158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Iruñeko Aukera Berdintasunerako Udal Planerako teknikari aholkularia izendatzea

Iruñeko Udalak, 1999ko azaroaren 15ean, honako ebazpena eman zuen:

"1999ko martxoaren 10eko 30 zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Aukera Berdintasunerako Udal Planerako teknikari aholkulari lanpostua betetzeko deialdiko Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorririk, Pilar Mayo Falque andrea, lehiaketa oposizioan punturik gehien lortu duen izangaia, teknikari aholkulari izendatzea, funtzionarioaren izaerarekin, ebatzi dut.

Izendatuak hilabeteko epea dauka lanpostuaz jabetzeko, erabaki hau jakinarazten den unetik kontatzen hasita".

Iruñan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9911396