158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak, 1999ko azaroaren 24ko osoko bilkuran, ondotik aipatzen diren tributuetan honako karga-tasa nahiz errekargu hauek ezartzea erabaki zuen, 2000. urteko urtarrilaren 1etik aitzina ondorioak izan ditzaten:

Hirilurraren kontribuzioa. Karga-tasa: ehuneko 0,2464.

Landalurraren kontribuzioa. Karga-tasa: ehuneko 0,80.

Jarduera ekonomikoaren gaineko zerga: 1,4ko indizea, zergaren gutxieneko kuoten gainean.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 5eko karga-tasa.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 eta 176.2 artikuluetan aurreikusitako urteko portzentajerik handienak aplikatuko dira.

Aditzera ematen da behar diren ondorioetarako.

Antsoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A9911996