158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A R T A X O A

2000.eko zerga-tasak

Artaxoako Udalak erabaki hau hartu zuen, 1999ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran eta behar den legezko quoruma izanik:

Ehuneko 0,3585eko karga-tasa paratzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

Ehuneko 8,80ko karga-tasa paratzea landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

Ehuneko 1,4ko indizea paratzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

Ehuneko 3,8ko karga-tasa paratzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 178. artikuluko eskalatik, ehuneko 2,5eko portzentajea paratzea hirilurren balio erreala igotzeko eta ehuneko 12ko tasa, Foru Lege horren 176. artikuluan aipatzen den karga eskalatik.

Erabaki horren aurka ondoko errekurtsoetako bat jartzen ahal da, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Jesús Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A9912107