158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

Nahitaezko desjabetzapenaren espedientea

Nahitaezko desjabetzapenaren espedientea, Tuteran "Mediavilla-San Miguel ibaiaren estaldura urbanizatzeko" obrak egiteko. Nafarroako Gobernuak obra horiek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklaratu zuen azaroaren 8ko 570/1999 Foru Dekretuaren bidez.

Hirigintzako zinegotzi delegatuak, 1999ko azaroaren 26an, Isabel de Cubas Gertzen andreari dei egitea xedatu du, legeak ezarritako bideei jarraikiz, okupazioaren aurreko akta egiteko. Akta hori Hiri Antolamendu eta Ingurugiroko Alorrean eginen da (Hirigintza, Udaletxeko 4. solairua, Plaza Zaharra, 1), 2000. urteko urtarrilaren 13an, eguerdiko 13:30etan. Interesatuak jabetza egiaztatuko duten titulu edo agiriak aldean eraman beharko ditu.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako ondorioetarako.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita seian. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A9911880