158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- TORRES DEL RIO

Behin betiko onespena laborantzako herrilurren ordenantzaren aldaketari

Torres del Rioko Udalak, 1999ko irailaren 13an egindako osoko bilkuran, gehiengoaren adostasunarekin Udal honetako laborantzako herrilurren probetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa behin betikoz onestea erabaki zuen. Hona hemen testua osorik:

"1. Lurzatien adjudikazioa 8 urterako eginen da, lurzatien berrantolamendu prozesua amaitzen denean salbu. Kasu horretan egindako adjudikazioak iraungi eginen dira eta horien ordez ordezkapen finka berriak adjudikatuko dira.

2. 1.000 pezetatan finkatu da erregu bakoitzeko prezioa.

3. Herrilurren ordenantzako 14, 1.B artikulua gehitzen da: Udal erroldan gutxienez bi urteko antzinatasunez egotea"."

Torres del Rion, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912117