15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ERRONKARI IBARREKO BATZAR OROKORRA

Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzaren aldaketa

Tasen sortzapena eta dirubilketa

Etxebizitza berean bizi diren erabiltzaileen kasuan, prezio publikoa behin bakarrik aplikatuko da, erabiltzaile edo familia unitate bakarra balitz bezala.

8. art. Etxez etxeko laguntza zerbitzuan baja emateko arrazoiak honakoak izanen dira:

a) Etxez etxeko laguntzaren helburua diren egoera pertsonal edo/eta familiar horiek gainditzen direnean.

b) Beste etxe batera edo zentro espezializatu batera joatea

c) Heriotza.

d) Erabiltzaileak berak baja eskatzea.

Gertatzen diren bajak idatziz jakinarazi beharko zaizkio Erronkari Ibarreko Batzar Orokorrari, eta ondorio ekonomikoetarako kontuan hartuko da hilabetearen 15. eguna baino lehen edo beranduago gertatu badira.

9. art. 1. Etxez etxeko laguntza zerbitzua halakorik behar duten pertsonek edo/eta familiek eskatu ahal dute, beti ere Mankomunitate hau osatzen duten udalerrietako batean benetan bizi badira eta bertako erroldan badaude.

Halere, inguruabar bereziak direla-eta egoki denean, ez da bete beharko arestian xedatutakoa.

9. art. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileak izanen dira ohiko jarduerak egiterik ez duten pertsonak edo/eta familiak, edo senitartekoren batek eragindako arazoak dituztenak, egoera horietan elkarbizitza autonomoak irautea ere arriskuan jartzen denean.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren onuradun honakoak izan ahalko dira:

a) Baliatzen ahal diren zaharrak:

-Bakarrik bizi eta laguntza jakinen bat behar dutenak, hala nola, garbiketa pertsonaleko lanak, etxeko lanak, orientazioa eta gizarte nahiz osasun laguntza.

-Familiakoekin bizi eta justifikatutako arrazoiren batengatik haien laguntza hartu ezin dutenak:

b) Zahar ezinduak: hobeki zainduak egoteko, haietaz arduratzen diren familiakoek laguntza edo orientazioren bat behar badute.

c) Elbarriak.

d) Familiak, beren buruaz baliatzeko edo famili gune oso bat mantentzeko eragozpen larriak dauzkatenak.

12. art. Balorazioa eginik eta zerbitzua ematen hasi aurretik, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

-Behar bezala sinatutako eskabidea.

N.A.N.aren fotokopia.

-Gizarte Segurantzako kartilaren fotokopia.

-Osasun eta gizarte arloko txostena.

-Dirusarreren egiaztagiria.

-Errenta aitorpenaren fotokopia, elkarbizitza unitateko kide guztiena, horretarako behartuak direnena, edo dirusarreren zinpeko aitorpena.

-Elkarbizitza unitateko kide guztien dirusarrerei buruzko bankuko ziurtagiriak.

-Katastroko balioen ziurtagiria.

-Erroldatze agiria.

-Bankuko helbideratzea.

Erronkari Ibarreko Batzar Orokorrak eska dezake beste edozein agiri aurkeztea.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.-Etxez etxeko laguntza zerbitzuko oraingo erabiltzaileek aurkeztu beharko dute, aipatzen zaien epean, ordenantza honetako 12. artikuluak aipatzen duen dokumentazioa, bakoitzaren tasa kalkulatu ahal izateko.

Erronkarin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hiruan. Mankomunitateburua, Gregorio Ustés.

Iragarkiaren kodea: A9812076