158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M O N T E A G U D O

Deialdia, Monteagudoko menpeko enplegatua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da, Monteagudoko Udaleko menpeko enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Monteagudoko Udaleko nomina eta plantillako funtzionario izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko da.

1.3. Lanpostua E mailari dagozkion lansariez hornituko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako lege aplikagarrietan ezarritakoaren ariora.

1.4. Udalaren zuzendaritzapean, beti ere, izendatua gertatzen denak, ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:

a) Albiente-mandatariari berariaz dagozkion zerbitzuak.

b) Bando ofizialak eta pregoi partikularrak aditzera ematea.

c) Udalaren hiri zerbitzuak mantendu eta zaintzea.

d) Udalaren eraikin eta instalazioen garbiketa eta mantenimendua.

e) Kale eta plazetako lorategi eta zuhaitzen ardura, erein, landatu, ureztatu, inausi, eta lurra lantzea barne direla.

f) Kale eta plazak ureztatzea.

g) Nekazal eremuetako ohiko lanak, zuhaitz landaketak, inausketa, ureztaketa, zamalanak, zangak eta zuloak egitea, ongarritzea, lurra lantzea, eta abar.

h) Udaleko obrak egiten diharduten administrazioko langileen koordinazioa.

i) Udalerriaren zaintza, trafikoaren antolamendua, aparkalekua, obra lizentzia, eremu publikoaren okupazioa, landazaintza eta abarri dagokienez.

j) Udal hilerriaren zainketa eta kontrola.

k) Udalak agindutako beste edozein, dagokion kategoriaren barnean sartzen badira, beti ere.

1.5. Lan mota eta lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharrei egokituko zaizkie, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

1.6. Izendatutako izangaiak Monteagudon bizi beharko du.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea izatea edo Europako Batasuneko beste edozein herritakoa, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean 18 urte beteak izatea.

b) Guttienez Eskola ziurtagiriaren edo Lehen Ikasketen ziurtagiriaren jabe izatea.

c) Lanpostuaren eginkizunetarako behar den gaitasun fisiko nahiz psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izana.

e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean guttienez B1 mailako gidatzeko baimenaren jabe izatea.

2.2. Probak gainditu eta lanpostua lortzen duten izangaiek, deialdi honen 7. oinarriak xedatzen duen moduan eta epean egiaztatu beharko dituzte arestiko baldintzak. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako, baita hautapen prozedura osoan eta izendapen eguna bitarte ere.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Monteagudoko Udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko direlarik:

a) 1. eraskina izenaz argitaratutako eredu ofizialean eta datu guztiak behar bezala beterik egindako eskabide orria.

b) N.A.N.aren edo bestelako identifikazio agiri baliokideren baten fotokopia.

3.2. Eskabideak aurkezteko ezarri den epea luzaezina da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean, egokiak juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ahalko dituzte eta okerrik bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea akiturik, eta horiek ebatzita, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Monteagudoko alkatea.

Ordezkoa: Monteagudoko lehen alkateordea.

Mahaikidea: Monteagudoko Udaleko zinegotzi bat.

Ordezkoa: Monteagudoko Udaleko zinegotzi bat.

Mahaikidea: Monteagudoko Udaleko zinegotzi bat.

Ordezkoa: Monteagudoko Udaleko zinegotzi bat.

Mahaikidea: Monteagudoko Udaleko zinegotzi bat.

Ordezkoa: Monteagudoko Udaleko zinegotzi bat.

Mahaikidea: Tuterako Teknika eta Industri Eskolako irakasle bat.

Ordezkoa: Tuterako Teknika eta Industri Eskolako irakasle bat.

Mahaikidea: arkitekto bat.

Ordezkoa: arkitekto tekniko bat.

Mahaikidea: Tuterako Teknika eta Industri Eskolako irakasle bat.

Ordezkoa: Tuterako Teknika eta Industri Eskolako irakasle bat.

Mahaikidea: nekazaritzako ingeniari bat.

Ordezkoa: nekazaritzako ingeniari bat.

Mahaikidea, langileen ordezkaria: Udaleko idazkaria, Epaimahaiko idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: María Teresa Arcilla Soto andrea, Monteagudoko Udaleko administrari laguntzailea.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen da eratu ezta jardun ere kideen gehiengoa bederen bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako arauen interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartu ahal izanen ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beraien espezialitate teknikoetara mugatuko dira eta horiei dagokienez baino ez diete lagunduko epaimahaikoei.

6.-Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

6.1. Administrazioan sartzeko Erregelamenduko 16.j artikuluari jarraikiz, oposizio-lehiaketa deialdia argitaratzen den egunetik hasita bi hilabeteren buruan hasiko da gutxienez.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean jakinaraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak arauzko moduan emanen ditu aditzera hurrengo probei buruzko iragarkiak.

6.2. Oposizio-lehiaketa honako ariketa hauek osatuko dute:

6.2.1. Lehiaketaldia.

Izangaiek alegatutako merezimenduen neurketa, II. eraskinean zehazten den baremoaren arabera.

Izangaiek eskabidea aurkezten duten unean berean alegatu eta egiaztatu beharko dituzte merezimendu guztiak, horretarako jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak ekarri beharko dituztelarik, bestela ez aurkeztutzat joko dira.

Merezimenduen balorazioa egindakoan, emaitzak Udaletxeko iragarki oholean jarriko dira ikusgai.

6.2.2. Oposizioaldia.

A) Lehenengo ariketa:

1.-200 bat hitzeko diktaketa.

Ariketaren balioa: 10 puntu. Ortografiako akats bakoitzeko 0,25 puntu kenduko dira, azentu akatsetan salbu, horietan bakoitzeko 0,1 puntu soilik kenduko baita.

2.-Oinarrizko matematikako bost ariketa ebaztea. Proba hau egiteko ez da kalkulagailurik erabiltzerik izanen.

Ariketaren balioa: 5 puntu, 1,25 puntu osorik ebatzitako ariketa bakoitzeko.

B) Bigarren ariketa: kulturako proba bat izanen da, III. eraskineko gaiei buruzkoa.

Ariketaren balioa: 10 puntu.

C) Hirugarren ariketa: egin beharreko lanarekin zerikusia izanen duten proba praktikoak.

-Elektrizitatea: 15 puntu.

-Igeltserotza: 15 puntu.

-Nekazaritza-mendizaintza-lorezaintza: 15 puntu.

-Soldadura: 15 puntu.

Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak ariketa gainditu dutenen eta erdietsitako puntuen zerrenda paratuko du jendaurrean Monteagudoko Udaletxeko iragarki oholean, eta baita hurrengo ariketa zein egun, toki eta ordutan eginen den ere.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek aldean N.A.N. eraman beharko dute.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Ariketen kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda helaraziko dio Udalari, lehiaketaldiko puntuak eta oposizioaldian izangai bakoitzak erdietsitako kalifikazioak batuz ateratako puntuazioaren arabera, eta horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duenaren aldeko izendapen proposamena eginen du.

Aipatu proposamena Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du, eta Monteagudoko Udaletxeko bulegoetara honako agiri hauek eraman:

1.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia (Udaletxeko bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa), edo jaiotze aktaren ziurtagiria.

2.-Eskola Ziurtagiriaren edo Lehen Ikasketen Ziurtagiriaren kopia kautotua edo fotokopia (Udaletxeko bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa), edo hori eskuratzeko pagatu beharrekoaren ordainagiria.

3.-B1 mailako gidatzeko baimenaren kopia kautotua edo fotokopia (Udaletxeko bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa).

4.-Osasun ziurtagiria, lanpostuan aritzea eragozten dion akats fisiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena, Cascanteko Osasun Etxeak luzatua.

5.-Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

6.-Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela zin egin edo agintzea.

7.3. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez dituena ezin izanen da funtzionario izendatu, eta ordura arteko egintzak deuseztatuak geldituko dira, deialdian parte hartzeko eskabidean egindako faltsukeria dela eta, etor dakiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Arestiko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko luke utzitako hutsunea eta honekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko litzateke.

8.-Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua akiturik, eta izangaiek 7.2 oinarrian aipatutako agiriak eramanik, Alkatetzak, ebazpen bidez, proposatutako izangaia Monteagudoko Udaleko funtzionario izendatuko du, menpeko enplegatu gisa aritzeko.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3 Izendatutako izangaiak izendapenaren berri izan eta hilabete bateko epearen barnean lanpostuaz jabetu beharko du. Aipatu epean, ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaren jabe egiten ez bada, Monteagudoko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubideak oro galduko ditu. Horrelakorik gertatuz gero, 7.4 oinarrian ezarritakoari lotuko zaio.

9.-Errekurtsoak

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, hauetako errekurtso bat para daiteke:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian zuzenean, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko eparen barnean.

-Aldez aurretik eta nahi bada, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, jakinarazpenetik hasita hilabeteko epearen barrenean.

Deialdi hau, bere oinarri eta eranskinak Monteagudoko Udalak onetsi ditu, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita bian eginiko osoko bilkuran.

Monteagudon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabostean. Alkatea José María Vázquez Royo.

I. E R A N S K I N A

Eskabide eredua

Izena: J/A, adinez nagusia,

N.A.N. zk.: ..................

Jaioteguna:

Jaioterria:

Helbidea:

Posta kodea: ................ Telefonoa:

Zure aitzinean agertzen da eta erarik bidezkoenean honako hau dio:

Monteagudoko menpeko langile izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela eta horretarako aitortzen du:

a) Espainiako edo Europako Batasuneko beste herri bateko nazionalitatea duela eta 18 urte beteak dituela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

b) Lehen Ikasketen Ziurtagiriaren jabe dela.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa duela.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela berezia izan.

e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean B1 mailako gidatzeko baimenaren jabe dela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.

Horrenbestez:

Eskabide hau onar dezazun eta, horren kariaz, Monteagudoko Udaleko menpeko enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako onar nazazun eskatzen dut.

Monteagudon, 19..(e)ko ......aren ...(e)an.

(Sinadura)

MONTEAGUDOKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERASKINA

Merezimenduen baremoa

1.-Nafarroako Administrazio Publikoetako batean zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu lanpostuari dagozkion eginkizunetan funtzionario, bitarteko edo lan- kontratudun finko zein aldi bateko gisa, urtebetez edo gehiagotan egindako zerbitzualdiak, ziurtagiri ofizial bidez egiaztatuak: 0,5 puntu urtebete edo 6 hilabetekoa baino luzeagoa den frakzio bakoitzagatik. Kontutan hartuko den guttieneko denboraldia: urtebete. Aldi berekoak baldin badira atal bati baino gehiagori dagozkion zerbitzualdiak, horietako bat baino ez da kontuan hartuko. Atal honetako gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu.

2.-Aurrekoaren ezaugarri eta baldintza berberetan eta denboraldi berean landazaintzari, albienteei edo udaltzainei dagozkien lan berezietan egindako zerbitzualdiak: 0,5 puntu urte edo frakzio bakoitzagatik, gutienez urtebetekoa egiaztatu beharko delarik. Atal honetako gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu; aurrekoekin bat etorriz gero haiei batuko zaizkie.

III. ERASKINA

Nafarroa eta Monteagudoko historia, geografia eta ekonomiari buruzko ezagupen orokorrak

1. gaia.-Nafarroako Geografia: kokapena, mugak, hedadura, populazioa, hidrografia, orografia, klimatologia, esparru administratiboak; ekonomia, nekazaritza, industria, komunikabide eta abarren ezaugarri nagusiak.

2. gaia.-Monteagudoko Geografia: kokapena, mugak, hedadura, populazioa, hidrografia, orografia, klimatologia, ekonomia, nekazaritza, industria, komunikabide eta abarren ezaugarri nagusiak.

3. gaia.-Udal mugapeko aldeak: izen ofizialak eta tradiziozkoak.

4. gaia.-Monteagudoko auzo eta kaleen izendegia: izen ofizialak eta tradiziozkoak.

5. gaia.-Nafarroako Historia: Erresumaren sorburuak, Orreaga, Antso Handia, Alfontso Borrokalaria, Nafarroako Blanca eta Vianako Printzea. Forua. 1841eko Lege Itundua eta 1982ko Foruaren Hobekuntzari buruzko Lege Organikoa. Foru Erakundeak.

6. gaia.-Monteagudoko Historia: sorburuak. Gaztelua. Udal Administrazioa historian zehar eta gaur egun.

7. gaia.-Komunitateak, sindikatuak, kooperatibak eta bertako beste elkarte interesgarri edo garrantzitsu batzuk: helburua, xedeak eta zertan diharduten.

8. gaia.-Udalaren ordenantzak: helburua, edukia. Klase eta motak: udaltzainen gainekoa, fiskalak.

9. gaia.-Udaltzainaren eginkizunei buruzko ariketa praktiko idatzia: trafikoaren erregulazioa, era guztietako udal ordenantzak betetzen ote diren zaintzea.

Iragarkiaren kodea: A9911443