15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E R I N

Herrilurrak arautzen dituen ordenantza

Udalbatzak, 1998ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen 15.1 artikuluaren aldaketa. Hona testu berria:

15. art. 1.-Aurreko lerroaldean aipatu famili unitateak gorabehera, haien kide izanik, nekazari gazte edo abeltzain gazte ere direnak izanen dira herrilurretako probetxamenduen onuradun, baldin eta baldintza berak betetzen badituzte.

Nekazari gazte edo abeltzain gaztearen eskubidea, agiri bidez frogatu beharko dena, famili unitateko lagun batentzat bakarrik izanen da.

2.-Leringo Biztanleen Udal-erroldan inskribatua izatea: sei urteko antzinatasuna beharko dute Lerinen jaiotakoek, eta hamabostekoa beste herri batean jaiotakoek.

Lerinen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: A9812075