158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O R K O I E N

Lokal bat Orkoiengo jubilatuen etxea izateko egokitzeko obra. Enkante bidezko esleipena

Udalbatzak 1999ko azaroaren 26ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, onetsi egin da lokal bat Orkoiengo jubilatuen Etxea izateko egokitzeko obrak betearazteko presako enkante irekia arautuko duten klausula administratibo eta partikularren plegua. Jendaurrean paratuko da zortzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, bidezko erreklamazioak aurkez daitezen.

Aldi berean, proposamenak onartzeko izapidaketa abian dela iragartzen da.

Kontratuaren xedea: lokal bat Orkoiengo jubilatuen Etxea izateko egokitzeko proiektua betearaztea.

Lanak burutzeko epea: hiru hilabete, zuinketa egiaztatzeko aktaren biharamunetik hasita, beti ere erreserbarik ez bada.

Hasierako prezioa: 7.056.665 pezeta, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Behin betiko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 4.

Agiriak udal idazkaritzan egonen dira interesatuen eskura, kontratazio atalean, lanegun guztietan eta bulego orduetan (larunbatetan izan ezik).

Kontratista interesatuek udal idazkaritzan aurkeztuko dituzte eskaintzak, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahiru egun naturaleko epean eta bulego orduetan, honako ereduaren arabera:

Izena: .........., helbidea: ........., N.A.N. zk.: ......, noiz emana: .........Bere izenean (edo honako hau ordezkatuz: .........),lokal bat Orkoiengo jubilatuen Etxea izateko egokitzeko enkantean parte hartzen dut eta obrak burutzeko konpromisoa hartzen dut.

Eta irmoki adierazten:

1.-Obrak ....... (letraz eta zenbakiz) ....., BEZa barne, pezetatan burutzeko konpromisoa hartzen dudala.

2.-Kontratua esleitzeko klausulen pleguan eskatu baldintzak oro betetzen ditudala.

3.-Pleguen klausula guztiak eta horietarik datozen gainerako betebeharrak osorik onartzen ditudala, baldin eta esleipen-hartzailea ni neroni banaiz.

4.-Legean aipaturiko bateraezintasun aratuetan jasotako kasuetatik bakarrean ere ez nagoela, eta maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 20. artikuluan aurreikusitako debekua ez dudala.

Eskatzen dut: aipatu lehiaketan onartua izatea eta esleipena lortzea, nire eskaintza onuragarriena bada.

(Tokia, eguna eta ahaldunaren sinadura)

Orkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A9912114