II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- M E N D A B I A
Ikuskizunak kontratatzeko lehiaketa
Mendabiako Udaleko alkateak, 1999ko azaroaren 29ko 423/1999 ebazpenaren bidez, erabaki du 2000ko herriko patroiaren jaietarako eta Las Almendreras jaietarako orkestrak eta bestelako ikuskizunak kontratatzea, lehiaketa publiko bidez, honako ezaugarri hauen arabera:
Xedea: 2000ko herriko patroiaren jaietarako eta Las Almendreras jaietarako orkestrak eta bestelako ikuskizunak kontratatzea.
Adjudikazio era: lehiaketa publikoa.
Lizitazio aurrekontua: 6.000.000 pezeta, B.E.Z. barne.
Eskaintzak aurkezteko epea: 2000ko urtarrilaren 17a, astelehena, arratsaldeko ordu biak arte.
Eskaintzak aurkezteko epea: Mendabiako Udaleko idazkaritza.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak.
Proposamenak irekitzea: proposamen ekonomikoak baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan adierazi egunean irekiko dira.
Baldintza administratiboen plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan (948/685176 telefonoa).
Mendabian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren batean. Alkate udalburua, Samuel Caro Sádaba.
Iragarkiaren kodea: A9912113