158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

598/1999 FORU DEKRETUA, azaroaren 22koa, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluak eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zuen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6.ak ezartzen dute Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osaketa.

Estatistika Kontseiluan parte hartzen duten erakundeen egituran eta antolaketan hainbat aldaketa gertatu direnez eta haiei galdetu ondoren, bidezkoa da aipatu Kontseiluko kideen izendapena formalizatzea.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita biko bilkuran hartu duen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean zehaztutako karguen titularrak Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea:

Kontseiluburua: Francisco Iribarren Fentanes jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontseilaria.

Kontseiluburuordea: Iosu Ardaiz Loyola jauna, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendaria.

Idazkaria: María Sagrario Ciordia Alvarez andrea, Nafarroako Estatistika Institutuko funtzionarioa.

Kontseilukideak:

Carlos Hernández Hernández jauna, Toki Administrazio Departamentuko ordezkaria.

José María Labayen Tellechea jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko ordezkaria.

María Jesús Gutiérrez Alvarez andrea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko ordezkaria.

Andrés Valentín González jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko ordezkaria.

José Luis Yanguas Urman jauna, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko ordezkaria.

Carlos López Ruiz jauna, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko ordezkaria.

Angel Larrea Andreu jauna, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko ordezkaria.

Pedro Bandrés Oscoz jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko ordezkaria.

Angel Serrano Azcona jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko ordezkaria.

Ander Arrazola Aranzadi jauna, Osasun Departamentuko ordezkaria.

Gregorio Urdaniz Irurita jauna, Iruñeko Udaleko ordezkaria.

Ismael Miñes Catalán jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkaria.

Javier Piedrafita García jauna, Estatistikako Instituzio Nazionaleko ordezkaria.

José Luis Albero Aguirre eta José de Diego Chuvieco jaunak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko ordezkariak.

Javier Remírez Marrodán jauna, Nafarroako Lan Enpresen Elkarteko ordezkaria.

Juan Pablo Imizkoz Zubigarai jauna, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA/STV) Sindikatuko ordezkaria.

José Ramón Zabala Urra jauna, Unión General de Trabajadores sindikatuko ordezkaria.

Javier Barinaga Adrián jauna, Nafarroako Langile Komisioak (CCOO) sindikatuko ordezkaria.

Carmen García Olaverri andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria.

Miguel Alfonso Martínez-Echeverría Ortega jauna, Nafarroako Unibertsitateko ordezkaria.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A9911835