II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- A R I B E
Obrak esleiturik
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko, honako hau ematen da aditzera: Aribeko Udalak, 1999ko azaroaren 4an eginiko bilkuran, erabaki zuen Aezkoa ibarreko Aribeko (Nafarroa) 1999 eta 2000rako basoa hobetzeko eta azpiegituretarako obrak Excavaciones Aezkoa, S.L.ri esleitzea 7.109.374 pezetatan, BEZa barne.
Ariben, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabian. Alkatea, Nicolás Remondegui Bastero.
Iragarkiaren kodea: A9911564