren finantzaketa eskuratzeko, itunduta dituzten aipatu mailetako unitateen kopuruaren arabera.

4. Ikasleengandik hartu beharreko kopurua, bai Haur Hezkuntzako bigarren zikloko derrigorrezkoa ez den mailaren irakaskuntzarako izenpeturiko banakako itun partzialen araubideari esleitzen zaizkion fondo publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarriaren kontzeptupekoa, bai esklusiboki arauturiko irakaskuntza kontzeptupekoa ere, 3814 pezeta ikasle/hilabetekoa da -hamar hilabetetan zehar-, 2000ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte horretako irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte.

Ikasleei kopuru horiek kobratzearen ondorioz zentroek lorturiko finantzaketa modulu ekonomikoko "bestelako gastuak" atalari aurre egiteko erabiliko da; beraz, Administrazioak ez du inolako kopururik ordainduko kontzeptu horretarako.

5. Goi mailako heziketa zikloetako hitzarmen berezia partziala izanen da; beraz, derrigorrezkoa ez den mailaren irakaskuntzarako izenpeturiko banakako itun partzialen araubideari esleitzen zaizkion fondo publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa ikasleengandik hartu beharreko kopurua, esklusiboki arauturiko irakaskuntza kontzeptupean, hau izanen da, 6.226 pezeta ikasle eta hileko, 10 hilabetez, 2000. urteko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2000. urteko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte, lan zentroetako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleak salbu. Hauek 5.399 pezeta ikasle eta hileko ordainduko dute, lan zentroetako Lanbide Heziketak irauten dituen hiru hiletan.

Ikasleei kopuru horiek kobratzearen ondorioz zentroek lorturiko finantzaketa modulu ekonomikoko "bestelako gastuak" atalari aurre egiteko erabiliko da; beraz, Administrazioak ez du inolako kopururik ordainduko kontzeptu horretarako.

6. Haur Hezkuntzan eta derrigorrezko hezkuntzetan hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten edo gutxiengo etniko zein kulturalki kaltetutako partaideak diren ikasleak dituzten itunduriko ikastetxeek, gainera, bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: laguntza-irakasleak, logopedia-zerbitzuak eta zaindariak eta pertsonal osagarria.

Baliabide horiek esleituko dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuak onetsitako deialdi publikoa egin ondoren, beharrezkoak diren txosten teknikoei jarraituz.

37. artikulua. Oteiza Fundazioaren Museo Etxea.

"Oteiza Fundazioaren Museo Etxea. Inbertsio eta gastuak" izeneko kontusailari, aipatu Fundazioarekin zerikusirik duen edozein gastu aplikatzen ahal zaio.

38. artikulua. Programa, ekinbide, proiektu eta ekintza komunitario berriak (FEDER-EGF).

Nafarroako Gobernuari esku ematen zaio programa, ekimen, proiektu edo ekintza komunitario berriak (FEDER-EGF) garatzearen ondorioz sor daitezkeen gastuak zuzen aplikatzeko beharrezko diren aurrekontu-kontusailak paratu edo/eta gehitzeko, sartzen diren aurrekontu-programa eta gastuen izaera edozein dela ere.

Finantzaketa, betiere, hurrengo kontusailaren kargura eginen da: 11610-6092-1341; proiektua, 16003; izena, "Programa, ekinbide, proiektu eta ekintza komunitario berriak (FEDER-EGF)".

39. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak, arestian esandako gastu eta ordainketak baimendu ahalko ditu eta Ekonomi zuzendari nagusiaren aurreko baimena beharko du milioi bat pezeta baino gehiago direnentzako.

40. artikulua. Ikerketa-proiektuak

Osasun Departamentuak sustaturiko Osasun Zientzien arloko ikerketa-proiektuek horren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea.

Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuak izanen dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaketa aipaturiko deialdian zehaztuko da.

41. artikulua. Zerbitzuen funtzionamendu normalerako garrantzi txikikoak diren gastuak.

Foru Komunitateko Administrazioko zuzendari nagusiek, idazkari teknikoek eta zerbitzu- zuzendariek, kasuan kasuko administrazio- unitatearen funtzionamendurako beharrezko gertatzen diren gastuak baimendu ahal izanen dituzte, betiere, aurrekontuetan kontsignazioa izanik, horien zenbatekoa ez bada 500.000 pezeta baino altuagoa -zuzendari nagusi eta idazkari teknikoen kasuan-, eta 250.000 pezeta baino altuagoa -zerbitzu-zuzendarien kasuan-.

42. artikulua. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideako garrantzi txikiko gastuak

Osasun etxeetako zuzendariek hainbesteko kopuru bat edukiko dute, hilean, beren osasun etxeetako gastu ustekabeko, premiazko edo zehatzei aurre egin ahal izateko, Lehen mailako Osasun Laguntzako zuzendariak ezarriko du hainbesteko horrek zenbat jotzen duen.

43. artikulua. Hainbat azpiegitura produktibo jakinen finantziazioa

Azpiegitura produktiboen izaera dutela aintzat hartuz, Nafarroako Gobernuak finantza-araubideak ezartzen ahalko ditu, bai "Nafarroako edukiera handiko bideen Plana"rekin zerikusirik duten kontratuak, hitzarmenak edo enkomiendak garatzeko, baita "Nafarroako Ubidea burutzeko Hitzarmena" garatzeko ere. Erregimen hauen ezaugarria da proiektuak burutzeko egiten diren ekarpen ekonomikoak ez direla zertan bat etorri dagozkion inbertsioak gauzatzen diren denbora-erritmoarekin.

VI. TITULUA

Kontratazioa

44. artikulua. Kontratazioaren arloko eskurantzak

1. Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontratazio eta Aseguruen Ataleko Buruari ahalmena ematen zaio 2.000.000 pezeta baino aurrekontu altuagoa ez duten hornidura-kontratuak sinatzeko, edo 3.000.000 pezeta baino aurrekontu altuagoa ez dutenak, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 18.2.c) artikuluan jasotzen diren kasuetan.

Kontratazioa beste departamentu edo erakunde autonomo batzuetara eskualdatua izan duten hornidurak salbuetsita geratzen dira.

Kontratazio eta Aseguruen Ataleko titularra ez baldin badago, gaixorik badago edo bere postua hutsik badago, eskumena Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko zuzendariak erabiliko du.

Kontratazio eta Aseguruen atalburuak bulegoa gaiez hornitzeko ahalmena eskuordetu ahalko du, ahalmena horretarako izendatzen den unitate buruari emanez.

2. Aurreko idazatian aipaturiko kontratu-ahalmenak esleituko dira Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 12.1.a) artikuluak Kontseilariei ematen dien eskumen orokorraren kalterik gabe. Kontseilariek edozein unetan kasuan kasuko kontratua beraiek sinatzea eskatu ahal izanen dute.

3. Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio-jarduerak xede dituzten dirulaguntzak emateko, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuak aldeko txostena eman beharko du aurretik, derrigorrez.

45. artikulua. Zenbait Erakunde Autonomoetako hornidura kontratuak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte hornitzaileei eskaintzak eskatuz hamabostean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

2. Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte hornitzaileei eskaintzak eskatuz bi hilabetetan behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

3. Nafarroako Gobernuak hiru hilabeteko epean igorriko dio Nafarroako Parlamentuari, jakinaren gainean egon dadin, arestian aipaturiko idatz-zatiak araupetzeko prozedura berezia.

XEDAEN GEHIGARRIAK

Lehena.-2000. urteko ekitaldirako, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari dagozkion kontusailetan, milioi bat pezeta jotzen duen kontusail bat sortuko da, handiagotu ahalko dena, finantziatu ahal izateko, hala badagokio, 35 orduko lanaldia ezarri ahal izateko laguntza-neurri publikoei eta lan denboraren murrizketa eta berrantolaketari buruzko martxoaren 16ko 6/1999 Foru Legeko zenbait zati, Nafarroako Foru Komunitateko eta bere erakunde autonomoetako Administrazioarentzat eragin ekonomikoa izan dezaketen zatiak, hain zuzen ere; hori guztia Nafarroako Gobernuak, bere zerbitzupeko langileen lan baldintzei dagokienez, Negoziazio Mahai Nagusiarekin lortzen ahal dituen Akordioak aintzat hartuz.

Halaber, aipatu Departamentu eta Zuzendaritza Nagusian, ekitaldi honetarako, 1.910.771.000 pezeta jotzen duen kontusail bat sortuko da, Foru Lege honek ezartzen duen ordainsarien gehiketa finantziatu ahal izateko; betiere, Nafarroako Gobernuak, bere zerbitzupeko langileen lan baldintzei dagokienez, Negoziazio Mahai Nagusiarekin lortzen ahal dituen Akordioek esaten dutenarekin bat etorriz.

Bigarrena. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren bidez, salbuespen gisa eta Toki Administrazioko Departamentuak txostena eman ondotik, Udal eta Kontzejuei ondokoak eman ahal izan diezazkien:

a) Tributuetan parte hartzeko fondoan ohiko transferentziak egiteari dagozkion kontu aurrerakinak, hiruhileko baten zenbatekoaren kontura, ekitaldi ekonomikoaren hurrengo hiruhilekoan itzuli beharrekoak.

Toki entitatearen aurrezki garbiaren, defizitaren eta zor mailaren araberako egoera finantz-ekonomikoa dela eta, ohiz kanpoko neurriak komenigarritzat joko balira, konturako aurrerakina, gehienez ere, bi hilabeteren zenbatekoan ematea egonen litzateke.

b) Banaketa kontuan jasota egon eta epemuga iragan duten zorren ordainketa geroratzea.

Aurrerakin eta gerorapen horiek bakar-bakarrik diruzaintzan atezu larria gertatuz gero emanen dira; betiere, entitate eskatzaileak katastro berriak aplikaturik edo landa eta hiri katastroaren aberastasuna gaurkotzeari buruzko Hitzarmenak sinatuta edukiz gero.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak, entitate eskatzailearen egoera ekonomiko-finantzarioa nolakoa den ikusita erabakiko du zein korritu tasa aplikatu.

Hirugarrena.-Ekonomi eta Ogasun kontseilariari ematen zaio Nafarroako Komunitateko Foru Administrazioa eta horren erakunde autonomoen ondarezko erantzukikizunari buruzko prozedurak ebazteko eskumena, ondare zerbitzuak espedienteak instruitu eta gero.

Hala ere, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ondarezko erantzukizunagatiko prozeduretan, eta zerbitzu horretan lan egiten duten osasun-langileen erantzukizun profesionalarengatiko prozeduretan, eskumena aipatutako erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileari dagokio

Laugarrena.-Hauek dira 2000ko ekitaldian aplikatuko diren saneamendu kanonaren tarifak:

a) Etxeko isurkinak: 27,2 pezeta/metro kubikoko.

b) Etxekoak ez diren isurkinak: etxeko isurkinen tarifaren gainean 100eko 25 gehiago; eta, behar balitz, karga kutsatzailearen indizea gehitu eginen da.

Arazketarako instalazioak elkar finantziatzen direnean, Toki Administrazio Departamentuak koefiziente zuzentzaile bat jarri ahal izanen du.

Bosgarrena.-Abenduaren 31ko Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko 13/1990 Foru Legeko 78. artikuluko 4 idatz-zatia aldatuko da, eta honela geldituko:

"4. Foru Lege honek ezartzen dituen lege-hausteak honela preskribituko dira: lege-hauste arinak, sei hilabeteko epean; larriak, hamabi hilabeteko epean, eta oso larriak, bi urteko epean.

Seigarrena.-Hona hemen zein izanen den 2000. urtean etxebizitza alorreko jarduketetan aplikagarria izanen den modulu ponderatua:

-01 eremu geografikoari atxikiriko udalentzat: 108.800 pezeta/m2 erabilgarri.

-02 eremu geografikoari atxikiriko udalentzat: 99.211 pezeta/m2 erabilgarri.

Ponderatu gabeko moduluak hauek izanen dira:

-01 eremu geografikoarentzat: 104.115 pezeta/m2 erabilgarri.

-02 eremu geografikoarentzat: 94.939 pezeta/m2 erabilgarri

Salneurri tasatuko etxebizitzetako metro karratu erabilgarriaren gehienezko salmente-prezioa 150.600 pezeta izanen da 01 eremu geografikoko udaletan, eta 137.000 pezeta 02 eremu geografikokoetan.

Zazpigarrena.-Dirulaguntzen araubide berezia izanen dute benetan funtzionamenduan diren eremu ez euskalduneko ikastolen ikasgelek, nahiz eta baimenik ez izan edo gela bakoitzeko ezarritako ikasle kopururik ez bete.

Dirulaguntza horiek Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hizkuntza Politikarako Programan helburu horrekin aurreikutitako kontusailaren kargura abonatuko. Dirulaguntza horien zenbatekoa. 36. artikuluan eta foru lege honen zortzigarren xedapen gehigarrian adierazitakoa izanen da.

Zortzigarrena.-Hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak, II eranskinean ematen dira, kontzeptu bakoitza moduluaren ehuneko zenbat den adierazita. Zenbateko horiek honela banakatuta daude: "Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne", eta itundutako unitate bakoitzeko irakasle titular eta atxikitutakoen arteko proportzioa, "Gastu aldakorrak" eta "Bestelako gastuak".

Bederatzigarrena.-Maisutza Diplomaturako ikasketetako praktikak irakasten diren ikastetxeetako maisu-maistrek arauz zehaztuko diren kalteordainak jasoko dituzte.

Hamargarrena.-Udaleko osasun langile titularrak, foru lege honek indarra hartzen duenean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko funtzionario izatera pasatzea, toki osasunaren zerbitzura. Horretarako, hori adierazten duen idazkia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko Erregistro Orokorrean, foru lege hau BOLETIN OFICIAL ean argitaratu eta, hortik kontatzen hasita, 30 eguneko epean.

Hamaikagarrena.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentu eta espezialitateei buruzko eranskina zabaldu egin da. Ondotik aipatzen ditugun izendapenak erantsiko dira, dagokien kodeekin:

A) Osasun Estamentuak

A.2. Bestelako osasun fakultatiboak.

A.2.2. Farmazia.

A.2.2.5. Osasun Publikoaren ikuskatzailea.

A.2.6. Medikuntza.

A.2.6.19. Osasun Publikoaren ikuskatzailea.

Hamabigarrena.-Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Iruñeko udalerriko Osasun Eskualde Oinarrizkoen mugak eguneratzeko, hain zuzen ere haietan izandako banaketa administratibo berrietara egokitzearren; betiere, Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legea eta Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea errespetatu beharko ditu.

Hamahirugarrena.-Nafarroako Gobernuaren zerbitzupeko telekomunikazio sistemen elkar egokitzea eta integrazioa bermatzeko asmoz, sistemen horniduraren eta telekomunikazio zerbitzuen kontratazioek eta frekuentzien eskariek hauxe beharko dute, betiere: aurretik emandako bideragarritasun txosten aldekoa, Garraio eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiak emandakoa.

Hamalaugarrena.-Otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuz onetsi zen Nekazaritzako Finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen Testu Bategina aldatu egin da. Hona:

1. Hamalaugarren artikuluko bigarren lerroaldeak ez du ondoriorik izanen 2000ko aurrekontua betetzeko.

2. 2000. urterako 21. artikulua aldatu da. Honela geratuko da idatzita:

"16. artikuluko a) letran aipatzen diren laguntzak gauzatzeko, aseguruaren kostua ordaintzeko diru-laguntza emanen da, Estatuko Nekazaritza-Aseguruetarako Entitateak xede bererako emandakoa kontuan hartuz; dirulaguntza bien batuketa ezin izanen da aseguruaren kostuaren 100eko 80tik gorakoa izan.

Hamabosgarrena.-FEOGAko Garantia ataleko kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez, Europako Kontseiluaren 729/70 zenbakiko Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europako Batzordearen 1995eko uztailaren 7ko 1663/95 Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntza kontratuak egiten ahalko ditu, FEOGAko aipaturiko Garantia ataletik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Organismo Ordaintailearen funtzioak betetzen laguntzeko. Halaber, Nafarroako Gobernuak eraturiko sozietate publikoen esku utzi ahal izanen ditu eginbehar horiek, haiek gauza ditzaten.

Hamaseigarrena.-Nafarroako Ogasunari buruzko irailaren 27ko 17/1985 Foru Legeko 19. artikulua aldatu da; izan ere, 4. idatz-zatia erantsi zaio. Honela dio:

"4. Baldin eta Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustaturiko ezarpen bereziak jartzeji industrialdeetako lurzatiak edo zoru industriala besterentzen bada, horrek berekin ekarriko du alienagarritasun deklarazioa. Aipatu Departamentuak zuzenean edo Ekonomi eta Ogasun Departamentuak egin ahako du deklarazio hori, baldin eta besterentzearen balioak ez baditu 100 milioi pezetako kopurua gainditzen; bestela, kopuru hori gainditzen badu, Nafarroako Gobernuak eginen du".

Hamazazpigarrena.-Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Arauan industri politikari, inbertsioa sustatzeari eta enpleguari buruz dauden laguntza-araubideak Europako Batasunaren arauetara egokitzeko; horretarako, beharrezko irizten dituen xedapenak emanen ditu.

Hemezortzigarrena.-Ahalmena ematen zaio Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari behar dituen lankidetza hitzarmenak egiteko "Navarra de Suelo Industrial S.A." (NASUINSA) eta "Sociedad Estatal para la Promoción y Equipamiento de Suelo" (SEPES) sozietateekin. Hain zuzen ere, hitzarmen horien helburua industri azpiegituren eskasiak betetzea eta zoru industriala sustatu eta saltzea da, betiere 2000. urterako Aurrekontu Orokorretan horretarako jarri diren kontusailen kargura.

Hemeretzigarrena.-Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Nafarroako Gizarte Ongizate Departamentuak ordaindutako aldizkako prestazioen eta pentsioen kontzeptuan jaso behar ez baino jaso diren zenbatekoen itzulketa zatituko du, erakunde autonomo horrek eskatuta; horregatik ez korriturik ez bermerik ez du eskatuko.

Hogeigarrena.-Transferentzien Batzarrean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan tokia izanen dituzte propio eskatu duten edo eskatuko duten Parlamentuko talde guztiek. Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak bere adostasuna emateko Estatuko zerbitzuen transferentzia bati, betiere beharrezkoa izanen da Parlamentuko taldeetako ordezkari gehienen aldeko botoa; ondorio horietarako, ordezkari horietako bakoitzak bere taldean zenbat parlamentario dauden, horren araberako boto kopurua izanen du.

Hogeita batgarrena. Nafarroako Gobernuak era nabarmenean handituko du, 2000-2001 ikasturterako, toki entitateekin hitzarmenak eginez, 0 eta 3 urte bitarteko haurrez arduratzeko lanpostuen eskaintza publikoa; helburua da legegintzaldiaren bukaeran bete ahal izatea LOGSEk gai horretan ezarritako egitekoak. Zerbitzu honen eskari potentziala aztertuko da lehenik; zehazki aztertu ere.

Hogeita bigarrena. Nafarroako Gobernuak daukan lurzoru publikoa handitzeko Plan bat eginen du Nafarroako Gobernuak, hamar hilabeteko epean; hala, Nafarroako Foru Komunitateak arlo honetan egun dituen eta etorkizunean izanen dituen beharrei erantzun egin ahalko zaie. Orobat, zenbait neurri proposatuko dira etxebizitza mota guztiek izan dezaten hobekuntza bioklimatikoen onura.

Hogeita hirugarrena. Nafarroako Gobernuak sakonki aldatuko du ikasteko beken deialdia -bereziki, unibertsitateko beken inguruko xehetasun orotan-, gero 2000-2001 ikasturtean aplikatzearren; handitu egin nahi dira bai onuradunek jasoko dituzten zenbatekoak bai onuradunen kopurua bera, eskatzen diren errenta-tarteak egokituz Nafarroako Foru Komunitatearen egungo gizarte-egoerari; era berean, kontrol zorrotzagoa eginen da, baldintzak zehatz-mehatz betetzen dituzten familiek jaso ditzaten bekak.

Ikasteko beken deialdi orokorra aldatzerakoan, gainera, testu liburuak eta ezinbesteko eskola-materiala erosteko laguntzak sartuko dira, errenta-tarte batzuentzat, bereziki horiek erosteko zailtasun ekonomikoak dituzten famili guztien mesedetan.

Hogeita laugarrena. Nafarroako Unibertsitate Publikoa finanziatzeko hitzarmen bat aurkeztuko du Nafarroako Gobernuak sei hilabeteko epean. Hitzarmen horrek indartu artu bitartean, aldatu eginen da ondorengo kontusail hauen kode ekonomikoa: 41120-6020-4241, 10000 proiektukoa, "Nafarroako Unibertsitate Publikoa eraikitzea" izenekoa; eta 40300-6020-4224, 40000 proiektukoa, "Nafarroako Unibertsitate Publikoaren urteanitzetako plana" izenekoa; hala, bada, ordura arte 7455 izanen da kodea.

Hogeita bosgarrena.-Comepor enpresarentzat ezarritako enplegu antenaren berri emanen dio Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak, 2000. urteko lehen hiruhilekoan, Nafarroako Parlamentuko Industri, Lan, Merkataritza eta Turismo batzordeari, lan bilera batean; alegia, "Comercial Europea de Porcelanas, S.A.L." enpresako langileei beste enplegu batzuk emateko enplegu antenaren edukiaren eta ezaugarrien berri emanen dio.

Hogeita seigarrena.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko hamargarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatiko c) letra aldatu egin da; aurrerantzean hau izanen da horren testua:

"c) Goi-mailako tituludun bat, Nafarroako Gobernuak izendatua:

-Lanbide elkargo eskudunak proposaturik, baldin eta hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian dauden ondasunak desjabetzen badira.

-Nafarroako Nekazaritza Ganbara Ofizialak proposaturik, baldin eta lurzoru urbanizaezinean dauden ondasunak desjabetzen badira."

AZKEN XEDAPENA

Foru Lege honek 2000ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, BOLETIN OFICIAL ean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaern hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

2000.ERAKO GASTUEN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA

(Milaka pezetatan)

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 6 7 8 9

Langilego Ohizko Ond. Finantza OhizkoInbertsio Kapital Finantza Finantza

Gastuak eta Zer. Gas. Gastuak Transferen.Errealak Transferen. AktiboakPasiboak GUZTIRA

P Nafarroako Parlamentua 1.170.337 1.298.000 2.468.337

0 Lehendakaritza, Justizia eta

Barne Departamentua15.254.425 2.180.633 2.819.836 1.604.508 240.300 100 22.099.802

1 Ekonomi eta Ogasun Departamentua 2.018.876 1.082.180 7.926.324 52.226.666 1.321.030 322.510 50.750 7.000 64.955.336

2 Toki Administrazioko Departamentua 366.563 78.799 21.281.299 65.583 6.248.412 2.851.600 30.892.256

3 Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu

eta Etxebizitza Departamentua 1.330.922 786.880 100 627.001 2.948.054 9.097.100 15.200 100 14.805.357

4 Hezkuntza eta Kultura Departamentua31.645.034 4.572.868 19.739.152 5.167.237 1.938.753 63.063.044

5 Osasun Departamentua40.347.272 16.815.045 15.145.552 4.217.575 115.500 76.640.944

6 Herrilan, Garraio eta Komunikazio

Departamentua 1.366.128 947.200 722.250 17.581.700 277.000 20.894.278

7 Nekazaritza, Abeltzaintza eta

Elikadura Departamentua 1.757.528 648.780 3.422.290 2.429.870 7.629.930 12.000 15.900.398

8 Industria, Merkataritza, Turismo

eta Lan Departamentua 1.608.785 802.555 8.661.206 1.248.000 9.599.028 520.000 22.439.574

9 Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri

Departamentua 3.361.450 1.202.633 15.313.398 1.307.689 2.328.777 23.513.947

AURREKONTU GUZTIRA99.056.983 29.117.573 7.926.424 141.128.987 37.891.246 39.095.310 3.449.650 7.100 357.673.273

2000.ERAKO DIRUSARREREN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA

(Milaka pezetatan)

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 5 6 7 8 9

Inbertsio

Zuzeneko Zeharkako Tasak eta Ohizko Ondare Errealen KapitalFinantza Finantza

Zergak Zergak best. Dirusar. Transferen. Dirusar.Besterentzea Transferen. Aktiboak Pasiboak. GUZTIRA

0 Lehendakaritza, Juztizia eta

Barne Departamentua 943.207 112 1.200 9.500 954.019

1 Ekonomi eta Ogasun Departamentua149.113.000 179.406.000 4.701.851 1.125.600 3.102.020 48.000 77.000 2.160 2.872.000 340.447.631

2 Toki Administrazioko Departamentua 100 367.400 2 2.814.550 3.182.052

3 Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu

eta Etxebizitza Departamentua 362.200 178.000 605.000 526.900 154.000 1.826.100

4 Hezkuntza eta Kultura Departamentua 161.301 950.000 1.000 116.001 1 1.228.303

5 Osasun Departamentua 1.348.602 23.600 1.372.202

6 Herrilan, Garraio eta Komunikazio

Departamentua 165.500 165.500

7 Nekazaritza, Abeltzaintza eta

Elikadura Departamentua 65.385 648.270 40.800 2.404.090 110.140 3.268.685

8 Industria, Merkataritza, Turismo

eta Lan Departamentua 246.780 2.529.500 32.438 95.622 857.600 521.121 4.283.061

9 Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri

Departamentua 618.610 325.010 2.100 945.720

AURREKONTU GUZTIRA149.113.000 179.406.000 8.613.536 5.969.492 3.357.558 748.622 3.981.593 3.611.472 2.872.000 357.673.273

I. ERANSKINA

2000.-Bigarren Iraskaskuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioak, Bigarren Irakaskuntzako Katedradun izaera dutenak; Musika eta Eszena Arteetako Katedradunen Kidegoko edo Arte Plastiko eta Diseinu lrakasleen kidegoko funtzionarioak, Arte Plastiko eta Diseinu Katedradun izaera dutenak

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 edo gehi

Adina 64 urte 1.134.379 1.146.914 1.146.914 1.146.914 1.156.316 1.156.316 1.156.316 1.167.283

Adina 63 urte 1.168.850 1.168.850 1.168.850 1.179.816 1.179.816 1.179.816 1.190.784 1.231.450

Adina 62 urte 1.190.784 1.190.784 1.203.321 1.203.321 1.247.191 1.330.233 1.428.942 1.544.886

Adina 61 urte 1.214.288 1.223.688 1.278.525 1.367.835 1.472.813 1.596.593 1.739.172 1.895.855

Adina 60 urte 1.273.827 1.363.135 1.466.546 1.588.757 1.731.340 1.898.989 2.085.440 2.085.440

2000.-Bigarren Irakaskuntzako Irakasleen kidegoko, Musika eta Eszena Arteetako Irakasleen Kidegoko edo Arte Plastiko eta Diseinu Irakasleen Kidegoko Funtzionarioak

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 edo gehi

Adina 64 urte 1.169.017 1.181.934 1.181.934 1.181.934 1.191.622 1.191.622 1.191.622 1.202.926

Adina 63 urte 1.204.540 1.204.540 1.204.540 1.215.842 1.215.842 1.215.842 1.227.146 1.227.146

Adina 62 urte 1.227.146 1.227.146 1.240.062 1.240.062 1.240.062 1.252.978 1.299.804 1.390.226

Adina 61 urte 1.251.364 1.264.282 1.264.282 1.264.282 1.335.326 1.430.593 1.542.005 1.672.792

Adina 60 urte 1.264.282 1.264.282 1.330.484 1.424.134 1.535.545 1.664.720 1.816.497 1.995.725

2000.-Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko edo Arte plastiko eta Diseinuko Lantegi Maisu-Maistren Kidegoko funtzionarioak

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 edo gehi

Adina 64 urte 958.573 966.967 966.967 966.967 973.965 973.965 973.965 982.361

Adina 63 urte 983.762 983.762 983.762 990.759 990.759 990.759 1.000.553 1.000.553

Adina 62 urte 1.000.553 1.000.553 1.008.950 1.008.950 1.008.950 1.062.126 1.126.498 1.204.862

Adina 61 urte 1.017.346 1.025.742 1.025.742 1.085.915 1.157.284 1.239.847 1.336.404 1.449.754

Adina 60 urte 1.025.742 1.083.118 1.153.087 1.234.249 1.330.806 1.442.755 1.574.299 1.729.628

2000.-Maisu-Maistren Kidegoko funtzionarioak

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 edo gehi

Adina 64 urte 975.042 982.576 982.576 982.576 991.620 991.620 991.620 1.000.661

Adina 63 urte 1.059.435 1.059.435 1.059.435 1.066.970 1.066.970 1.066.970 1.077.519 1.077.519

Adina 62 urte 1.077.519 1.077.519 1.086.562 1.086.562 1.086.562 1.097.111 1.137.800 1.207.123

Adina 61 urte 1.095.603 1.104.645 1.104.645 1.104.645 1.163.419 1.238.771 1.326.176 1.430.161

Adina 60 urte 1.104.645 1.104.645 1.160.406 1.235.756 1.321.657 1.424.134 1.543.188 1.683.342

II. ERANSKINA

2. HAUR ZIKLOA 1,12 - 4.758.970 75,06 665.817 10,50 915.474 14,44 6.340.261

LEHEN HEZKUNTZA 1,24 - 5.268.859 73,82 893.362 12,52 975.261 13,66 7.137.482

D.B.H., LEHEN ZIKLOA 1,52 - 6.458.602 74,97 985.338 11,44 1.170.938 13,59 8.614.878

D.B.H., BIGARREN ZIKLOA 1,59 - 7.716.860 76,48 1.049.083 10,40 1.324.260 13,12 10.090.203

D.B.H., CURRICULUM DESBERDINAK

DEZBERDINAK ERATZEA 0,68 0,6 6.212.315 73,26 943.274 11,12 1.324.260 15,62 8.479.849

D.B.H., CURRICULUM

EGOKITUKO UNITATE 0,88 0,6 6.858.688 74,68 1.001.305 10,90 1.324.260 14,42 9.184.253

BATXILLERGOA 1,52 - 7.377.124 75,98 1.007.514 10,38 1.324.260 13,64 9.708.898

LANBIDE HEZIKETA

2. MAILA 1,44 - 6.988.854 69,73 1.063.390 10,61 1.970.931 19,66 10.023.175

HEZKUNTZA BEREZIA PSIKIKOAK 1 - 4.249.080 45,22 537.735 5,72 975.261 10,38 3.633.886 9.395.962

HEZKUNTZA BEREZIA AUTISTAK 1 - 4.249.080 49,15 537.735 6,22 975.261 11,28 2.882.482 8.644.558

LANBIDE HEZIKETA BEREZIKO

HASTAPEN PROGRAMAK 1 1 8.561.950 52,37 1.160.801 7,10 1.324.260 8,10 5.301.292 16.348.303

BIZITZA HELDURAKO

PRESTATZEKO PROGRAMAK 0,64 0,36 4.272.044 48,99 591.223 6,78 975.261 11,18 2.882.482 8.721.010

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1) E.H.Z., ADMINISTRAZIO

KUDEAKETA 1. 0,52 0,92 6.491.593 69,16 1.010.414 10,77 1.884.092 20,07 9.386.099

2. 0,24 0 1.164.809 70,51 163.355 9,89 323.913 19,61 1.652.077

1) E.H.Z., ADMINISTRAZIO KUDEAKETA

zatikako eskaintza 1. 0,16 0,52 3.019.233 65,29 474.525 10,26 1.130.455 24,45 4.624.213

2. 0,6 0,16 3.602.082 68,88 549.707 10,51 1.077.550 20,61 5.229.339

2) E.H.Z., ERIZAINTZA

LAGUNTZAILEEN ARRETAK 1. 0,4 1,2 7.116.791 71,58 1.103.195 11,1 1.722.135 17,32 9.942.121

2. 0,24 0 1.164.809 70,51 163.335 9,89 323.913 19,61 1.652.077

3) E.H.Z. SOLDADURA ETA

GALDARAGINTZA 1. 0,48 1,24 7.677.576 64,83 1.182.568 9,99 2.983.235 25,19 11.843.379

2. 0,84 0,56 6.492.039 61,95 1.003.917 9,58 2.983.235 28,47 10.479.191

4) E.H.Z., AURREIMPRIM.

ARTE GRAFIKA 1. 0,4 1,12 6.771.763 65,22 1.053.350 10,15 2.557.830 24,63 10.382.943

2. 0,68 0,68 6.233.044 63,86 969.782 9,94 2.557.830 26,21 9.760.656

5) E.H.Z., ZURGAIAK ETA

NEURRIKO ALTZARIAK

EGIN ETA JARTZEA 1. 0,76 0,92 7.656.402 67,18 1.173.769 10,3 2.566.827 22,52 11.396.998

2. 0,52 0,92 6.491.592 64,47 1.010.414 10,04 2.566.827 25,49 10.068.833

6) E.H.Z., FARMAZIA 1. 0,36 1,08 6.405.113 70,37 1.001.201 11,00 1.695.143 18,62 9.101.457

2. 0,24 0 1.164.809 70,51 163.355 9,89 323.913 19,61 1.652.077

7) E.H.Z., ELEKTRONIKA

EKIPOAK ETA INSTALAZIOAK 1. 0,64 0,96 7.246.512 66,19 1.117.014 10,2 2.584.822 23,61 10.948.348

2. 0,6 0,76 6.189.804 63,55 965.176 9,91 2.584.822 26,54 9.739.802

8) E.H.Z. MEKANIZATUA 1. 0,56 1,2 7.893.331 67,44 1.212.098 10,36 2.598.019 22,2 11.703.448

2. 0,6 0,8 6.362.318 63,94 990.098 9,95 2.598.019 16,11 9.950.435

9) E.H.Z. MERKATARITZA 1. 0,96 0,64 7.419.472 71,93 1.135.440 11,01 1.759.925 17,06 10.314.837

2. 0,24 0 1.164.809 70.51 163.355 9,89 323.913 19,61 1.652.077

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1) G.H.Z., NAZIOARTEKO MERKATARITZA 1. 1,08 0,32 6.621.758 71,56 1.017.737 11 1.614.164 17,44 9.253.659

2. 1,04 0,2 5.910.079 70,02 915.741 10,85 1.614.164 19,13 8.439.984

2) G.H.Z., GAI

ELEKTRONIKOAK GARATZEA 1. 1,32 0,24 7.441.538 68,59 1.131.247 10,43 2.277.105 20,99 10.849.890

2. 0,68 0,72 6.405.558 66,19 994.705 10,28 2.277.105 23,53 9.677.368

3) G.H.Z., ADMINISTRAZIOA

ETA FINANTZAK 1. 0,8 0,48 5.952.874 69,31 926.844 10,79 1.708.639 19,89 8.588.357

2. 1,16 0,12 6.147.455 69,83 947.575 10,76 1.708.639 19,41 8.803.669

4) G.H.Z., OSASUN

DOKUMENTAZIOA 1. 0,96 0,48 6.729.413 69,28 1.035.749 10,66 1.948.874 20,06 9.714.036

2. 0,24 0 1.164.809 70,51 163.355 9,89 323.913 19,61 1.652.077

5) G.H.Z., HAUR HEZKUNTZA 1. 0,64 0,88 6.901.482 71,98 1.067.170 11,13 1.619.563 16,89 9.588.215

2. 1 0 4.853.371 70,72 763.904 11,13 1.245.264 18,15 6.862.539

6) G.H.Z., MERKATARITZA

KUDEAKETA ETA MARKETINA 1. 0,96 0,64 7.419.472 72,38 1.135.440 11,08 1.695.143 16,54 10.250.055

2. 0,24 0 1.164.809 70,51 163.355 9,89 323.913 19,61 1.652.077

7) G.H.Z., SISTEMA

INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOA 1. 1,2 0,52 8.066.738 72,87 1.224.026 11,06 1.778.820 16,07 11.069.584

2. 0,96 0,44 6.556.898 70,15 1.010.828 10,81 1.778.820 19,03 9.346.546

8) G.H.Z., ERREGULAZIO ETA KONTROL

SISTEMA AUTOMATIKOAK 1. 0,96 0,8 8.109.531 71,34 1.235.131 10,86 2.023.374 17,8 11.368.036

2. 1,08 0,32 6.621.758 68,53 1.017.737 10,53 2.023.374 20,94 9.662.869

9) G.H.Z., EKOIZPEN MEKANIZATUA 1. 0,6 1 7.224.893 67,82 1.114.712 10,46 2.313.096 21,71 10.652.701

10) G.H.Z., GARRAIO KUDEAKETA 1. 0,72 0,64 6.254.662 70,75 972.085 11 1.614.164 18,26 8.840.911

2. 1,24 0 6.018.178 70,31 927.259 10,83 1.614.164 18,86 8.559.601

11) G.H.Z., APLIKAZIO

INFORMATIKOEN GARAPENA 1. 1,16 0,48 7.700.088 72,68 1.171.878 11,06 1.722.135 16,26 10.594.101

2. 0,96 0,36 6.211.867 69,84 960.982 10,8 1.722.135 19,36 8.894.984

12) G.H.Z., ANATOMIA

PATOLOGIKOA ETA ZITOLOGIA 1. 0,88 0,68 7.203.718 70,41 1.105.911 10,81 1.920.802 18,78 10.230.431

2. 1,08 0 5.241.640 65,68 818.356 10,25 1.920.802 24,07 7.980.798

13) G.H.Z., GRAFIKOETAKO

INDUSTRIEN PRODUKZIOA 1. 0,36 1,24 7.095.172 66,04 1.100.892 10,25 2.547.033 23,71 10.743.097

2. 0,96 0,44 6.556.898 64,83 1.010.828 9,99 2.547.033 25,18 10.114.759

Iragarkiaren kodea: a9912774