I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
203/1999 FORU AGINDUA, azaroaren 2koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, etxebizitza erosteko emandako hipoteka maileguen deklarazio informatiboaren 181 eredua onesten duena.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeak, 94. artikuluko 2. idatz-zatiko a) letran xedatzen du entitate mailegu-emaileek etxebizitza erosteko ematen dituzten hipoteka maileguei buruzko informazioa emateko betebeharrak ezarri ahal izanen direla, erregelamendu bidez.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiak (abuztuaren 6ko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), 62. artikuluan xedatzen du etxebizitza erosteko hipoteka maileguak ematen dituzten entitateek mailegu horien berri emateko deklarazio bat aurkeztu beharko dutela hurrengo urteko urtarrilaren lehendabiziko hogeita hamar egun naturaletan, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak zehazten duen moduan eta tokian. Kontseilariak berak, halaber, zehaztu ahal izanen ditu aurkezteko prozedura eta baldintzak, deklarazio hori ordenadore bidez zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian edo bitarteko telematikoak erabiliz aurkeztea bidezkoa izan dadin.
Aipatutako araua aplikatzeko, betebehar hori duten entitateek zein bide erabiliko duten ezarri behar da.
Hori horrela, aipatu Erregelamendu horren 62.4 artikuluaren bidez emandako baimenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Lehenbizikoa.-Etxebizitza erosteko ematen diren hipoteka maileguen deklarazio informatiboaren 181 ereduaren onespena.
1. Etxebizitza erosteko ematen diren hipoteka maileguen deklarazio informatiboaren 181 eredua onesten da, hura aurkezteko ordenadore bidez zuzenean irakurtzeko moduko euskarria edo bitarteko telematikoak erabiltzea derrigorrezkoa denean.
2. Foru Agindu honen II. eranskinean ageri diren diseinu fisiko eta logikoak, zeinei lotu behar zaizkien ordenadore bidez zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak, onesten dira.
Bigarrena.-Deklarazioa egin behar duten subjektuak.
181 eredua aurkeztera beharturik egonen dira etxebizitzak erosteko hipoteka maileguak ematen dituzten entitateak, maileguak Nafarroako lurraldean egoitza duten establezimendu edo sukurtsalen bidez formalizatzen badira.
Hirugarrena.-Informazioaren xedea eta edukia.
181 ereduan ondoko datu hauek agertaraziko dira, Foru Agindu honen II. eranskinean dauden zehaztapenei jarraikiz:
a) Mailegu hartzaileen izen-deiturak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
b) Hipoteka maileguaren zenbateko osoa.
c) Mailegu hartzaileek ekitaldian ordaindutako kopuruak, interesetarako, kapital amortizaziorako eta besteren finantzaziotik heldu diren beste gastuetarako. Interesetarako dirulaguntza izanez gero, haien zenbatekoa dirulaguntza kenduta ezarriko da.
d) Hipoteka mailegua eratu edo, kasurako, subrogatu zen eguna.
f) Hipoteka maileguaren identifikazioa.
Laugarrena.-181 eredua aurkezteko tokia eta epea.
1. Euskarri magnetikoko 181 eredua Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztu beharko da.
181 eredua bitarteko telematikoak erabiliz aurkezten bada, datuen igorpena Ekonomi eta Ogasun Departamentuarekin konektatuta eginen da, III. eranskinean ageri diren zehaztapen teknikoekin bat.
2. 181 eredua urtarrilaren lehenbiziko hogeita hamar egun naturaletan aurkeztuko da, aurreko urte naturalari dagokion informazioarekin.
Bosgarrena.-Aurkezpenaren izaera.
Eredua bitarteko telematikoak erabiliz aurkeztu beharko da nahitaez erregistroen kopurua 250.000tik gorakoa denean edo entitateak, martxoaren 25eko 157/1996 Foru Dekretuarekin bat (apirilaren 17ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), entitate laguntzaileak direnean. Gainerako kasuetan aukerakoa izanen da.
Eredua euskarri magnetikoa, hau da, disketea, erabiliz aurkeztu ahal izanen da erregistroen kopurua 250.000tik beherakoa denean.
Seigarrena.-181 eredua bitarteko telematikoen bidez aurkezteko prozedura.
1. Entitateek teleprozesu bidez igorriko dituzte Ekonomi eta Ogasun Departamentura III. eranskinean zehazten den formatoa duen informazioa.
2. Bitarteko hori erabiliz aurkeztu eta jasotzen den informazioa behin-behinekoa izanen da, prozesatu eta egiaztatu egin behar baita. Foru Agindu honetan ezarritako diseinuarekin eta gainerako zehaztapenekin bat heldu ez bada, deklarazio egileari akatsak hamar egun baliodunetan zuzen ditzala eskatuko zaio. Epe hori iraganik, Tributuen Administrazioari eskatu daitezkeen datuak eskuratzea galarazten dioten arazoek beren horretan dirautela, deklarazio informatiboa ez aurkeztutzat joko da ondorio guztietarako, eta hala jakinaraziko zaio zergadunari, arrazoiekin batera.
Zazpigarrena.-181 eredua euskarri magnetikoan aurkezteko prozedura.
1. 181 ereduaren deklarazio egileak honako dokumentu eta euskarri hauek aurkeztuko ditu:
Bat.-Behar bezala betetako ereduaren laburpen-orriaren bi aleak (bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarena). Horren formatoa Foru Agindu honen I. eranskina da.
Ale hauek makinaz beteko dira, ahal bada, datuak interpretatzean akatsik gerta ez dadin, eta jatorrizkoa Administrazioarendako alea izanen da.
Deklarazioaren egileak, aleak aurkeztuta, interesatuarentzat dena eramanen du, zigilaturik, eta horixe izanen da entregaren frogagiria.
Bi.-Ordenadore bidez zuzenean irakurtzeko moduko euskarri bat edo gehiago, "kanpoko etiketa" banarekin, itsasirik, eta bertan adierazita ondoko ataletan zehazten diren datuak, ordena honetan, nahitaez:
a) Urtea.
b) 181 eredua.
c) Deklarazio egilearen identifikazio fiskaleko zenbakia.
d) Deklarazio egilearen sozietatearen izena.
e) Deklarazio egilearen helbide fiskala, udalerria eta posta kodea.
f) Artxiboko erregistroen kopurua, guztira.
g) Euskarria entregatu zen eguna.
Etiketa horretan nahikoa izanen da dagokion datua idaztea, atalaren letra aurretik duela. Artxiboak euskarri bat baino gehiago baldin badu, bakoitzak bere etiketa, sekuentziaren arabera zenbakitua, eramanen du (1/N, 2/N, 3/N, etab., eta N izanen da artxiboak dituen euskarrien kopurua, guztira, deklarazio egileak artxibo bakarra aurkeztuko baitu).
2. Ordenadorean irakurtzeko moduko euskarriak, jasotzen diren guztiak, behin-behinekoak izanen dira, prozesatu eta egiaztatu egin behar baitira. Foru Agindu honetan ezarritako diseinuarekin eta gainerako zehaztapenekin bat heldu ez badira, edo barrenean duten informazioa eskuratzea ezinezkoa baldin bada, deklarazio egileari euskarri informatikoak dituen akatsak hamar egun baliodunetan zuzen ditzala eskatuko zaio. Epe hori iraganik, Tributuen Administrazioari eskatu daitezkeen datuak eskuratzea galarazten dioten arazoek beren horretan dirautela, deklarazio informatiboa ez aurkeztutzat joko da ondorio guztietarako, eta hala jakinaraziko zaio zergadunari, arrazoiekin batera.
3. Segurtasuna dela-eta, ordenadore bidez zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak ez dira itzuliko, espreski hala eskatzen denean salbu, kasu horretan garbitu eta atzera emanen baitira, aurkeztutakoak edo antzeko batzuk.
AZKEN XEDAPENA
Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 1999ko informazioa duten deklarazioetan izanen du eragina lehendabizikoz.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren bian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.
I. ERANSKINA
II. ERANSKINA
181 EREDUAREN EUSKARRIAK, ORDENADORE BIDEZ ZUZENEAN IRAKURTZEKO MODUKOAK, BETE BEHARREKO DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK
A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak
Etxebizitza erosteko hipoteka maileguen deklarazio informatiboak (181 eredua) aurkezteko euskarriek, ordenadore bidez zuzenean irakurtzeko modukoek, ezaugarri hauek bete beharko dituzte:
Disketeak:
3 1/2", bi aldetakoak. Dentsitate bikoitza (720Mb). MS-DOS sistema eragilea.
3 1/2", bi aldetakoak. Goi dentsitatea (1.44Mb). MS-DOS sistema eragilea.
ASCII kodea letra larritan, kontrol edo tabulazio karaktererik gabe.
250 posiziotako erregistroak.
3 1/2"-ko disketeek fitxategi bakar bat, DIPHxxxx izenekoa, eduki beharko dute, xxxx deklarazioaren zerga ekitaldiaren lau zenbakiak izanik. Fitxategi horrek erregistro mota desberdinak bilduko ditu, B) atalean aipatzen den ordenean.
Fitxategiak diskete bat baino gehiago hartzen badu, behar diren bezainbat disketetan zatitu beharko da. Diskete horietako bakoitzaren izena DIPHxxxx.NNN izanen da, NNN fitxategiaren hurrenkera zenbakia izanik, 001etik hasita.
Zatien artxiboek erregistro osoak hartuko dituzte beti.
B) Diseinu logikoak
Erregistroen deskripzioa
Deklarazio egile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehenengo posizioa dutela ezaugarri nagusi, irizpide hauen arabera:
1. mota: deklarazio egilearen erregistroa: identifikazio datuak eta deklarazioaren laburpena.
2. mota: mailegu hartzailearen erregistroa.
Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, deklarazioak zenbat mailegu hartzaile duen, hainbat erregistro izanen dira.
Eremu alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskubian hutsunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentodunik gabe.
Zenbakizko eremu guztiak eskubitara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik, zeinurik gabe eta paketatu gabe.
Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren deskripzioan kontrakoa zehazten ez den bitartean. Edukirik ez balute, zenbakizko eremuak zeroz beteko lirateke eta alfabetikoak hutsunez.
POSIZIOA IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA
1. MOTAKO ERREGISTROA: DEKLARAZIO EGILEA
1 Zenbakizkoa Erregistro mota.
'1' (bat) konstantea.
2-4 Zenbakizkoa Aurkezteko eredua.
'181' konstantea.
5-8 Zenbakizkoa Ekitaldia.
Deklarazioaren zerga ekitaldiaren lau zifrak.
9-17 Alfazenbakizkoa Deklarazio egilearen IFZ.
Eremu hau eskubitara doitu beharko da. Azken posizioa kontroleko karakterea izanen da eta ezkerretara dauden posizioak zeroz beteko dira.
18-57 Alfabetikoa Deklarazio egilearen sozietatearen izena.
Sozietatearen izen osoa ezarriko da, anagramarik gabe.
58 Alfabetikoa Euskarri mota
Hauetako bat beteko da:
'D':informazioa disketean aurkezten bada.
'T': transmisio telematikoa.
59-107 Alfazenbakizkoa Norengana jo.
Eremu honek bi zati ditu:
59-67: telefonoa. Bederatzi posizioeko zenbakizkoa.
68-107: izen-deiturak. Deklarazio egilearentzat zehaztutako irizpide berarekin beteko da.
108-120 Zenbakizkoa Zeroz beteko da.
121-122 Alfabetikoa Deklarazio osagarria edo ordezkoa.
Ohiko deklarazioetan, tarte hau hutsunez beteko da. Salbuespen gisa, bi aldiz edo berriz aurkezten bada, nahitaez bete beharko da eremu hauetako bat:
121: deklarazio osagarria. "C" bat ezarriko da deklarazioaren xedea baldin bada agertaraztea ekitaldi bereko beste deklarazio batean azaldu beharreko maileguak, hala egin ez zelako.
122: ordezko deklarazioa: "S" bat ezarriko da deklarazioaren xedea ekitaldi berean aurretik egindako beste bat baliogabetu edo osorik ordeztea baldin bada. Ordezko deklarazio batek aurreko deklarazio bat baizik ez du ordeztu ahal.
123-135 Zenbakizkoa Zeroz bete.
136-144 Zenbakizkoa Mailegu hartzaileen erregistroen kopuru osoa.
Deklarazio egile honentzat euskarrian deklaratutako mailegu hartzaileen kopuru osoa ezarriko da. (2. motako erregistroen kopurua).
145-159 Zenbakizkoa Kapital amortizatuaren zenbateko osoa.
Ekitaldian kapitalaren amortizaziorako ordaindutako zenbatekoen batura ezarriko da, zeinurik eta hamarrenik gabe.
160-174 Zenbakizkoa Interesen zenbateko osoa.
Ekitaldian interesetarako ordaindutako zenbatekoen batura ezarriko da, zeinurik eta hamarrenik gabe.
175-189 Zenbakizkoa Besteren finantzaziotik heldu diren gastuen zenbateko osoa.
Ekitaldian besteren finantzaziotik heldu diren gastuetarako ordaindutako zenbatekoen batura ezarriko da, zeinurik eta hamarrenik gabe.
190-250 Alfabetikoa Hutsunez beteko da.
2. MOTAKO ERREGISTROA: MAILEGU HARTZAILEA
1 Zenbakizkoa Erregistro mota.
'2' (bi) konstantea.
2-4 Zenbakizkoa Aurkezteko eredua.
'181' konstantea.
5-8 Zenbakizkoa Ekitaldia.
Deklarazioaren zerga ekitaldiaren lau zifrak.
9-17 Alfazenbakizkoa Deklarazio egilearen IFZ.
1. motako erregistroaren posizio hauetan dagoena ezartzea.
18-26 Alfazenbakizkoa Mailegu hartzailearen IFZ.
Eremu hau eskubitara doitu beharko da. Azken posizioa kontroleko karakterea izanen da eta ezkerretara dauden posizioak zeroz beteko dira.
27-35 Alfazenbakizkoa Legezko ordezkariaren IFZ.
IFZrik ez duten adingabekoen kasuan baizik ez da ezarriko.
36-75 Alfabetikoa Mailegu hartzailearen izen-deiturak.
1. motako erregistroan deklarazio egilearentzat zehaztutako irizpide berarekin beteko da.
76-77 Zenbakizkoa Probintziaren kodea.
Mailegu hartzailearen helbidea dagoen probintziaren kodea ezarriko da. Atzerrian bizi direnen kasuan 98 idatziko da.
78-97 Alfazenbakizkoa Hipoteka maileguaren identifikazioa.
Entitate mailegu emaileak hipoteka maileguari emandako identifikazio zenbakia agertaraziko da.
98-105 Zenbakizkoa Hipoteka maileguaren eratze edo subrogatze eguna.
Dataren formatoa: UUHHEE
106-108 Zenbakizkoa Hipoteka maileguaren iraupena.
Hipoteka maileguaren iraupena, hilabetetan, agertaraziko da.
109-123 Zenbakizkoa Hipoteka maileguaren zenbatekoa.
Hipoteka maileguaren zenbatekoa ezarriko da, zeinurik eta hamarrenik gabe.
124-138 Zenbakizkoa Ekitaldian, kapitala amortizatzeko ordaindutako zenbatekoa.
Ekitaldian, kapitalaren amortizaziorako ordaindutako zenbatekoa ezarriko da, zeinurik eta hamarrenik gabe.
139-153 Zenbakizkoa Ekitaldian, interesetarako ordaindutako zenbatekoa.
Ekitaldian, interesetarako ordaindutako zenbatekoa ezarriko da, zeinurik eta hamarrenik gabe. Interesetarako dirulaguntza baldin badago, horien zenbatekoa dirulaguntza kenduta agertaraziko da.
154-168 Zenbakizkoa Ekitaldian, besteren finantzaziotik heldu diren gastuetarako ordaindutako zenbatekoa.
Ekitaldian, besteren finantzaziotik heldu diren gastuetarako ordaindutako zenbatekoa ezarriko da, zeinurik eta hamarrenik gabe.
169-174 Zenbakizkoa Partizipazio portzentajea.
Titular bat baino gehiago dagoenean, titular adina erregistro agertuko dira, eta horietako bakoitzean partizipazio portzentajea ezarriko da.
169-171 posizioak: zati osoa.
172-174 posizioak: hamarrena.
175-250 Alfabetikoa Hutsunez beteko da.
III. ERANSKINA
1. Fitxategien igorpen telematikoetarako Ekonomi eta Ogasun Departamentuarekin egin behar den konexioaren ezaugarriak:
1.1. Komunikazio linea
X-25 IBERPAC konexioa.
Ezaugarriak
Zirkuitu birtual konmutatua.
Paketearen neurria: 128.
2. mailaren leihoaren neurria: 7
3. mailaren leihoaren neurria: 7
1.2. Fitxategien transferentziarako programa: EDITRAN.
1.3. Erregistro luzera: 250 karaktere.
1.4. EDITRAN aplikazioaren izena: MOD 181.
2. Erregistroaren diseinua.
2.1. 1. motako erregistroa (DEKLARAZIO EGILEA)
(Agindu honen I. eranskinean definitua)
2.2. 2. motako erregistroa (MAILEGU HARTZAILEA)
(Agindu honen I. eranskinean definitua)
Iragarkiaren kodea: A9911317