II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- L E D E A
2000. urteko zerga tasen onespena
Udalak, urriaren 26an egindako bilkuran, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren zerga- tasa, indize eta karga-tasak onestea erabaki zuen.
-Hirilurraren kontribuzioa: 1999an kontzeptu horrengatik lortu dirubilketa % 2ko igoerarekin eskuratzeko beharrezkoa dena.
-Landalurraren kontribuzioa: 1999an kontzeptu horrengatik lortu dirubilketa % 2ko igoerarekin eskuratzeko beharrezkoa dena.
-Eraikuntza, instalazio eta obrak: % 3.
-Jarduera ekonomikoan gaineko zerga: ehuneko 1,40, gutxieneko kuoten gainean.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
1.-Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko ondoko portzentajea aplikatuko da sortzapena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean: urtebetetik bostera bitarteko tartea: ehuneko 2,5; 10 urtera bitarteko tartea: ehuneko 2,5; 15 urtera bitarteko tartea: ehuneko 2; eta 20 urtera bitarteko tartea: ehuneko 2.
2.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergako kuotak zehazteko zerga oinarriari karga-tasa bakarra aplikatuko zaio, ehuneko 8koa, hain zuzen ere.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Ledean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren bian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9912001