II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
Lanik gabeko langileentzat lorezaintza zerbitzua kontratatzea
Iruñeko alkateak, 1999ko azaroaren 9an, honako ebazpena hau eman zuen:
"Espedienteko agiriak ikusirik, honako ebazpena eman dut:
1.-Buru osasun arazoak dituzten lanik gabeko langileei lorezaintza zerbitzuak kontratatzeko espedientean dagoen baldintza administratibo eta teknikoen orria onestea.
2.-Lan hauek aurrera eramatea Elkarkide, S.L. delakoari adjudikatzea, gehienezko 27.685.750 pezetako kopuruaren truke (BEZ barne), egindako eskaintzaren arabera, espedientean dagoena.
Adjudikazio kontratuan jaso beharko da enpresa adjudikatzaileak 1998ko urriaren 26ko Ministerioaren Aginduak xedatzen duena betetzeko konpromisoa duela. Halaber, jaso beharko da adjudikatzaileak, bere proiektu teknikoan soldata bezala aurkeztu dituen kopuruak, lan zergak barne, soldaten kostuari bihurtuko zaizkiola konpromiso irmoa hartzen duela.
Aipatu arau hartako 12.4 artikuluak ezartzen du derrigorrezkoa dela toki entitateak diruz lagundu nahi den obra identifikatzea, baita Europako Gizarte Fondoak kofinantzatzen duela adieraztea ere.
Goian aipatzen dena betetzea ezinezkoa bada, eta honengatik edo beste edozein arrazoirengatik Udalak jasotzen duen dirulaguntza txikiagoa bada, adjudikazio kontratua dirulaguntza jaitsi den hein berean jaitsiko da.
3.-Gehienez ere 24.233.533 pezeta (BEZa barne) joko duen gastua baimendu eta agintzea, 41/32330/227070 zenbakiko kontusailaren kontura, Elkarkide, S.L. delakoarentzat, 1999 urtetik zehar aurreko puntuan aipatzen diren jardueren ondorioz sortuko diren gastuei aurre egiteko, 22.492.424 pezeta jotzen duen gastu proiektua sortuz, hau da, INEMek finantzatzen duena bezainbeste jotzen duena, gastua eta bere finantzazioa kontrolatu ahal izateko eta, baldin eta 1999 urtean dirulaguntza guztia ezin bada gastatu, 2000ko gerakinetara pasatu ahal izateko.
INEMek finantzatzen ez duen zatirako, 1.731.109 pezeta, aurrekontuan bada erabil daitekeen dirua.
4.-3.462.217 pezeta (BEZa barne) jotzen duen gastua baimendu eta agintzea, 2000 urteko aurrekontuko 41/32330/227070 zenbakiko kontusailaren kontura, Elkarkide, S.L. delakoarentzat, 2000 urtetik zehar aurreko puntuan aipatzen diren jardueren ondorioz sortuko diren gastuei aurre egiteko. 3.462.217 pezeta jotzen duen eta INEMek finantzatzen ez duen gastua egingo ote den, 2000 urteko aurrekontuan kreditu nahikoa eta egokia egotearen menpe egongo da.
5.-Baldintzen orriko 8. oinarriak aipatzen duen dokumentazioa ekartzeak baldintzatuko du adjudikazioa. Dokumentazioa oinarri horrek ezartzen duen epean aurkeztu beharko da".
Eta hau guztia argitaratzen da Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/98 Foru Legeko 97.3 artikuluak ezartzen duena betez.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabostean. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.
Iragarkiaren kodea: A9911394