158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M A R T Z I L L A

2000.eko ekitaldiko tasak, prezio publikoak eta karga tasak

Martzillako Udalak, 1999ko abenduaren batean egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea udalaren zenbait ordenantzetako tarifak eta kontribuzioen ordainarazpenerako karga tasak aldatzea, 2000. urterako. Hona hemen laburpena:

1.-Karga tasak

Landa aberastasuna: % 0,750 katastroko balioaren gainean.

Hiri aberastasuna: % 0,37 katastroko balioaren gainean.

J.E.Z.: 1,40ko tasa finkatzen da.

Lurren balio igoeraren gaineko zerga: denbora tarteak egiten dira, portzentaje bakarrarekin, 3,1ekoa, eta % 10eko tasa.

Ibilgailuen zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

Eraikuntza eta obren gaineko zerga: % 4, exekuzio aurrekontuaren gainean.

2.-Tasak eta bestelako dirusarrerak

Ibiltze tasa: Motokultoreak eta traktoreak. Nafarroako Gobernuak onesten duen zirkulazio zergaren arabera.

DIN A-4 fotokopiak: 20 pezeta.

DIN A-3 fotokopiak: 25 pezeta.

Agirien konpultsak: 500 pezeta.

Katastroko bigarren orrien ziurtagiriak: 500 pezeta.

Lurzati zedulak: 500 pezeta.

Espedienteak tramitatzea:

-J.E.Z.ren bigarren agiritik aitzina: 5.000 pezeta.

-Jarduera sailkatuen espedienteak eta arau subsidiarioetako aldaketen espedienteak: 30.000 pezeta.

3.-Obra lizentziak emateko tasa

Lizentzia ematea: 2.000 pezeta.

4.-Eremu publikoa okupatzea

Lurzorua okupatzea, aldamio eta abarrekin: 250 pezeta/eguna.

Lurzorua materialekin okupatzea, erabateko itxiturarekin: 1.000 pezeta/eguna.

5.-Establezimenduak ireki eta lekuz aldatzea

Dendak, 80 m2 baino txikiagoak: 25.000 pezeta.

Dendak, 80 m2-tik goitikoak: 40.000 pezeta.

Gestoria eta bulegoak: 40.000 pezeta.

Ostatu eta josteta aretoak: 75.000 pezeta.

Industri nabeak, eta biltegiak, 200 m2-tik beheitikoak: 75.000 pezeta.

Industri nabeak, eta biltegiak, 201 m2-tik 400m2-ra bitartekoak: 150.000 pezeta.

Industri nabeak, eta biltegiak, 400 m2-tik goitikoak: 250.000 pezeta.

6.-Hilerria (zerbitzuak)

Hileta zerbitzuak, lurrean: 12.500 pezeta.

Hileta zerbitzuak, panteoian: 10.000 pezeta.

Hileta zerbitzuak, nitxoan: 6.500 pezeta.

(+) Zerbitzu hauei dagokien tasari igeltserotzako tasak gehituko zaizkie.

7.-Hilerria (hilobiak)

Lehenbiziko hilobiaren kontzesioa: 30.000 pezeta.

Bigarrenaren kontzesioa (aldamenekoa bada): 100.000 pezeta.

Hirugarrenaren kontzesioa: (aldamenekoa bada): 200.000 pezeta.

Nitxoen kontzesioa (zulo bakoitza): 50.000 pezeta.

8.-Pasabide iraunkorrak

Hiru metro lineal bitarte (7.016 pezeta/m): 21.048 pezeta.

Hiru metro linealetik goitikoak, arestiko tarifa gehi metro bakoitzarengatik 5.618 pezetako errekargua.

9.-Udal hiltegia

Etxerako zerriak hiltzeko erabiltzeagatik, bat hiltzeagatik: 500 pezeta.

10.-Ostatuetako terrazak

Denboraldi osorako, mahai bakoitzarengatik, 1. kategoria: 7.000 pezeta.

Denboraldi osorako, mahai bakoitzarengatik, 2. kategoria: 6.000 pezeta.

Jai berezietarako, mahai berri bakoitzeko: 4.000 pezeta.

Eskatutakoez gain, ateratzen den mahai bakoitzeko, eskaerarik gabe edota hitzartua ez bada: 15.000 pezeta.

11.-Kalez kaleko merkatu txikiko saltokiak

Saltoki finkoetarako, metro karratu bakoitzarengatik: 10.000 pezeta urteko.

Behin-behineko saltokietarako, metro karratu bakoitzarengatik: 750 pezeta.

12.-Udal igeritokia eta kiroldegia

Denboraldiko abonua, helduentzat (15 urtekoak edo helduagoak): 4.000 pezeta.

Denboraldiko abonua, haurrentzat (7 urtetik 14 urte bitarte, horiek 97. urtean beteak izanda ere): 2.500 pezeta.

Abonua, erretiratu edo jubilatuentzat: 2.000 pezeta.

Abonua, senar-emazteentzat: 7.000 pezeta.

Sarrerak (goiz edo arratsalde baterako): 400 pezeta.

Sarrerak, egun osorako: 600 pezeta.

Kiroldegia erabiltzea: pista osoa ordubetez: 3.000 pezeta.

Kiroldegia erabiltzea: pista erdia ordubetez: 2.000 pezeta.

13.-Publizitateko errotuluen tasa

Publizitateko panelak, m2 edo horren zati bakoitzeko: 1.000 pezeta.

Publizitateko panel argitsuak, m2 edo horren zati bakoitzeko: 12.504 pezeta.

Erakusleihoak, 2,5 m2 bitarte: 1.000 pezeta.

Erakusleihoak, 2,5 m2-tik goitikoak, arestiko tarifa gehi m2 bakoitzarengatik 1.500 pezeta.

14.-Tasa, zakurrak edukitzeagatik

Bakoitzarengatik: 911 pezeta.

15.-Zerbitzu anitzen tasa

Etxebizitza bakoitzarengatik: 1.942 pezeta.

Gainean eraikuntzarik ez duten merkataritzako etxabe eta saltokiengatik: 1.942 pezeta.

16.-Ur hornidura eta saneamenduaren tasak

Abonatuaren kuota finkoa hiruhilekoa: 750 pezeta.

Saneamendu eta mantenimendua, kuota finkoa hiruhilekoa: 700 pezeta.

Kontsumoko m3 bakoitzarengatik: 66 pezeta.

B.E.Z.: Nafarroako Gobernuak ezartzen duena.

Industri saneamendua, hiruhilekoa, lantegiak: 45.000 pezeta.

Industri saneamendua, hiruhilekoa, tailer eta industria txikiak: 5.000 pezeta.

Hornidura eta saneamendurako hartuneak (BEZa aparte): 13.000 pezeta.

Finkak hornitzea, etxerako ez bestelako erabileratarako: 100 pezeta kontsumitutako m3. bakoitzeko.

17.-Prezio publikoak

Kasuz kasu ezarriko dira, galdatutako zerbitzuen kostuaren arabera, beti ere Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duen martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 29. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurrekoarekin bat heldu direnetan jasota dauden aurreikuspenei jarraikiz, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak lehen aipatutakoaren azken xedapenari egiten dion aldaketa kontuan hartuta, espedientea jendaurrean egonen da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazio edo errekurtsoak aurkez ditzaten.

6/1990 Foru Legearen aipatutako agindua aplikatuz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea aldatzen duen apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 49.C) artikuluari jarraikiz, erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordura arte behin-behinekoa zen erabakia behin betikotzat hartuko da.

Martzillan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A9912110