158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A N T S O A I N

Euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantza

Antsoaingo Udalak, 1999ko azaroaren 24ko osoko bilkuran, Antsoaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantza onetsi zuen hasiera batez.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean paratuko da 30 eguneko epean, herritarrek eta interesatu eskubidedunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Antsoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A9911997