II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
San Fermin 39ko eta Tafalla 22ko garajeetako lizentziak iraungirik
Bulding Parking, S.A. San Fermin 39ko eta Tafalla 22ko garajeetako lizentziak iraungirik.
Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako Zinegotzi Delegatuak, 1999ko azaroaren 12an, honako ebazpena eman zuen:
"1999ko maiatzaren 20ko ebazpena (36/PL) ikusirik, eta horretarako zegoen epean alegaziorik izan ez denez, honako hau ebatzi dut:
1.-1996ko urriaren 18ko RPLen (4/PL) onetsi ziren lizentziak iraungi direla jainaraztea, lizentziak baliorik gabe gelditu direlarik, Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzako 60. artikuluak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 42. artikuluak ezartzen dutena betez.
2.-Gaztigatzea obrak berriz egin nahi izanez gero, beste lizentzia batzuk eskatu beharko direla".
Erabaki honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoak paratzen ahal dira:
Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoaren aurka, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik, edo
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan izan daitezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legezko jakinarazpena egiten saiatu arren, hura hartzerik izan ez dutenentzat.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A9911395