158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- LOS ARCOS

E D I K T U A

Ondoren aipatzen diren pertsonei jakinarazpena egitea ezinezkoa suertatu denez, eta zorrak ez ordaintzeagatik Alkatetza honek egin dituen jarduketak direla eta, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta salatua bizi den Udalaren ediktu oholean paratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoari jarraikiz.

María Carmen Fernández Alvarez andreari dituen zorrak jakinarazteko espedientea.

Jakinarazten den jarduketa: premiamenduzko probidentzia, azaroaren 12koa, egin beharreko ordainketaren atzerapena jakinarazi eta 15 eguneko epea ematen diona zorra % 10eko errekarguarekin ordaintzeko, hala egiten ez badu premiamendu bidez ordainaraziko zaiola jakinarazirik.

Zorrak:

Erreferentzia: 1997ko hirilurraren gaineko kontribuzioa. Ordainagiriaren zenbakia: 1362 1.801. Zenbatekoa: 180 pezeta. Errekargua: 1.981 pezeta.

Erreferentzia: 1997ko hirilurraren gaineko kontribuzioa. Ordainagiriaren zenbakia: 3365 1.801. Zenbatekoa: 180 pezeta. Errekargua: 1.981 pezeta.

Erreferentzia: 1999ko hirilurraren gaineko kontribuzioa. Ordainagiriaren zenbakia: 1409 1.801. Zenbatekoa: 180 pezeta. Errekargua: 1.981 pezeta.

Erreferentzia: 1998ko hirilurraren gaineko kontribuzioa. Ordainagiriaren zenbakia: 4378 1.801. Zenbatekoa: 180 pezeta. Errekargua: 1.981 pezeta.

Erreferentzia: gastuak itzultzea. Ordinagiriaren zenbakia: 487.374. Guztira: 487.374 pezeta.

Zorra, guztira: 495.298 pezeta.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Los Arcosen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita lauan. Alkate udalburua, José María Blasco Galdeano.

Iragarkiaren kodea: A9911744