II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- M I L A G R O
Hasierako onespena ordenantza fiskalak aldatzeari eta tasak eta prezio publikoak finkatzeari, eta orobat udal zergetako 2000rako karga-tasa, indize eta portzentajeak
Milagroko Udalak, 1999ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen ondoko erabakia:
"2. Hasiera batez ordenantza fiskalak aldatzea eta tasak eta prezio publikoak finkatzea ,eta orobat udal zergetako 2000rako karga-tasa, indize eta portzentajeak.
Udaleko idazkari jaunak aditzera ematen du indarrean dauden udal ordenantzak eguneratu behar direla, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, tasa, prezio publiko eta enbargaezintasun gaietan, aldatzen duen martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legean xedatutakoa betetzeko. Izan ere, "prezio publikoen" ordez "tasatzat" hartuko dira hurrengo ordenantza hauek arauturiko zerbitzuak ematetik ateratzen diren likidazioak:
7. ordenantza: Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuretan edo espaloietan edozein mugimendu egitekoa.
8. ordenantza: Udalaren kirol instalazioak erabiltzekoa.
9. ordenantza: Ur hornidurarena.
10. ordenantza: Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko probetxamendu bereziena
11. ordenantza: Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzekoa.
Onetsi egiten da aho batez.
Bestalde, udalburuak proposatzen du 2000. urterako zergak, tasak, prezio publikoak eta Udalaren gainerako ordainarazpenak eguneratzea, hurrengo xehaztapen honen arabera. Xehaztapena, kiroldegiko ordainagiri eta sarreretakoa izan ezik, aho batez onetsi da:
ZERGAK, TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA UDALAREN GAINERAKO ORDAINARAZPENAK 2000. URTERAKO
-11201. Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 1,00 katastro balioaren arabera.
-11202. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,294 katastro balioaren arabera.
-13000. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4ko indizea tarifen gainean.
-11300. Ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
-11400. Lurren balio igoeraren gaineko zerga: 2,2ko portzentaje finkoa. Karga-tasa, ehuneko 8.
-14100. Ehiza barrutiko zerga: 107.625 pezeta, gehi BEZa.
-28200. Eraikuntzen gaineko zerga: % 3, exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.
-33001. Agiriak luzatzea:
DIN A4 tamainako fotokopia: 25 pezeta bakoitza.
DIN A3 tamainako fotokopia: 35 pezeta bakoitza.
Ziurtagiriak eta konpultsak: 200 pezeta bakoitza.
Jarduera sailkatuen espedientea: 35.000 pezeta.
Irekitzeko lizentzien espedientea: 25.000 pezeta.
Hirigintzako espediente partikularra: 35.000 pezeta.
-33010. Apartamentu babestuen alokairua:
65 urtetik gorako herritarrak:
Apartamentu arrunta: 19.804 pezeta hilean.
Apartamentu bikoitia: 22.324 pezeta hilean.
Gainerakoak:
Apartamentu arrunta: 31.500 pezeta hilean.
Apartamentu bikoitia: 36.600 pezeta hilean.
-33026. Kiroldegiko ordainagiriak eta sarrerak
Helduak (15 urtetik gora): 4.500 pezeta urteko ordainagiria.
Haurrak (5 eta 14 urte bitarte): 2.500 pezeta urteko ordainagiria.
2 kideko familia: 7.000 pezeta urteko ordainagiria.
3 kideko familia: 8.500 pezeta urteko ordainagiria.
4 kideko familia: 9.500 pezeta urteko ordainagiria.
5 kideko familia: 11.000 pezeta urteko ordainagiria.
6 kideko familia: 12.000 pezeta urteko ordainagiria.
7 kideko familia: 13.000 pezeta urteko ordainagiria.
65 urtetik gorakoak: 1.000 pezeta urteko ordainagiria.
Futbitoko ordainagiria bakarrik (*): 3.000 pezeta urteko ordainagiria.
15 urtetik gorakoak: 500 pezeta sarrerako.
Haurrak: 350 pezeta sarrerako.
(*) Bakarrik igerilekuetako denboraldirako ordainagiria hartu ez dutenentzat.
-330071. Ur hornidura.
Hiruhileko kuota finkoa: 750 pezeta kontagailu bakoitzeko.
Kontsumitutako m3: 55 pezeta.
Saneamendu kanona: NILSAren tarifa ofiziala.
Hartunerako eskubidea: 17.130 pezeta, gehi BEZa.
-330072. Estolderia tasa:
Kuota finkoa hiruhilean: 250 pezeta kontagailu bakoitzeko.
Sarera isurtzeko tasa: 20 pezeta metro kubiko bakoitzeko.
Hartunerako eskubidea: 17.130 pezeta, gehi BEZa.
-33020. Ibilgailuak eta makineria uztea.
Atzerako hondeagailua: 5.500 pezeta orduko, gehi BEZa.
Dumperra: 2.000 pezeta orduko, gehi BEZa.
Konpresorea: 3.500 pezeta orduko, gehi BEZa.
Traktorea: 3.000 pezeta orduko, gehi BEZa.
Motoponpa: 2.500 pezeta orduko, gehi BEZa.
Eskuko trinkagailua: 1.500 pezeta orduko, gehi BEZa.
Arrabol bibrakorra: 2.500 pezeta orduko, gehi BEZa.
Zisterna: 4.500 pezeta orduko, gehi BEZa.
Plataforma jasogailua: 1.000 pezeta orduko, gehi BEZa.
-35104. Plazako merkatu txikia.
Saltokia (4 m bitartekoa gutxienez): 1.000 pezeta eguneko.
Hortik goiti okupatutako metro bakoitzeko: 300 pezeta eguneko.
-351082. Zoru, hegaldura eta zorupeko okupazioa.
Iberdrola: hitzarmenaren arabera.
Telefónica: hitzarmenaren arabera.
Gas Navarra: hitzarmenaren arabera.
-35201. Ibilgailuen pasabideak
Urteko pasabideen litzentzia: 6.000 pezeta.
kp on
-56002. Herrilurreko probetxamenduak.
Ureztalurreko lurzatia: 6.500 pezeta.
Lehorreko lurzatia: 2.400 pezeta
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta interesatu eskubidedunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo ohartarazpenak egin ditzaten.
Denboran eta eran behar bezalako erreklamaziorik izan ezean, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.
Milagron, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bian. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.
Iragarkiaren kodea: A9912149