158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I T Z A G A O N D O A

Belar enkantea

Udal honek plegu itxiaren bidezko enkante publikoan jartzen ditu Zuazuko bazkalekuak eta Itzagako fazeriako belarren errentamendua, 8 urterako, 2007ko abenduaren 31 arte, alegia. Hasierako prezioa, urte bakoitzeko 450.000 pezeta eta 300.000 pezetakoa izanen da, hurrenez hurren.

Eskaintzak, bazkaleku bakoitzekoa gutunazal ezberdinean sarturik, Udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko 13:00ak baino lehen.

Behin-behineko fidantza urteko hasierako prezioaren % 2 izanen da.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua Udal idazkaritzan dago, Ardatzen.

Ardatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bederatzian. Alkate udalburua, Pedro José Goñi Juamperez.

Iragarkiaren kodea: A9912152