158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R B I N T Z A N A

Hasierako onespena ordenantza fiskalak aldatzeari

Berbintzanako Udalak, 1999ko azaroaren 25an egin osoko bilkuran, ondoko ordenantzak hasiera batez onestea erabaki zuen:

1.-Ordenantza fiskal orokorra.

2.-Lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3.-Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

4.-Udalaren kiroldegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

5.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko probetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira, 30 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek aztertu, eta kasua bada, egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Berbintzanan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren batean. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.

Iragarkiaren kodea: A9912148