158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- P I E D R A M I L L E R A

2000.eko karga-tasak

Udalak, 1999ko azaroaren 23an eginiko osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betez, ondoko erabakiak hartu zituen, besteak beste:

1.-% 0,30eko karga-tasa ezartzea, hirilurren kontribuzioan.

2.-% 0,70eko karga-tasa ezartzea, landalurren kontribuzioan.

3.-1 indizea aplikatzea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan.

4.-% 2ko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zergaren ordainarazpenean.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatzea. Erabaki hauek 2000.eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra. Erabaki hauen kontra ondoko errekurtsoetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Sailari zuzendua bi hilabeteko epean jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabeteko epean.

Piedramilleran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, María Inés Acedo.

Iragarkiaren kodea: A9912111