I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.
Ezinezkoa izan denez Barne zuzendari nagusiaren urriaren 27ko 1513/1999 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.
"1513/1999 EBAZPENA, urriaren 27koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Leonardo Hernández García jaunari 25.000 pezetako isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.
Ikusirik Leonardo Hernández García jaunari zehapen espedientea ireki zaiola, Foruzaingoak salaketa jarri ondoren, lehenengo zezenari bost banderilla luze eta hiru motz jartzeagatik eta loteko laugarren zezenari sei banderilla luze eta bi motz jartzeagatik, Lizarran 1999ko abuztuaren 2an eginiko burtzi zezenketan.
Kontuan harturik:
1. Zehapen espedientea tramitatzeko, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak lege-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak egin direla. Ezinezkoa izan zenez jakinarazpen pertsonala egitea, zehapen espedientearen hasiera 1999ko irailaren 24ko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman da argitara.
2. Salatutako gertaerek Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduko 84.5 artikuluak xedatzen duena hausten dute (Erregelamendua ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen); 95.4.d) artikuluak arintzat jotzen du arau-hauste hori, eta 10.000 pezetatik 75.000ra arteko isuna dagokio (aipatu Foru Dekretuko 98.4 art.).
Hortaz, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduko 99. artikuluan xedatutakoaren babesean, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Leonardo Hernández García jaunari (N.A.N.aren zk. 28.691.667) 25.000 pezetako isuna ezartzea.
2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da, eta hartarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.a etorbideko 2an, 31002 Iruña).
3. Ebazpen hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Leonardo Hernández García jaunari jakinaraztea, eta ohartaraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita zazpian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."
Iragarkiaren kodea: A9911415