II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- C O R T E S
Hasierako onespena Ordenantza fiskaletako aldaketei
Udal honek, 1999ko azaroaren hogeita seian egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ondoko ordenantza fiskaletako aldaketak:
1.-Ordenantza fiskal orokorra.
2.-Ur hornidurari buruzko ordenantza.
3.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko probetxamenduen ordenantza.
4.-Kirol instalazioak erabiltzeko ordenantza.
5.-Ibilgailuak espaloietan eta eremu publikoko erreserbetan barna sartzeko ordenantza.
6/90 Legearen 325. artikuluan eta 2/95 Legearen 11. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, Udal idazkaritzan, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatu eskubidedunek aztertu, eta bidezkoa bada, aipatu epean, egoki juzkatzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Cortesen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ismael Miñes Catalán.
Iragarkiaren kodea: A9912109