158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E D E A

Aurrekontuetako aldaketen hasierako onespena

Ledeako Udalak 1999ko aurrekontu orokor eta bakarreko aurrekontuko hainbat kontusailetako aldaketak hasiera batez onestea erabaki zuen 1999ko irailaren 27an eta urriaren 26an egindako osoko bilkuretan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 284, 285 eta haiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoari jarrakiz, espedientea udal egoitzetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ledean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912003