158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E D E A

Ordenantzen aldaketa onetsirik, 4/1999ko Foru Legeari egokitzeko

Udalak espedientean bildutako ordenantza, tarifen eranskin, arau eta prezio publikoen eranskinen aldaketa, 4/1999 Foru Legeari egokitzearren egin beharrekoa, onestea erabaki zuen 1999ko urriaren 26ko bilkuran. Aldaketa horrek 2000ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean jarriko da 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ledean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912002