158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- P I T I L L A S

Hasierako onespena ordenantza fiskalak aldatzeari

Pitillasko Udalak, 1999ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, ondoko ordenantza fiskalak hasiera batez onestea erabaki zuen:

Ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko probetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Udalaren kiroldegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, kexa edo ohartarazpenak egin ditzaten.

Pitillasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912150