II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- U R R O T Z
Oihan enkantea
Urrozko Udalak, ondoko oihan probetxamendu hauek salgai jarri ditu plegu itxiaren bidezko enkante irekian:
Lote bakarra. "Mugakosoro eta Leugarria" izeneko alderdian, honela osaturik: 780 pago, bakanketakoak, 1.116 metro kubiko zur egiten dutenak eta 287 pago, azken mozketakoak, 341 metro kubiko zur egiten dutenak, lote bakarrean bilduak guztiak. Hasierako prezioa: 17.492.400 pezeta, BEZa aparte.
Proposamenak iragarki honen amaieran dagoen eredu ofizialaren arabera beteta udal gordailuzaintzan fidantza gisa hasierako prezioaren % 2 ordaindu izanaren frogagiriarekin batera aurkeztuko dira Udal idazkaritzan. Horretarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko (igande eta jaiegunak ez dira egun balioduntzat hartuko) eguerdiko hamabiak arteko epea izango dute. Enkantean parte hartzeko nahitaezkoa izanen da Enpresa Sailkapen Agiria aurkeztea.
Oihan probetxamendu honen enkantea arautuko duten baldintzen plegua onetsita gelditu da, eta Udal idazkaritzan dago, interesatuen eskura.
Urrotzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bian. Alkatea, María José Larrayoz Ariztegui.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: adinez nagusia
Bizilekua:
Helbidea:
Bere izenean edo enpresa hau ordezkatuz: ........... (behar dena jarri) Enpresaren helbidea:
Jakinik, .....................eko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko iragarkiaren bidez jakin ere, Mugakosoro eta Leugarria izeneko alderdian oihan lote bakarra enkantean jarri dela, haren truke ...................... (letraz eta zenbakiz) pezeta eskaintzen dut, baldintzen pleguari hertsiki lotuz eta haiek onartuz, ezagutzen baititut.
(Tokia, eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9912154