II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Administrari laguntzaile baten izendapen proposamena
Mairagako Mankomunitateko administrari laguntzailearendako lanpostu bat, funtzionario araubidekoa, oposizio-lehiaketaz betetzeko deialdia 1999ko apirilaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 45. zk.an argitaratu zen. Behin deialdi horren hautapen probak bukatuta eta deialdi horretako 7.2 oinarrian xedatutakoa betez epaimahai kalifikatzaileak puntuaziorik altuena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena egin behar du.
Epaimahaiak izendapena proposatzen du hautapen probak gainditu dituen izangai bakarraren alde: María Victoria García Muro andrea.
Proposatutako izangaiak, izendapen proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik 30 egun naturaleko epean, deialdiaren 7.3 oinarrian aipatu bezala egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu Mairagako Mankomunitateko Erregistro Orokorrean.
Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabostean. Alkatea, Javier Santalla Prieto.
Iragarkiaren kodea: A9911566