158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B A R I L L A S

Hiri lurzoruaren mugaketa proiektuaren aldaketa puntuala, Barillasko 1. poligonoko 193. lurzatian

Barillasko Udalak, 1999ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quorumarekin hasiera batean onetsi du Barillasko hiri lurzoruaren mugaketa proiektuaren aldaketa puntuala, Jesús María Díaz Alava jaunak sustatua, Carlos Erro Ibáñez jaun arkitektoak idatzi agiri teknikoaren arabera, hiri lurzoruan 1. poligonoko 193. lurzatiaren zati bat sartzen duena.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek hura aztertu eta, kasua bada, alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan.

Barillasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamazazpian. Alkate udalburua, Mª Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A9911516