II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- B A R G O T A
Behin betiko onespena planeamenduko udal planaren aldaketa puntualari
Udal honek, 99-9-23an hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen planeamenduko udal planeko S-9 unitatearen mugapenaren aldaketa, Carmelo Alvarez de Eulate Sáenz jaunak sustatua.
Jendaurreko epea inolako alegaziorik arkeztu gabe iragan denez, Bargotako jarduneko Udalak, 1999ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen S-9 unitatearen mugapenaren aldaketa, Carmelo Alvarez de Eulate Sáenz jaunak sustatua.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan.
Bargotan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamaseian. Alkate udalburua (jardunekoa), sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9911515