158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E I R E

Tasen ezarpenaren hasierako onespena eta horiek arautzen dituzten ordenantzen onespena, 2000ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko baitute

Udalak, 1999ko azaroaren 23ko osoko bilkuran, ordenantza hauek hasiera batez onestea erabaki zuen:

-Ordenantza fiskal orokorra.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen duen ordenantza.

-Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza.

-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuretan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Beireko Udal hilerria erabiltzeko eta bertako zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Adminstrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedienteak jendaurrean paratuko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Beiren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita seian. Alkate udalburua, Emilio Ongay Adot.

Iragarkiaren kodea: A9912000