II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- Z I Z U R
Behin betiko onespena birzatiketa proiektuari
Udalbatzak, 1999ko azaroaren 11n egin bilkuran, behin betikoz onetsi du Zizur Txikiko udal planeamenduko arau subsidiarioetako D-34 exekuzio unitatearen birzatiketa proiektua.
Behin betiko onespen egintza honen aurka, administrazio bideari amaiera ematen baitio, paratzen ahal da berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organoari zuzendua, hilabeteko epean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzi- errekurtsoen Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, aldez aurretik administrazio publiko honi errekurtsoa paratu den berria emanez, edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.
Gazolatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamazazpian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: A9911519