158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A R T A X O A

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoen arauak, 2000.urteko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko dutenak, hasiera batean onestea

Artaxoako Udalak, 1999ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, behar den legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen ondotik aipatzen diren ordenantza fiskalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legeari egokitutakoak.

Onetsitako ordenantzak:

1.-Ordenantza fiskal orokorra.

2.-Kontribuzio berezien ordenantza fiskala.

3.-Udalaren hilerrian eta gorputegian zerbitzuak eman eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

4.-Irekitzeko lizentziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

5.-Udalaren abere hiltegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

7.-Lizentziak emateko eta hirigintzako bertze jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko probetxamenduen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

9.-Udalaren igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

10.-Kultur aretoen erabilera arautzen duen ordenantza fiskala.

11.-Merkatu ttikiko saltokiak jartzeko lurzoruaren okupazioa arautzen duen ordenantza fiskala.

12.-Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza fiskala.

13.-Tasak, ordezko betearazpenak eta agindu betearazleak arautzen dituen ordenantza fiskala.

14.-Zuhaitzak, zuhaixkak eta basobera zaindu eta babesteko Udalaren arauteria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen dira ordenantza horiek hogeita hamar egunez, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik, ez bada erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Artaxoan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Jesús Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A9912108