II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- E S P A R T Z A
Hasierako onespena lerrokaduren azterlanari
Espartza-Zaraitzuko Udalak, aurtengo azaroaren 12ko bilkuran eta bertara agertutako guztien adostasunez, hasiera batean onetsi du hirilurreko katastroko 2. poligonoko 61. lurzatiko lerrokaduren azterlana, Pedro Beaumont Zazu jaunak sustatua.
Erabaki hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek egoki juzkatzen dituzten kexa, ohar edo alegazioak aurkez ditzaten.
Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan.
Espartza-Zaraitzun, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabostean. Alkate udalburua, Alejandro Ramírez Ramírez.
Iragarkiaren kodea: A9911520